Deforestazioaren aurkako araudia onartu du Europak

  • 355 hitz
  • Albistea entzun

Basoen suntsitzea eragiten duten zenbait produktu inportatzea galaraziko du neurriak. Zazpi produkturi ezarriko zaie: palma olioa, behiak, soja, kafea, kakaoa, egurra eta kautxua.

Gaur-gaurkoz, EB da munduko «deforestazio inportatzailerik» handienetan bigarrena.

Neurriaren helburua da Europako Batasunak munduko basoen soiltzeancloseLandareak kentzean.
duen erantzukizuna txikitzea, eta, modu horretan, ekarpen bat egitea biodibertsitatearen galera eta berotegi gasen isuriak apaltzeko. Egitasmoak batasunaren merkatutik kanporatu nahi ditu deforestazioarekin estuen lotuta dauden produktuak.

Inportazioa baimentzeko baldintza berriak zazpi produktu funtsezkoren gainekoak izango dira: palma olioa, behiak, soja, kafea, kakaoa, egurra eta kautxua. Baita horietatik eratorritakocloseEgindako, ekoitzitako.
salgaien gainekoak ere; besteak beste, ikatz begetala, altzariak eta txokolatea. Produktu horiek EBcloseEuropako Batasuna.
n merkaturatzeko, enpresek ziurtatu beharko dute horien ekoizpen kateak ez duela deforestazioa eragiten. Horretarako, salgaien jatorria arakatu beharko dute, eta ekoitziak izan diren lur eremuei buruzko informazio geografikoa bildu.

Produktu horiek EBn merkaturatzeko, enpresek ziurtatu beharko dute horien ekoizpen kateak ez duela deforestazioa eragiten.

Inportatzaile handienak: Txina, EB, India, AEB eta Japonia

Gaur-gaurkoz, EB da munduko «deforestazio inportatzailerik» handienetan bigarrena, WWF Naturarentzako Mundu Funtsa erakundearen ikerketa baten arabera. Soilik Txinak gainditzen du nazioarteko merkataritzarekin lotutako baso suntsitzean. Hark inportatzen dituen produktuek eragiten dute deforestazioaren %24; EBri dagokio %16; eta atzetik dira India (%9), AEBak (%7) eta Japonia (%5). FAO Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen esanetan, munduko deforestazioaren %90 nekazaritza industrialak eragindakoa da, eta baso suntsitzearen bi heren sojarekin eta palma olioarekin daude zuzenean lotuta.

Baso suntsitzearen bi heren sojarekin eta palma olioarekin daude zuzenean lotuta.

Kanpainaren sustatzaileetako bat izan den WWF Naturarentzako Mundu Funtsaren ustez, «gai oso garrantzitsuak» gelditu dira kanpoan. Besteak beste, araudiaren babesa basoak ez diren «bestelako eremu oihantsuetara» hedatzea; sabanetara, hezeguneetara eta zohikaztegicloseLur zingiratsua.
etara, kasurako. «Horrek esan nahi du babesik gabe geldituko direla zuhaitz estaldura urriagoa duten ekosistemak, zeinek sekulako garrantzia baitute biodibertsitatearen eta klima aldaketaren ikuspegitik eta tokiko biztanleriak bizirik iraun dezan».

Adibide adierazgarriak dira Brasilgo El Cerrado sabana eta Brasilgo, Paraguaiko eta Argentinako lurretan hedatzen den El Chaco eremua. Eskualde horiek ez babesteak «presioa oihanetatik gune horietara lekualdatzea eragingo du», WWFren iritziz.

WWF Naturarentzako Mundu Funtsaren ustez, «gai oso garrantzitsuak» gelditu dira kanpoan. Besteak beste, araudiaren babesa basoak ez diren «bestelako eremu oihantsuetara» hedatzea.

Elkarte ekologistek nabarmendu dute orain zera egin behar dela, araudia betetzen dela zaindu, eta EBko estatuek erakunde ikuskatzaileak eratu behar dituztela horretarako. Beharrezko «baliabide ekonomiko, humano eta teknikoak» bideratzeko eskatu du WWFk, araudia benetan eraginkorra izan dadin.

Jatorrizko artikuluak