Kronikak

Ekonomia Nobel saridun baten aurreikuspen ezkorrak
Munduko egoeraren inguruko azterketa egin du Joseph Stiglitzek Bilbon. Ezkortasuna helarazi die entzuleei, eta neoliberalismoa eta Donald Trump AEBetako presidentea jarri ditu egoeraren erantzuletzat.

Gasteizko Mendebaldea institutuak irabazi du BERRIA Ikasgelaren bigarren sariketa
Saritutako lana Gasteizko nerabeek aisialdian dituzten zailtasunei buruzkoa da: hiriko hutsuneei buruz hitz egiten du, eta, funtsean, gazteek gai horiei buruz egindako hausnarketei buruz.
Saridunek Janus Lester musikaria elkarrizketatzeko aukera izan dute saria emateko ekitaldian.
-cabecera.jpg)
Pasaiako portutik dator notizia
Itsas portuetan funtzionatzeko modu jakin bat izaten dute, eta bete beharreko hamaika arau. Atoiontziak, itsasargiak, eta ababorra eta istriborra erabiltzen dituzte erreferentzia gisa, besteak beste.
20 portu baino gehiago daude Euskal Herrian, hiru motatakoak: arrantza portuak, kirol kaiak eta merkataritza portuak.

Joaldunak taupaka, hots bakarrez

Emozioz betetako errusiar mendia

«Badakizue non dagoen Gaza?»
Atef Abu Saif idazle palestinarra Donostiako Zurriola ikastolan izan berri da. Ikasleen galderak erantzun zituen, eta Gazako herritarren eguneroko gordinaren berri eman.

'Nadie' ez diren horiek

Jaizkibel, ukatu nahi dizkioten esparruak irabazten
Lehenengo aldiz desfilatu du Jaizkibelek konpainia gisa, eta alarde baztertzaileak bizkarra eman dio: ez du udalaren ebazpena bete, eta ez da Jaizkibelen ondoan egon Gernikako Arbolatik atera denean.
Ordea, indar erakustaldia egin du Jaizkibelek. Bete egin ditu kaleak, eta erakutsi du gero eta gehiago direla aldarri parekidearekin bat egiten dutenak.
