Bertsolaritza beste fase historiko batean sartzen ari delako «zantzuak» ikusi ditu Kepa Matxainek bertsolaritzari buruz egindako doktore tesian. 'Cum Laude' nota lortu du ikertzaileak, eta bultzada bat eman dio gustuko duen jardueran jarraitzeko: ikerketan.
Intxaurrondo auzoa: zortzi minutuan behin grabagailuan eten bat, trenaren doinu eta errimen eraginez. Zortziko txikitzailea. Halako batean, musika urbanoa eta hip-hopacloseNew Yorkeko kaleetatik mundura zabaldutako kultur mugimendua, adierazpide nagusitzat rapa, breakdancea eta grafitigintza dituena. entzuten da parkean. AEBetan free style inprobisazioak ere ezagutu zituen Kepa Matxainek (Donostia, 1991). Bost urte baino gehiago egin ditu bertsolaritza ikertzen.
Doktore tesitik ondorio zehatz edo argiren bat eman diezaiokezu elkarrizketa honen irakurleari?
Tesiaren ondorio nagusietako bat da zantzuak daudela pentsatzeko fase historiko berri batean sartzen ari dela bertsogintza. 25 urte bete dira Joxerra Garziak esan zuenetik bertsolaritza «aro multipolarreancloseErtz askotakoan.» sartu zela; Andoni Egañaren ondorengo belaunaldia definitzeko jarri zuen etiketa zen. Gutxi gorabehera etiketa horrek esan nahi duena da: askotariko ahotsak, askotariko estiloak...bertsogintza genero bezala heldutasun une batera iritsia zela 2000. urtean. Ondorengo urteetan multipolar etiketak jarraitu du etengabe agertzen, ezer aldatu ez balitz bezala. Egun, nire iritziz, etiketa horrek argi baino itzal gehiago egiten du.
Zergatik hori?
Bertsogintzaren geruzarik bistakoena izendatzen duelako. Baina ez da gai azpitik gertatzen ari diren sakoneko mugimenduak ongi ulertzeko.
«Bertsolari inplikatuak ezaugarri nagusi bat du: egiten du bertsotan beretik, eta bestetik, beretarrekin»
Zein dira, bada, mugimendu horiek?
Plaza jeneralistaren ertzetan sumatzen diren ekimenak ikusita, bertsolaritza fase inplikatucloseKonprometitu, engaiatu... batez hitz egin daiteke.
Inplikatua zertan?
Bertsolari inplikatuak ezaugarri nagusi bat du: egiten du bertsotan beretik, eta bestetik, beretarrekin. Bere subjektibotasunari eta benetakotzat jotzen duen barne ahotsari fidel izanez kantatzen du, eta horri inplikazio subjektiboa deitu diot. Baina hori proposamen kolektiboekin konektatuz ere egiten du, eta hori inplikazio kolektiboa litzateke. Eta inplikazio situazionala dago, hau da: bere komunitatekotzat sentitzen dituen horiekin ahalik eta distantzia fisiko txikienera kantatzea, gertu. Korronte sinbolikoetan atzematen da hori guztia. Eta horrek kontrastea egiten du duela hamarkada batzuetako bertsolari todoterrenoarenclosePlaza eta entzule guztien aurrean ongi moldatzeko gaitasuna duena. prototipoarekin. Andoni Egañaren belaunaldia zen hura.
Non ibili zara, batera eta bestera, ikerketa egiten?
Bi iker-egonaldi egin ditut atzerrian: bat New Yorkeko unibertsitate batean, eta bestea Pennsylvaniako Unibertsitatean [AEB]. Biak funtsezkoak izan zaizkit, bai marko teorikoan, bai plano materialago batean. Ederra izan zen Luis Moreno Caballud ikerlaria ezagutzea; hark landa kulturak ikertzeko duen modua baliagarria izan zait tesiaren kontu batzuetarako. AEBetan free style inprobisazioak eta slam poetryclosePoesia, antzerkia eta rapa nahasiz egin ohi diren aurkezpenen lehiaketa bat, non artistak irekita dagoen mikrofono batetik igarotzen diren euren lanak jendaurrean aurkezteko. Ikus-entzuleek puntuazioa ematen diote artista bakoitzari, eta hala erabakitzen dute nor den irabazlea. ezagutzeak balio izan dit, halaber, bertsogintzari bestela begiratzeko.
Azkeneko bi mendeetan bertsolaritzak garrantzi handia izan du euskal kulturan. Zertan bereizten da beste kultur adierazpenetatik?
Bertsolaritzak hanka bat du eszenatokian, eta beste bat eguneroko bizitzan, eta askotan bien artean dabil. Egia da, bestalde, bertsogintzaren alderik espontaneoenacloseBat-batekoena. asko ahuldu dela azkeneko hamarkadetan; herri euskaldun batzuetan ohikoa zen kalean batzuk besteekin bertsotan hastea. Lehengo inprobisazio bulkada asko desagertu da. Horrekin batera, bertsolaritzaren ikuskizun partea asko sofistikatucloseFindu edo konplexuago bihurtu. da. Baina bertsolaritza izango al da egunen batean soilik eszenatokiancloseOholtza gainean, ikus-entzulea aurrean duela. gertatzen dena?
Argi al duzu erantzuna?
Bai, niri pentsaezina iruditzen zait. Bertsoak hanka bat baitu eszenatokian, eta bestea eguneroko bizitzan.
Bertso poteoak, bertso bazkariak eta bertso afariak badaude... eta txapelketa beste zerbait da.
Txapelketaren gidoiaren parte handi bat aurretik idatzita dago: agurrak, zer ariketa kantatuko dituzten, noiz amaituko den ziklo bakoitza... Hain egituratuta dagoen egoera batean, gelditzen den eremu ziurgabe bakarra bertsoaren eduki testuala da. Inprobisazioaren alde asko erantzunda daude txapelketan. Aldiz, bertso bazkari eta afarietan hori ez da pasatzen. Bestelako dinamika batzuk sortzeko marjinacloseAbagune, aukera. zabalagoak daude, eta bertsolaria entzuleengandik gertuago dago, eta bertsoa gehiago da hizketa espontaneoa: hor badaude ezustekoak.
Duela hamarkada batzuk gizonak ziren erabat nagusi oholtzan. Aldatu da hori, nabarmen.
Tesian ez ditut plaza kopuruak eta ehunekoak aztertu. Baina bertsogintzan normak zabaltzera egin duen neurrian, eragina izan du oholtzara nor igotzen den, baina batez ere bertsoaren gramatikan bertan. Bertsoaren lengoaian. Egun, posible da ahots zaurgarri batetik kantatzea, eta hori bertsoaren kodeak integratu du. Bertsolari askok horrela kantatzearen eraginez izan da. Beste adibide on bat Señora sariketa da.
Zer du, bada, Señora sariketak?
Azken urteetan gertatu den berrikuntzarik esanguratsuenetako bat izan da. Estetikoa ere bai. Bat-batean, arketipocloseEredu, patroi. berri bat jarri du plazaren erdian: señorarena. Txapelketa horretan, arketipo hori ongien gorpuzten duen bertsolaria saritzen da. Plazagizonen eta gerra dialektikak hainbesteko indarra izan du urteetan, ezen iruditzen baitzait kontraeredu oso efikaza dela señorarena.
|