Euskal musika garaikidearen historia nahasketa-mahai baten bidez
Niko Etxarten estudioan dago nahasketa mahaia: Ez Dok Amairuren garaian hasi, eta gaurdainoko erreferente gehientsuenen doinuak grabatu ditu, milaka guztira.
Hari kantatu zion Benito Lertxundik. Hari Lurdes Iriondok. Hari Xabier Letek. Hari Mikel Laboak... API nahasketa mahaiaz ari gara. Frankismoaren garaian jarri zuten martxan, Donostiako Herri Gogoa diskoetxearen estudioan. Paco Miangolarrak erosi zuen, AEBetan, eta Iñaki Beobide izan zuen teknikari nagusia garai hartan. Elkar diskoetxeak erosi zien tresna gero, eta, haien estudioan, hari kantatu diote Tapia eta Leturiak, hari Imanolek, Amaia Zubiriak, Mauriziak, Ruper Ordorikak eta baita beste hamaikak ere. Niko Etxart kantariak erosi zion mahaia Elkarri gero, eta haren grabaketa estudioan dago aspaldion, Altzain (Zuberoa). Eta oraindik ere martxan da. «Miangolarrak, Beobidek eta Elkar diskoetxeak erakutsitako filosofiari jarraitzeko erosi nuen, hots, euskarari eta euskal musikariari geroacloseetorkizuna emateko, tresna profesional ezinbesteko batekin».
Etxartek liluraz closemiresmenezerreparatzenclosebegiratu dio oraindik nahasketa mahaiari: «Beharbada ez du horrenbesteko interesik, ez bada musikaren berariazko mundu honetan. Baina zinez closebenetanmitikoa da. Jimi Hendrixek halako mahai bat erosi zuen New Yorken, bere Ladyland closeJimi Hendrixen hirugarren diskoaospetsua grabatzen hasi zenean», azaldu du kantariak, mahaiaren garrantzia nabarmentzeko.
Mahaia Donostiara heldu zenean, ez zen giro. Frankismo bete-betean, zentsurak indarrean jarraitzen zuen. Euskal munduak ezer gutxi zuen libre. Miangolarrak, egoera hartan, bere patrikatik closepoltsikodirutza atera, eta diskoetxe bat sortu zuen.
Donostiako Aurrera tabernan ezagututako gazte talde bati egotzi beharko litzaioke erabaki horren errua; hain zuzen, Ez Dok Amairu osatu zutenei: Mikel Laboari, Benito Lertxundiri eta Jose Angel Irigarairi, besteak beste. Irigarairen hitzetan, «konplotcloseezkutuan antolatzen den ideia, konspirazioa lekua» izaten zen taberna hura. Mikel Laboak Bartzelonatik ekarritako ideia bati jarraikiz, Kataluniako nova cançó-ren gisako proiektu bat martxan jartzeko plana izaten zuten sarri closeaskotan, maizhizpide. Miangolarrak konplot haren lekuko ez ezik konplize ere izan nahi zuen, eta estudio bat sortuko zuela agindu zien.
Herri Gogoa
Esan eta egin. Donostiako Tomas Gros kalean zituen bi etxebizitzetako bat intsonorizatucloseLeku bat soinutik isolatu, zarata ez dadin ez sartu ez irten., eta kantari haien eskura jarri zuen, grabaketa estudio gisa erabil zezaten. Estudioa teknologiaz hornitu ere egin zuen. Hamasei pistako API nahasketa mahaia bezala, beste tresna asko ere AEBetatik ekarri zituen. Halakoxe abiapuntu oparoa izan zuen Herri Gogoa diskoetxeak, 1967an, izatez eta ofizialki klandestinoa closemodu sekretuan egiten denaizanagatik ere. Kataluniako Hots zigiluarekin batera plazaratu ziren Herri Gogoaren diskoak.
Guztira, berrehun lan baino gehiago grabatu zituen diskoetxeak nahasketa mahaiarekin, baina ezer ez da betiko. Ez Dok Amairu taldea desegin egin zen; taldeko kideen artean arrakala closearrailasortu, eta bereizi egin ziren. Miangolarrak Elkar argitaletxera jo zuen Herri Gogoaren ondarea saltzeko asmoan. Joxemari Sors Elkarreko kudeatzaileak gogoan duenez, berehala gauzatu zen salerosketa: «Bestela, Bartzelonara joan beharra zegoen grabatzera, eta hemen ondo zetorren. Bi irizpide izan ditugu beti Elkarren: funtsak desagertzen ez uztea, eta geure produkzioa bideratzea». Hala, Herri Gogoaren funtsaz ez ezik, grabaketa estudioko tresneriaz ere egin zen jabe Elkar. Groseko etxebizitza utzi, eta Lasarte-Orian (Gipuzkoa) jarri zituzten, hamar solairu inguruko eraikin baten etxabean apailatutako musika estudioan. 1992an, Elkarrek musika estudioa Donostiako Igara auzora aldatzea erabaki zuen, eta hara eraman zuten API nahasketa mahaia ere.
1995ean, baina, Elkarrek zedarri closemugaberri bat ipini nahi izan zuen musikaren grabaketari dagokionez, eta API nahasketa mahaia txikitxo gelditu zitzaien horretarako. Sors: «Horrek hamasei pista zituen berez, eta beste zortzi erantsita. Guztira, 24 pista ziren, baina gutxitxo halere. Gehiago behar ziren. 54 pistako SSL bat erosteko aukera suertatu zitzaigun; mahairik bikainena zela esaten zuten orduan, eta hura ekarri genuen Ameriketatik».
Niko Etxarten bihotzaldia
Etxartek begiz joa zuen, aspalditik ezagutzen zuen. 1974an izan zuen lehen kontaktua harekin, Roger Idiarten Zazpi Gara 45 itzuliko disko txikian parte hartu zuenean. 1976an berriro jarri zen mahaiaren aurrean, beste 33 xiberotarrekin batera Pierre Topet Etxahun disko luzea grabatzeko. Eta, horretan zela, epifaniacloseinspirazio moduko bat otu zitzaion Etxarti: «API mahaiaren aitzinean jarririk nintzelarik, 'egun batez halako mahai baten jabe izan naiteke berdin' pentsatu nuen». Bihotzaldi closebihozkada, irudipenhura gogoan zuen 1989an mahaia erosteko aukera suertatu zitzaionean: «Ez nuen minutu bat ere eman erabakitzen».
Ongi zekien Etxartek zertarako baliatuko zuen API mahai «mitikoa». Mahaiak bere aurretik izandako jabeek bezala, euskal musikaren geroa zaindu nahi zuen Etxartek ere. Hala, Kilikas estudioa sortu zuen Altzain (Zuberoa), eta 1989tik 2022ra bitartean joandako 33 urtean, ia laurehun lan erregistratu zituen; tartean disko handiak, disko txikiak eta zintak. Eta horretan dihardu oraindik ere: «Oraiko mundu digital basaclosebasati honetan, soinu beroa maite duenak badaki mahai hori Rolls Royce bat dela, eta jakin ezazue harro naizela harekin egin ditudan lanez. Euskararen zerbitzuan beti, bai horixe».
Jatorrizko artikuluak
-
Gailu «mitiko» bat, euskal musika geroratzeko
Garbiñe Ubeda |
|