Euskal Elkargoak bermatuko du brebetako azterketen zuzenketa

  • Albistea entzun

«Ez du izanen brebetaren balio bera, baina erakunde ofizial batek babestutako agiri bat» izanen da: halaxe nabarmendu du Seaskak. Zientzietako proba euskaraz erantzunen duten ikasleen zuzenketa bermatuko du Ipar Euskal Herriko erakundeak.

«Parisen ezezkoarekin, baina gure herriaren babesarekin». Esaldi horrekin laburbildu zuten azterketak euskaraz egitearen alde Pirinio Atlantikoetako Akademia Ikuskaritzaren Baionako egoitzan hasitako okupazioa bertan behera uzteko erabakia. Ekainaren 15ean abiatu zuten ekintza, eta lau egunen buruan isilik segitzen zuen Frantziako Gobernuak, baina Euskal Hirigune Elkargoaren babesa jaso dute: brebetacloseFrantziak 14-15 urteko ikasleei euren kolegioko eskolaratzea gainditu dutela ziurtatzeko ematen dien diploma.
ko zientzietako proba euskaraz erantzunen duten ikasleen zuzenketa bermatuko du Ipar Euskal Herriko erakundeak.

Frantziako Poliziaren bortizkeriarekin abiatu zen Seaskaren ekintza. Baina Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak azpimarratu du Ipar Euskal Herrian euskarazko irakaskuntzari begira dagoen atxikimendua erakusten duela azken egunetan jaso duten babesak: «Ez gara bizpahiru guraso: milaka gara. Seaska ez da soilik guraso batzuen proiektua: lurralde oso baten proiektua da».


Diploma ez-ofiziala

Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean iragatekoakcloseIzatekoak. dira brebetako azterketak Ipar Euskal Herrian. Seaskako 250 ikaslek euskaraz eginen dituzte zientzietako azterketak, eta, uztailaren 5ean, Euskal Elkargoak egoitza publiko bat ezarriko du Seaskaren esku, euskarazko azterketak Seaskakoak ez diren irakasle aditu eta euskaldunek zuzendu ditzaten. Frantziako Hezkuntza Ministerioak zuzenketa ofizialak egiten dituen baldintza beretan iraganen da. Uztailaren 12an, zeremonia ofiziala eginen dute bakoitzari dagokion nota emateko.

Berez, Frantziako Hezkuntza Ministerioak ematen ditu diplomak; Euskal Hirigune Elkargoarena ez da funtsezko aterabide bat, baina indar handiko keinua da. «Ez du izanen brebetaren balio bera, baina erakunde ofizial batek babestutako agiri bat izanen da. Ez da izanen Frantziako diploma nazional bat, baina agiri ofiziala izanen da, eta hori urrats handia da», adierazi du Jorajuriak.

Baxoa, frantsesez

Brebetaz gain, baxocloseGoi mailako ikasketak egin ahal izateko ezinbestean eskuratu behar den titulua.
azterketaren ahozkoak ere izanen dira. Bordeleko Errektoretzak epaimahai euskaldunak ez izendatzea erabaki duela iragarri du Jorajuriak, eta Euskararen Erakunde Publikoarekin izenpetu zuten hitzarmena haustea leporatu dio. «Baxoko azken proba den Ahozko handia aurkeztuko duten ehun ikasletik 90ek frantses hutsean egin beharko dute. Munduan giza eskubideei buruzko lezioak ematen dituen Frantziako Estatu horrek gure haurren hizkuntza eskubideak lotsagabeki zapalduko ditu berriz ere», deitoratucloseKritikatu, gaitzetsi.
du Jorajuriak.

Aspaldiko afera

Aspaldikoa da azterketak euskaraz egin ahal izateko eskakizuna, bai baxoan eta baita brebetan ere. Brebetari dagokionez, 1995etik Historia eta Geografiako proba euskaraz erantzuteko baimena zuten ikasleek, eta Matematikan tolerantzia bazen; haatikcloseBaina, hala ere.
, gaiak frantsesez ematen zitzaizkien ikasleei. 2016ko erreformarekin etorri zen aldaketa: lehenago ziren hiru probei beste bat gehitu zitzaien, zientzietakoa. 2017an aplikatu zen lehen aldiz, eta, gainerako probetan bezala, euskaraz erantzun zuten ikasleek. Baina, 2018an, jarrera aldatu zuen Frantziako hezkuntza administrazioak: euskaraz egindako zientzietako azterketak bahitu zituzten zuzenketa zentroetatik, eta zuzentzaile erdaldunei zuzenarazi zizkieten. Ondorioz, behar baino askoz ere emaitza apalagoak closeOkerragoak, xumeagoak.
lortu dituzte ikasleek.


Jatorrizko artikuluak