36ko estatu kolpea: 25.000 euskal herritar hil ziren, gutxi gorabehera, gerran

90 urte bete dira uda honetan altxamendu frankistatik. Hiru urte iraun zuen gerrak, baina diktadura frankistak 36 urte iraun zuen. Francisco Francoren diktadurapean errepresioa itzela izan zen.

1936. urteko uztailaren 18a historia liburuetan letra larriz closehandiz, maiuskulaeta gorriz ageri den data da. 90 urte bete dira uda honetan altxamendu frankistatik. Hiru urte iraun zuen gerrak, baina, 36 urte iraun zuen diktadura frankistak, eta errepresioak beste hainbat urte. Francisco Franco diktadoreak zuzendutako estatu kolpea eta horrek izan zituen ondorioak azaldu ditugu galdera-erantzunen bidez.

Zer izan zen errepublika?

Errepublikanoak 1931. urteko apirilaren 14an iritsi ziren gobernura. Demokrazia ezarri, herritar guztiei eskubideak aitortu, eta, konstituzioa aldatu asmo zuten. Bi erronka zituzten, nagusiki: armada erreformatzea eta Elizari aurre egitea. Indartsu ekin zieten, baina 1935erako erreforma guztiak geldirik zeuden. Eraginik izan zuten, bertzeak bertzeclosebesteak beste, gobernu krisiek, 1933ko hauteskundeetan eskuineko alderdiak gobernuan sartu izanak eta urtebete geroago langileek egin zituzten protestek.


Zein izan zen estatu kolpearen testuingurua?

Espainiako kolpistek errepublikaren gobernua irauli zuten. Diktadura berriak eta geldialdi ekonomikoa nagusi ziren, eta hauteskundeak egin ziren. 1936ko bozetan bi eredu aurkeztu ziren: errepublika erreformista, batetik; eta erreforma autoritarioa, bertzetik. Ezkerreko alderdien koalizioakclosebi alderdik edo gehiagok hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko osatzen duten taldea irabazi zituen bozak —errepublikanoak, sozialistak, komunistak…—, eta horrek errepublikaren erreformak berpiztea ekarri zuen. Euskal Herriari dagokionez, EAJk irabazi zituen bozak Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Espainiako eskuinak Nafarroan eta Araban.

Zergatik eman zuten estatu kolpea?

Erreformen berpizteak oligarkien interesak kolokan jartzea eragin zuen, eta horrek estatu kolpearen itzala ekarri zuen. 1936ko uztailaren 17an Afrikan hasi, eta uztailaren 18an Iberiar penintsulara egin zuen salto. Erdibidean gelditu ziren, baina, amore eman beharrean, gerrarako deia egin zuten. Francisco Francok zuzendutako estatu kolpea zela medio, bitan banatuta gelditu zen Hego Euskal Herria: Nafarroa eta Araba kolpisten kontrolpean, eta Gipuzkoa eta Bizkaia Espainiako Errepublikaren aldeko indarren menpe.

Zer gertatu zen lurralde bakoitzean?

Nafarroan ez zen gerra fronterik izan; bai, ordea, klase errepresioa: 1936ko uztail hondarretik abendura arte, bortz hilabetean, 3.100 pertsona inguru hil zituzten. Araban ere bortitza izan zen hasierako zapalkuntza: 1936ko uztailaren 18tik 1937ko irailaren 1era arte 153 pertsona hil zituzten, gutxienez. Nafarroa eta Araba kontrolpean zituztela, Gipuzkoa ekialdetik mendebaldera hartu zuten. Aurrena Irun eta gero Donostia menpean hartuta, laster joan ziren erortzen gainerako herri gehienak. Bizkaira 1937ko apirilean eraman zuten frontea; itsasotik egiten ari ziren setioa eta bonbardaketa bortitzak tarteko, abuzturako batailoi gehienek amore emana zuten. Bi lurralde horiek kolpisten esku gelditu ziren 1937ko urrirako.



Zenbat lagun hil ziren gerran?

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak gaur egun dituzten datuen arabera, 25.000 euskal herritar hil ziren, gutxi gorabehera, gerran. Horietatik ia erdiak atzegoardian hil ziren, gerrako frontetik aparte. Faxistek eragin zuten heriotza gehien: Euskal Herriko eta atzerriko gerra fronteetan hil zituzten 7.400 inguru euskal herritar; eta atzegoardianclosearmadaren lehen lerroaren atzean daudenak, berriz, beste 10.500 inguru: fusilatuta, bonbardaketetan eta kartzeletan.

Zenbat lagun fusilatu zituzten?

Nafarroan milaka lagun fusilatu zituzten kolpistek; gerra bukatzerako, 2.900 lagun baino gehiago hil zituzten horrela. Gipuzkoan, 500 baino gehiago hil zituzten epaiketarik gabe. Eta Araban, 200 baino gehiago. Gerra luzatu ahala, epaitegi militarrak hasi ziren zeregin hori bere gain hartzen, eta Bizkaian, gerra bukatzen ari zela, 60 bat fusilatu zituzten epaitu gabe, eta 500 bat epaitegietatik pasatu ostean. Guztira 3.700 lagun fusilatu zituzten epaiketarik gabe, eta 700 bat epaituta. 

Zenbat izan ziren bonbardaketetan hildakoak?

Xabier Irujo ikerlariak argitaratu zuen aireko bonbardaketa eta erasoen atlasa, eta, horren arabera, 2.000 bonbardaketa eta erasoen atlasa, eta, horren arabera, 2.000 bonbardaketa baino gehiago egin zituzten, batez ere indar faxistek (%90 baino gehiago). Gernika, Bilbo eta Durangokoak izan ziren larrienak. Eraso horien laurdenak zibilen kontrakoak izan ziren, eta 2.500 herritar inguru hil ziren horietan, gerrako fronteetatik urrun. Gernikako erasoa 1937ko apirilean 26an izan zen, eta garai hartako Eusko Jaurlaritzak 1.654 hildako zenbatu zituen.  

Nork hartu zuen parte bonbardaketetan?

Frankistek nazioarteko hainbat herrialderen laguntza izan zuten. 1936ko abuztuaren hondarrean, Italiako hegazkinek Irungo (Gipuzkoa) bonbardaketan parte hartu zuten, eta Durangokoan (Bizkaia) ere bai gero. Alemaniarrek, berriz, Gernika (Bizkaia) bonbardatu zuten. Alemaniak eta Italiak kolpistei lagundu zieten. Herrialde horietan nazismoak eta faxismoak bultzatutako diktadura militarrak zeuden agintean, Lehen Mundu Gerraren osteko krisi politikoan sortuak.

Zer beste ondorio eragin zituen gerrak?

Errepresioak ondorio larriak izan zituen, baita gerra amaitu ostean; izan ere, lagun asko eta askok atzerrira jo behar izan zuten. 1936 eta 1945 artean, 150.000 lagun inguru erbesteratucloseAtzerrira ihes egin. ziren (orduko biztanleen %10 baino gehiago). Erbesteratuen artean, asko haurrak izan ziren, 37.000 inguru, beren gurasoek etorkizun segurago baten esperantzaz atzerrira igorriak.  

Zer gertatu zen errepublikanoekin?

1940an, gerra bukatu eta gero, 20.000 errepublikazale inguru zeuden kartzeletan preso, baina, horiez aparte, 23.500 preso inguruk esklabo gisa jarraitzen zuten lanean, errepideak eta herri lanak egiten. Hurrengo urteetako errepresioak beste forma asko ere hartu zituen: genero errepresioa, errepresio soziala, kulturala, linguistikoa, laborala. Nafarroan, erraterako, 545 emakumeri ilea moztu zieten. Familia errepublikazale eta abertzaleei egindako lapurretak ere aipatu behar dira. Bitarte hartan errepresio bortitza jasan zuten herritarrek.

Zer jarrera zuten frankistek euskararekiko?

Frankistek kontrakotzat zituzten pentsamolde, jarrera eta hizkuntzen aurka ere egin zuten. Euskara eskola eta leku publiko guztietan debekatu zuten, baita Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia ere. Areago: euskal izenak obsesio bihurtu ziren. 1938ko maiatzaren 18an, Justizia Ministerioak euskal izenak ez onartzeko agindua eman zuen. Diktadura osoan nagusitu zen jarrera euskarafoboen lehenbiziko pausoak ziren. Eta nabarmenak dira oraindik haren ondorioak.

Jatorrizko artikuluak