Alkohola: normalizaturiko droga

  • Albistea entzun

Guztien begi bistan edaten da, inolako lotsarik edo taburik gabe. Bazkarietan, afarietan, poteoan, jaietan, azoketan, parrandetan... alkohola errotuta dago gune gehienetan, bai gazteen artean, bai helduen artean.

Gazteen kontsumoa bereziki kezkagarri bihurtu da azken urteetan.

«Edan gabe ere oso-oso ondo pasa daiteke», ziurtatu du Maialenek; 27 urte dauzka —ez du abizenik eman nahi izan—. AbstemiocloseEdari alkoholdunik edaten ez duena.
a izatea erabaki du, eta, nahiz eta alkohola probatu izan duen, gaur egun ez du edaten. Haren ustez, alkoholak «lubrikazio soziala» sortzen du, eta horrek, hain zuzen, erakusten du jendeak zer zailtasun dituen harremanak izateko. Alkoholaren protagonismoa nabaria da, eta ematen zaion garrantzia «gehiegizkoa» sarritan.

Askotan, edaten ez dutenek arrazoiak eman behar izaten dituzte euren jarrera justifikatzeko. Edatea ez edatea baino normalagoa delako. «Beti azalpenak emanez ibiltzen dira, ez edatea arraroa baita», esan du Txabi Emaldiak, Zornotzako taberna baten jabeak. Bizitza soziala egiten dute, bistan dago, baina aitortu du presioa jasan ohi dutela: «Txantxetakoa edo broma girokoa, baina presioa da, azken finean».

Bere alde txarrak frogatuak dauden arren, baimendutako droga bat da. Hala ere, alkohola kontsumitzeak, kontrolatuta egonda ere, minbizia, zirrosiacloseGibeleko eritasuna.
, dementzia eta psikosia eragin ditzake, besteak beste.

Alkoholaren onuren «mitoak» zabalduta daude, eta sarritan erabiltzen dira aste barruan ardoa edo garagardoa edaten dutenen ohitura justifikatzeko. Baina Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak horrela azaltzen du: «Jendeak alkohol kontsumoaz duen irudipencloseIrudimenak sorturiko ustea.
subjektibo horrek ez du zerikusirik osasunean benetan eragiten duen kaltearekin. Hirurogei gaixotasun mota eta egoera gogaikarricloseAstun.
rekin lotuta dago edari alkoholdunen kontsumoa». Osasun Sailak argi utzi du: «Alkoholik ez edatea da alkohol kontsumoari lotutako arriskuak saihesteko modu bakarra». Alegia, ez dago edateko neurri osasungarri bat.

«Alkoholik ez edatea da alkohol kontsumoari lotutako arriskuak saihesteko modu bakarra».

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila

Kontsumo arduratsua

Alkohola «ospakizunekin edo elkarrekin momentu onak bizitzearekin» lotzen da sarritan, hala dio Osasun Sailak bere oharrean, eta horrekin bat datoz Maialen eta Txabi. Hala ere, ikuspuntu desberdinak dauzkate. Maialenen ustez, alkoholak «garrantzi handiegia» du Euskal Herriko kulturan, eta ez du begi onez ikusten guztia alkoholarekin ospatu behar izatea. Txabik, berriz, uste du arazoa «ezkutuan edatea» dela, eta tabernetan jendeak «sozializatzeko» edaten duela.

Maialenen ustez, alkoholak «garrantzi handiegia» du Euskal Herriko kulturan (...). Txabik, berriz, uste du arazoa «ezkutuan edatea» dela.

Izar Arregi psikologoaren ustez, alkoholaren kontsumoa «beti egon da, eta beti egongo da», eta nabarmendu du «kontsumo arduratsua» bilatu behar dela. Gaineratu du «merezi duen garrantzia» eman behar zaiola droga horri. «Haren alde txarrak ezagutu behar dira, eta jakin behar da kontsumoa kontrolatzen. Arazoa ez da bakarrik zenbat edaten den, baizik eta maiztasuna eta droga horrekiko jendeak duen mendekotasuna». Hau da, edan gabe irten ezin izatea «arazo larria» izan daiteke.

Azaldu duenez, arriskuaren pertzepzioacloseHautematea.
askoz handiagoa da beste drogekin alkoholarekin baino. Adibidez, tabakoak, marihuanak edo kokainak eragiten duten kaltea «oso ondo» ezagutzen du jendeak, horren gaineko «kontzientzia handiagoa» baitago.

«Txikitero baten eta alkoholiko baten artean dagoen muga oso fina da», ohartarazi du Arregik. Haren esanetan, edateari utzi ezin diona edo edan gabe irten ezin dena, «nahiz eta problematikoa ez izan, alkoholikoa da», drogarekiko mendekotasuna duelako. Hala ere, alkoholaren kontsumoa hain errotuta dagoenez, pertsona hori ez da integratu gabe egongo. «Izan ere, askotan edaten ez duena egoten da integratu gabe».

«Txikitero baten eta alkoholiko baten artean dagoen muga oso fina da».

Izar Arregi (psikologoa)

Alkohola, gazteak eta sexua

Datuak aintzat hartuta, gazte asko 14 urterekin hasten dira edaten; batzuk are goizago. Arregiren ustez, gazteek ez diote garrantzi handirik ematen alkoholari, «ohituta» baitaude hori ikustera: «Denek egiten dute». Hala ere, jendeak «ikaragarri» edaten duela uste du. «Helduek aste oso batean edaten dutena gazteek asteburu batean edaten dute, askotan inolako kontzientzia edo heziketa barikcloseGabe.
». Adin horretan ere, edaten ez duena sentitzen da «tokiz kanpo», psikologoak azpimarratu duenez.

Arregik nerabeekin egiten du lan, eta azaldu du gaur egun gai guztiak lotuta daudela: alkohola, marihuana, kokaina, pornografia, sexu harreman bortitzak eta bestelako mendekotasunak. Batak bestera eramaten ditu nerabeak. Gazteek dena banalizatzencloseZerbaiti garrantzia kentzea.
dutela esan du: «Bai alkohola edatea, bai sexu harremanak izatea». Arregik zehaztu du 15 urtetik gorako neska askorentzat normala dela sekulako mozkorra harrapatzea eta berehala norbaitekin oheratzea. «Ligatu gabeko» edo «historiarik gabeko» sexu harremanak dira horiek, Arregiren ustez. «Gazteak, gehienetan, pornografian ikusten dutena kopiatzen saiatzen dira, eta horrek sexu harreman bortitzak eta patriarkalacloseAgintea gizonen esku dagoen gizarte sistema.
k eragiten ditu».

«Gazteak, gehienetan, pornografian ikusten dutena kopiatzen saiatzen dira, eta horrek sexu harreman bortitzak eta patriarkalak eragiten ditu».

Izar Arregi (psikologoa)

Gazteen polikontsumoacloseGauza bat baino gehiago aldi berean kontsumitzea.
ere oso arazo larria izan daitekeela uste dute adituek. Alkoholarekin batera, «mota guztietako drogak» hartzen dituzte askok: marihuana, kokaina eta speeda, besteak beste. Alkohola «depresore bat» da, lokartu egiten du, eta gazte batzuek efektu horri kontra egiteko erabiltzen dituzte speeda edo kokaina. Arregik azaldu du droga horiek uztea «errazagoa» dela, baina atzean dagoena, alkohola, ezin dutela lagacloseUtzi.
, «bizitza sozialeko esparru guztietan» presente egongo delako.

Alabaina, gazte askok ondo egotearekin nahasten dute ondo pasatzea. Hala uste du Arregik. «Psikologikoki ondo dagoena gai da gaizki pasatzeko eta etxera garaiz joateko». Ostera, Arregiren esanetan, ondo ez dagoenak sarritan pentsatuko du alkohola behar duela ondo sentitzeko, eta ez da ohartuko konponbide hori «iragankorcloseEfimero.
ra» dela, «eta are sakonago murgilduko duela ezinegon horretan».

Jatorrizko artikuluak

  • Edanaren mende Markos Tedin-Uriburu Castro | BerriaIkasgela |