Euskal espioiak, erbestean naziak zelatatzen

36ko gerratik ihesi erbestera joan ziren hainbat jeltzalek informatzaile lanak egin zituzten AEBetako zerbitzu sekretuentzat, 1940ko hamarkadan. Gehienbat Latinoamerikan, naziak zelatatzeko informazioa jasotzen zuten.

Erbestera closeAtzerrira joatea; gehienetan, norbere jaioterriko egoera politikoak bultzaturik.joan ziren euskal herritar ugari 36ko gerraren garaian, baita ondorengo urteetan ere. Amerikara haietako asko. Eta batzuek espioi lanak egin zituzten Ameriketako Estatu Batuetako segurtasun zerbitzuentzat eta zerbitzu sekretuentzat. 1940ko hamarkadan gertatu zen hori, Bigarren Mundu Gerraren garaian. Jeltzale closeSabino Aranaren ideien jarraitzailea.batzuk naziak eta haien aldekoak zelatatzen aritu ziren, informazioa estatubatuarrei emateko. Gaia sakon aztertu izan dute zenbait historialarik; besteak beste, David Mota Zurdo Valladolideko Unibertsitateko (Espainia) irakasleak. Gaiarekin lotutako artikulu bat argitaratu berri du Segle XX aldizkarian.

«Niretzat, gaia oso erakargarria da», aitortu du, pasioz, Motak. Azaldu du egun «memoria eskasa» dagoela euskal sareak AEBetako agentziekin Bigarren Mundu Gerran eta Gerra Hotzean izan zuen harremanaren inguruan. Bi parte bereizi ditu: «Batetik, 1944an, Euskal Informazio Zerbitzuak —EAJk eta Eusko Jaurlaritzak sortu zuten erbestean— FBIrentzat egin zuen lan Latinoamerikako hainbat herrialdetan, naziei laguntza ematen zieten sareak eta herritarrak dokumentatzen». Safehaven operazioa (1944-1947) zen hura, Europatik ihes egindako nazien jarraipena eta zaintza oinarri zuena.

«1944an, Euskal Informazio Zerbitzuak FBIrentzat egin zuen lan Latinoamerikako hainbat herrialdetan».

David Mota Zurdo (Valladolideko Unibertsitateko irakaslea)

«Bigarren parteak helburu zuen komunismoarekin lotura zuten alderdi, talde eta pertsonak zelatatzea. Latinoamerikan egin zuten hori. Eta J. Edgar Hoover FBIko zuzendariak komunisten ideologiari zion beldurra zegoen horren atzean». Euskal informatzaileek, ordea, bi helburu zituzten: «Batetik, dirua jasotzen jarraitzea, erbestean bizirik irauteko. Eta, bestetik, AEBekin harremanak izatea; neurri batean, herrialde horren gobernuak konpromisoa har zezan Euskal Herrian demokrazia berrezartzeko, frankismoari aliatuek aurre eginez gero». Jakina da azken hori ez zela inoiz gertatu. Are gutxiago AEBetako Gobernuak Francoren diktadurarekin bat egin zuenean.

Xabier Irujo Renoko (AEB) Euskal Ikerguneko zuzendari eta ikerlariak Euskal erbeste politikoa Uruguain doktore tesia argitaratu zuen iaz, eta ñabarduracloseAski antzeko diren bi gauzaren artean dagoen alde txikia. esanguratsuak egin ditu Motak esandakoen inguruan: «Askotan ezkutuan geratu dira Eusko Jaurlaritzaren eta AEBen artean izandako harremanak; Jaurlaritzak 1942ko udaberrian izan zituen lehen aldiz harremanak Franklin D. Roosevelt presidentearen administrazioarekin. Baina garrantzitsua da azpimarratzea zuzeneko kontaktuak OSS Office of Strategic Services zerbitzuarekin egin zituztela erbesteko euskal herritarrek, eta ez FBIrekin».

AEBetako lehen zerbitzu sekretuen koordinazio agentzia 1941eko uztailean sortu zuten AEBek: OCI Office of the Coordination of Information. William J. Donovan zen buru, eta haren zeregina zen nazioarteko informazioa biltzea eta gobernuko agentziak koordinatzea. «Haiekin hitz egin zuen Jaurlaritzak», zehaztu du Irujok. 

J. Edgar Hoover FBIko zuzendaria Bigarren Mundu Gerraren garaian
J. Edgar Hoover FBIko zuzendaria, Bigarren Mundu Gerraren garaian. WIKIPEDIA

Bigarren Mundu Gerran, Roosevelt AEBetako Gobernuko presidenteak Mendebaldeko hemisferioacloseEkuatoreak Lur esferan bereizten dituen bi erdietako bakoitza.
kontrolatzeko agindua eman zion FBIri. «Bereziki Latinoamerika zaintzea nahi zuen», Motak dioenez. «Jende askok uste du FBI AEBetan baino ez zela jarduten, baina Bigarren Mundu Gerran batez ere Latinoamerikako herrialdeetan egin zuen lan». Hain zuzen ere, FBIk zerbitzu sekretu berezi bat sortu zuen, eta AEBek Latinoamerikan zituen enbaxadak FBIko agentez beteta zeuden. Horiek izan ziren, gehienbat, Euskal Informazio Zerbitzuko kideekin harremanak izan zituztenak, Motaren arabera. «Agirietan jasotzen denez, euskal espioiek Hirugarren ReichcloseNazismoak Alemania kontrolatu zuen garaia.eko pertsonen inguruko datu konfidentzialak lortu zituzten, baita nazismoaren aldeko pertsonenak ere, Argentinan, Mexikon eta Venezuelan». Historialariaren ustez, edonola ere, euskal zelatarien informazioak «puztuak» zeuden sarri. «Batzuetan, jakinak ziren sekretuak erreproduzitzen zituzten, prentsan argitaratuta zeuden datuak ematen zituzten edo informazioak fabrikatzen zituzten». Izan ere, euskal sareen baliabideak mugatuak ziren.

Euskal informatzaileen sareari nahikoa garrantzi eman zion Jose Antonio Agirre erbesteko lehendakariak, Motaren arabera. «Euskal diaspora osoa informatzaile potentzial bilakatu zuen, nolabait. Kontua da diasporacloseSorterria utzirik hainbat herrialdetan kokatu den jatorri bereko jendeak osatzen duen multzoa.ko guztiak ez zirela jeltzaleen ideologia berekoak».

Euskal Informazio Zerbitzua

Irujok funtsezkotzat dauka Euskal Informazio Zerbitzuaren sorreraren nondik norakoak ulertzea: «Bigarren Mundu Gerraren garaian sortu zen Euskal Informazio Zerbitzua, eta haren sorreraren aurrekaria Manuel Irujok 1940ko uztailean Londresko Kontseilu Nazionalean lortutako akordioan dago»; 1939an hasi zen Bigarren Mundu Gerra. Manuel Irujok eta Jose Inazio Lizasok, Lord Boothbyren bitartez, negoziazioak egin zituzten Winston Churchill Erresuma Batuko lehen ministroarekin. «Helburua zen euskal estatu independente baten sorrera bermatzea, 2.000 euskal agente ezkutu aliatuencloseAlemaniari aurre egiteko batu ziren estatuek osaturiko aliantzako kideen. alde mobilizatzearen truke». Irujok azpimarratu du agente guztiak beren borondatez aurkeztu zirela. «Manuel Irujoren hitzetan, hiltzen baziren, zera jakin behar zuten, demokrazia eta aliatuen alde hiltzeaz gain euskal estatu independente baten aldeko borrokan hil zirela». Akordio hura 1940ko uztailean sinatu zuten, Lord Boothbyren etxean. Charles de Gaulle Frantziako presidente ohiarekin ere itun bat hitzartu zuten Lizasok eta Manuel Irujok, 1941ean; akordio horretan zera onartu zuten: «euskal estatua sortzea», betiere «Euskal Herriko sei herrialdeak barne hartuko zituen baldintzapean».

«Helburua zen euskal estatu independente baten sorrera bermatzea, 2.000 euskal agente ezkutu aliatuen alde mobilizatzearen truke».

Xabier Irujo (Renoko Euskal Ikerguneko zuzendari eta ikerlaria)

Irujoren arabera, Agirre lehendakaria 1941. urtean AEBetara iritsi zenean, akordio estrategikocloseHelburu bat lortzeko garrantzi berezia duena. bat lortzen saiatu zen AEBetako zerbitzu sekretuekin. «Hego Ameriketan, Ardatzeko [nazien aldekoak] agenteak gero eta aktiboago ziren, eta Jaurlaritzak helburu zuen horiek identifikatzea eta neutralizatzea. Horrela sortu zen, 1942an, euskal agenteen zerbitzu ezkutua, berezko egitura, sare propio eta guzti». Edonola ere, euskal agenteek Jaurlaritzarentzat egiten zuten lan, ez OSSrentzat. «Informazio guztia Jaurlaritzari igortzen zioten, eta AEBetako zerbitzuek informazio hori Jaurlaritzaren bitartez jasotzen zuten».

Jesus Galindez EAJko kidea, atzerrian espia lanak egin zituen.
Jesus Galindez EAJko kidea. Atzerrian espioi lanak egin zituen. BERRIA

Estatubatuarrei informazioa eman zioten jeltzale ospetsuenetako bat Jesus Galindez izan zen. «AEBetako OSS Office of Strategic Services bulegoarentzat eta FBIrentzat egin zuen lan Dominikar Errepublikan, Bigarren Mundu Gerrako urteetan», azaldu du Motak. Manuel Vazquez Montalban idazle kataluniarrak eleberri bat idatzi zuen Galindezi buruz, 1990ean. Baina, Motaren iritziz, Montalbanek gehiegi puztu zuen Galindez auzia. «Egia da Agirre lehendakariak Galindezi hots egin ziola, New Yorkera joan zedin, Nazio Batuetako behatzaile closeIkertze gisa behatzen duena.gisa lan egin zezan. Eta hiri hartan FBIrekiko harremanei ekin zien berriz ere, ziurrenik EAJk edo Jaurlaritzak hala eskatuta. Baina ez da egia Galindez hiltzeko lizentzia zuen agente bat zenik». Informatzailea baino ez zen Galindez.

Euskal Informazio Zerbitzuak harremanak izan zituen beste agentzia batzuekin, hala nola Erresuma Batuko MI-6 agentziarekin eta Segurtasun Koordinakunde Britaniarrarekin. Flavio Ajuariagerra jeltzalea eta Arthur Pat Dyer MI-6ko arduraduna elkarlanean aritu ziren sarri, sareak eta erakundeak antolatzen. Ajuriagerra 1945ean hil zen, ordea.

Motak ondo dokumentatuak ditu euskal diasporako zer herritar ari ziren informazio lanak egiten: Frantzian, Pepe Mitxelena zegoen. Zerbitzu sekretuetako koordinatzaileak Anton Irala eta Jose Maria Lasarte ziren. «Harreman zuzena zuten Agirre lehendakariarekin. Irala askotan elkarrizketatu zen OSSko eta FBIko agenteekin, eta estatubatuarrek estimu handitan zuten». Lasarteren ardura politikoagoa dela dio Motak: «Kontaktuak ondo zaintzen zituen, eta EAJ alderdiaren harremanak finkatzen zituen». Ramon de la Sota MacMachon Argentinan ibili zen, sareak antolatzen eta informatzaileak erakartzen. Eta Venezuelan, Juan Olazabalen lana «funtsezkoa» izan zen.

Frantzian, Pepe Mitxelena zegoen; zerbitzu sekretuetako koordinatzaileak Anton Irala eta Jose Maria Lasarte ziren; Ramon de la Sota MacMachon Argentinan ibili zen; eta Venezuelan, Juan Olazabalen lana «funtsezkoa» izan zen.
Estatubatuarren estrategia aldaketa

Ez zuen urte asko iraun euskal agenteek estatubatuarrentzat egindako lanak. Motak hainbat arrazoi eman ditu: «Batetik, euskal sareek informaziorako eta jarraipenerako zuten ahalmena ez zelako behar adinakoa. Euskal sareen fluxua apalduz joan zen». AEBetako politikak segurtasunean eta informazioan hartutako bideak ere izan zuen zerikusia. «Gainera, 1945ean, Roosevelt hil eta presidente kargura Harry Truman iritsi zenean, harremana aldatu egin zen presidentetzaren eta FBIko buru J Edgar Hooverren artean. Are gehiago, Trumanek oztopatu egin zituen FBIk zituen programa batzuk; tartean, Latinoamerikakoa».

Bigarren Mundu Gerra 1945ean amaitu zen, baina nazien, faxisten eta frankisten sareak artean indartsu zeuden Hego Amerikan. Hortaz, Irujok dio 1949ra arte iraun zuela euskal agenteek estatubatuarrekin zuten akordioak. Irujok azaldu duenez, 1947an, OSS zerbitzuko atalak CIAren barnean sartu zirenean, estatubatuarren estrategia aldatzen hasi zen: «Eusko Jaurlaritzaren eta CIAren arteko harremanak ahultzen hasi ziren. Gainera, Jaurlaritzak eta hainbat euskal agentek ez zuten onartu komunistak edo bestelako ideologia politikoetako pertsonak zelatatzea, ezta Ardatzaren aldekoak ez ziren beste batzuk ere». Hori dela eta, 1949an akordioak bertan behera gelditu ziren behin betiko. Motaren arabera, hala ere, erbesteko jeltzaleek eta estatubatuar zerbitzuek 1953ra arte eutsi zioten harremanari.

Jatorrizko artikuluak