II. Mundu Gerra

Auschwitz, 31.696. argazkia

Auschwitz, 31.696. argazkia

Higinia Luz Goñi Aiestaran borrokalari komunistaren arrastoari segika, Auschwitzera joan zen Alberto Barandiaran kazetaria 2008ko udan. Postkronikak liburuan idatzi zuen bidaia haren kronika, besteak beste, kontatzeko ez zuela aurkitu kontzentrazio esparru hartan hil zen emakumearen argazkirik.

Kazetariak kronika hura ekarri zuen berriro gogora 2012ko urrian, Auschwitzeko kontzentrazio esparrura iristen zirenei argazkiak atera zizkien Wilhem Brasse argazkilaria hil zenean.

Egunez naziekin, gauez iheslariekin

Egunez naziekin, gauez iheslariekin

Saran (Lapurdi), haren hotela hartua zuten naziek. Eta, hala ere, erresistentziarekin kolaboratu zuen Maria Josefa Sansberro 'Maddi' oiartzuarrak, jazarriei muga zeharkatzen lagunduz. Lehenago, 36ko gerrako iheslariei lagundu zien muga pasatzen.

Izarraitz Villaluzek eta Joxe Mari Mitxelenak Sansberroren figura berreskuratu dute hainbat agiri eta lekukotza bildu ostean; Edurne Portela idazleak fikzioaren bidez biribildu du haren soslaia Maddi y las fronteras liburuan.