Albistea entzun

HEZKUNTZA

Seaskako guraso, ikasle eta irakasleen kontra oldartu da Frantziako Polizia

Akademia ikuskaritzak Baionan duen egoitzaren okupazioa abiatu dute azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko

Ekhi Erremundegi Beloki -

2022ko ekainak 16 09:17

Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu nahi zuten; kolpeka eta negarra eragiteko gasa erabilita, bortizki oldartu zaie Frantziako Polizia. «Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin mintzatu nahi dugu, baina Barne Ministerioarekin erantzun digute», laburbildu du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak. Frantziako Gobernuaren debekuei buru egiteko desobedientziarako deia egin du ikastolen elkarteak azken asteetan. Atzo, protestara pasatu ziren.

Ehun bat pertsona elkartu dira Baionan, Pirinio Atlanikoetako Akademia Ikuskaritzaren egoitza okupatzeko xedez. «Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroarekin hitz egin nahi dugu, hori da gure galdea, eta hemen gelditzeko asmoz gara», esplikatu du Elorri Falxa irakasleak. Baina Seaskako kideak iritsi direnerako, egoitza itxia zuten, eta Frantziako Polizia bertan zen. Ekintzaileek Azterketak euskaraz eta kitto! zioen pankarta bat zintzilikatu dute teilatutik, eta guraso, irakasle eta ikasle batzuk sarrerako hesira kateatu dira.

Arratsalde bukaeran hasi da tentsioa igotzen. Ikuskaritzako langileak egoitzaren barnean geldituak ziren, eta beraiek ateratzea baliatu nahi izan zuten Seaskako kideek barnera sartu eta okupazioa abiatzeko. Gibeleko atean elkartu dira, blokean. Frantziako Poliziak indarkeria erabiltzeko mehatxua egin die, baina ez dira mugitu.

Bultzaka hasi dira lehenik, baina gero eta bortitzagoa bilakatu da egoera. Ekintzaileak besoetatik eta lepotik hartu, eta tiraka mugitzen entseatu dira poliziak, baina determinazioz erantzun dute egoitza barnera sartzeko asmoz mobilizatutakoek, Azterketak euskaraz! oihuen artean. Bat taldetik ateratzea lortzen zuten bakoitzean, berehala itzultzen zen blokera, poliziaren bultzadei aurre egitera. Gogor ekin dio Frantziako Poliziak, tartean adingabeen kontra. «Ikasle, guraso eta irakasleen kontra ari zarete joka; hori da egiten ari zareten gauza bakarra», oihu egin die Falxak. Baina ez dira gelditu. Azkenean, negar gasa bota die Frantziako Poliziak egoitzaren ate aitzinetik lekutzeko. Begiak eta aurpegia erreta, eztulka eta negarrez; tixerta urratuta batzuk, zauri arinekin besteak; horrela bukatu dute ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzera joandakoek.

Okupazioarekin aitzina

Frantziako Poliziak alde egin zuenean, irekita utzitako leiho batetik ikuskaritzara sartzea lortu zuten Seaskako kideek. Bertan pasatu dute gaua, eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin mintzatzea lortu arte handik ez mugitzeko borondatea erakutsi dute. Frantziako Asanblearako bozen testuinguruan, erantzun politiko baten beha dira.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Gizon bat hil da Armintzan, arroka gune batean

Gizon bat hil da Armintzan, arroka gune batean

Arantxa Iraola

58 urteko gizonezko bat dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak

Basauriko festetako barraken gunea, atzo. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Basauriko festetan sexu eraso bat izan dela salatu dute

Berria

Herriko udalak eta asanblada feministak sexu erasoa gaitzetsi dute. Gaur elkarretaratzea egingo dute, Pinceles plazan.

 ©IDOIA ZABALETA/ FOKU

«Adingabeen aurkako biolentzia eragotzi behar da kirolean ere»

Isabel Jaurena

Pisuaren inguruko presioa egitea edo okerrago jokatzen duen taldekidea kanpoan uztea: halako indarkeria egoerak pairatzen dituzte umeek kiroletan. Trebakuntza eman diete begiraleei.
Eskubide Sozialen Kartak deitutako protesta, maiatzean. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Trantsizio ekosozialari buruz hausnartuko dute eragileek gaur Ozaetan

Olatz Silva Rodrigo

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak 'Su txikien itsasoa' topaketak antolatu ditu. 35 taldetako ehun herritar baino gehiago bilduko dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...