'Euskaldunon Egunkaria'-ri buruzko Joan Mari Torrealdairen lekukotza liburu bihurtuta

  • 382 hitz
  • Albistea entzun

Egunkaria. Gizarte Zibilaren arrakasta liburuan, Euskaldunon Egunkaria-ren sorreratik haren itxierara arteko mugarrien kontakizuna egiten du Torrealdaik, haren bizipenekin eta gogoeta pertsonalekin harilkatuta. Gizarte zibilaren ekimena egunkari haren zutabe gisa ageri da kontakizunean.

Bere azken bizi urteetan ekin zion bizipenak liburu egiteko proiektuari Joan Mari Torrealdaik (1942-2020), baina, eritasunacloseGaixotasuna. tarteko, Joanmari Larrarteri eman zion proiektua bururatzekocloseBukatzeko. enkargua. Aurrez ere aritua zen hura egileari liburuarekin laguntzen. «Joan Mariren testuei eta aurkibideari ahalik eta fidelen izaten» saiatu dela azaldu zuen Larrartek liburuaren aurkezpenean, 2021eko azaroan. BERRIAk, Elkarrek eta Jakinek argitaratu dute liburua.

Euskaldunon Egunkaria gizarte ekimenetik sortua eta «euskalgintzaren arrakasta» izan zela da liburuaren «tesi nagusia», Larrarteren esanetan. Euskarazko egunkari nazionala herritarrengandik abiatutako proiektua zela erakustea «Joan Mariren obsesioetako bat» izan zela azaldu zuen Larrartek, eta hala izan zela, hein batean, «Egunkaria-ren bizitza osoan eta Egunkaria itxi ondoren erakusten ibili behar izan zuelako ez zuela ETAk sortu».

«Adierazi nahi du euskalgintzak, nahi izan zuelako, posible egin zuela 'Egunkaria'. Hau da, euskalgintzaren indarrak badirela zer aurrera egin nahi baldin bada».

Joanmari Larrarte (Egunkaria. Gizarte Zibilaren arrakasta burura eramaten jardun zuen)

Kontrako usteak ezeztatzetik haragoko baieztapena da hori, ordea, Larrarteren esanetan: «Adierazi nahi du euskalgintzak, nahi izan zuelako, posible egin zuela Egunkaria. Hau da, euskalgintzaren indarrak badirela zer aurrera egin nahi baldin bada». Ideia hori liburuan oso presente dagoela adierazi zuen; baita «independentziatik jardutearen» beharra ere: «Euskarak eta euskalgintzak independente izan behar dutela, inoren menpeko ez dutela izan behar, eta hortik lan egin behar dela euskalgintzako proiektuak gauzatzeko».

Iritzi pluraltasunaren defendatzaile

Idazle eta kazetari ohiak egindako artxibatze eta dokumentatze lana goretsi zuen Lorea Agirre Jakineko zuzendariak liburua aurkeztu zutenean. «Ikerlaritik asko» zuen Torrealdaik, haren hitzetan, eta atzo aurkeztutako liburuan «Joan Mari ikerlaria» oso presente dagoela adierazi zuen. «Lan sistema» hori harengan oso sustraituta zegoela azaldu zuen: «Hortik, bere dokumentazio eta artxibo lan ikaragarri hura, Egunkaria-ren itxierarekin Guardia Zibilak ebatsicloseLapurtu. ziona, nahikoa lan izan zuena berreskuratzen eta berarentzat benetan garrantzitsua zena».

Liburuan «Joan Mari ikerlaria» oso presente dagoela adierazi zuen Lorea Agirre Jakineko zuzendariak.

Euskaldunon Egunkaria-n harekin izandako harremanaz aritu zen, berriz, Martxelo Otamendi —Egunkaria-ren zuzendari izan zen, eta, egun, BERRIAko zuzendaria da—, azalduz kazetaritzarekiko zuen ikuspegia. «Oso komunikabide gutxitako kazetari gutxik esan dezakete munduan egin dutela lan guk Egunkaria-n, Joan Mari lehendakari genuela, egin genuen askatasunarekin», azpimarratu zuen. Erredakzioko langileen lanean esku ez hartzen saiatzen zela azaldu zuen, ez zuela agindurik ematen, eta ezta egunkariko lanagatik jaso zitzakeen kexen berri ematen ere: «Seguru nago, gure egunkariaren figura publiko nagusia zelako, kanpoko kexak jasoko zituela, baina ez zizkigun transmititzen. Jan egiten zituen; seguruena, gure babeserako».

«Oso komunikabide gutxitako kazetari gutxik esan dezakete munduan egin dutela lan guk 'Egunkaria'-n, Joan Mari lehendakari genuela, egin genuen askatasunarekin»

Martxelo Otamendi (Egunkaria-ko zuzendari ohia eta BERRIAko zuzendaria)

Iritzi pluraltasunari toki egiteko egiten zuen ahalegina ere azpimarratu zuen: «Bizitza guztian bultzatu zuen euskaltzaleen eta abertzaleen elkarlana, Egunkaria-ren sorreran eta garapenean dagoena. Beti eskatzen zuen ahalegina egiteko ikuspegi desberdineko jendea ekartzeko». Euskara batuaren eztabaidan zuen posizio irmoa ere gogoratu zuen. «Batuaren lana aurrera eraman zuen belaunaldikoa» zela azaldu zuen, eta asko «haserretzen» zuela lan hori zapuztuacloseHondatua, okertua. ikusteko aukerak.

Jatorrizko artikuluak