Euskaraldia ere behar da: indartsua

Arantxa Iraola |
  • 503 hitz

Arantxa Iraola BERRIAko kazetariak Euskaraldiari buruzko analisi bat idatzi du. Azpimarratu duenez, euskararen egoera normalizatzeko, herritarren konpromisoa ez ezik, erakunde publikoen eta politikoen konpromisoa ere behar da.

Txapa paparcloseBularraren goialdea.rean jantzi eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ahalegina egingo dute egunotan milaka lagunek, Euskaraldiarekin bat eginda. Bidean, eroso zaizkien hizkuntza ohiturak bazterrean utzi beharko dituzte askotan hiztunek. Hizkuntza ohiturak aldatzea ez da beti ariketa erraza, eta nabarmengarria da nolako ahalegina egingo duten herritar askok. Guztiz goraipagarria da herri batzordeetan-eta antolatuta euskaltzale asko Euskaraldia sustatzeko egiten ari diren lana ere. Ahalegin isil horiengatik guztiengatik, bakoitzarengatik, garrantzitsua da egunotan ariketa arrakastatsua izatea.

Ia dena behar baitu euskarak, eta Euskaraldia ere bai: indartsua. Alde horretatik, berebiziko garrantzia du Euskaraldian murgiltzen diren euskaltzaleek ikustea egitasmoarekin bat egiten duten erakunde eta entitate handienek ere esfortzua egiten dutela beren hizkuntza ohiturak aldatzeko, erosokeriak albora uzteko: benetako aldaketak egiteko.

Zeren eta, bai: hizkuntza ohiturak aldatzen saiatuko dira hamaikatxo bat kuadrillatan, dendatan, lantokitan, elkartetan... Eta helburu horren aldeko urratsetan murgilduko dira euskaraz ondo moldatzen diren herritarrak, eta inoiz gutxitan egiten dutenak. Guztientzat balio du ariketak. Baina ahalegin horrek agerikoa izan behar du, era berean, besteak beste, parlamentuetan legebiltzarkideek egiten dituzten agerraldietan, erakundeen agerraldi publikoetan, eta hedabide nagusien hizkuntza hautuetan. Gainerakoan, kalean txapa soinean dutela doazen euskaltzaleak bakarrik sentitzeko arriskua dago. Egingo dira egunotan festak, eta ariguneak, eta bestelako ekitaldi asko, eta horiek Euskaraldia esperientzia gozagarria izateko abaroa izango dira, guztiz aintzat hartzekoa. Baina egitasmoarekin bat egiten duten entitate handiek eta erakundeek ere erakutsi eta egiaztatu egin behar dute konpromisoa.

«Ahaleginak agerikoa izan behar du. Besteak beste, parlamentuetan legebiltzarkideek egiten dituzten agerraldietan, erakundeen agerraldi publikoetan, eta hedabide nagusien hizkuntza hautuetan».

Aurten gida bat atera du Taupak propio herri batzordeetan-eta murgilducloseJarduera edo egoera batean bete-betean sartu. den jendeari lanerako irizpideak emateko. Hantxe ere jaso dute kezka. «Euskaraldiak eragina duela erakutsi behar dugu», jaso dute. «Eta ezin dugu ardura guztia herritarren esku utzi». Ohartarazpena egin dute: «Gero eta nabarmenago geratzen dira entitate/erakunde handi batzuen inkoherentziak. Euskaraldirako konpromiso publiko zehatzak har ditzaten lortu behar dugu». Ariketa sozial masiboa da Euskaraldia; horixe da, hain justu ere, egitasmoaren alde indartsuenetariko bat. Masibo izate horretan inkoherentziak agertzea ulergarria da, eta beren buruekin barkaberacloseErraz barkatzen duena.k izaten ere ikasi behar dute egitasmoan parte hartzen duten hiztun eta erakunde askok. Baina txapa bat paparrean eramatea, soilik atxikimendua erakustea, ez da nahikoa Euskaraldia ahaltsua izateko.

«Txapa bat paparrean eramatea, soilik atxikimendua erakustea, ez da nahikoa Euskaraldia ahaltsua izateko».

Eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ahalegin horretan herritarren konpromisoa sustatzen segitze aldera, hizkuntza politika sendoagoak behar dira: hori ere esan egin behar da. Euskaraldian bakarrik ez baitago hiztunak babesgabe sentitzeko arriskua. Egunero gertatzen da. Ikasketa guztiak euskaraz egin eta lan mundurako urratsa egiten dutenean eremu sozioekonomiko askotan euskararen presentzia ia ezdeusa dela ikusten dutenean sentitzen dute hiztun gazte askok, adibidez, abarocloseBabesa. falta. Haurrak eskolan euskaldundu eta gero aisialdian haur horien euskara maila indartzen jarraitzeko espazio ahaltsurik ez dagoela egiaztatzen dutenean sentitzen dute noraeza familia askok. Eta migratzaile askok, berriz, Euskal Herrira etorri eta hizkuntza harrerako programak guztiz egituratuta ez daudelako euskara ia zer den jakin gabe bizi direnean.

Alor horietan guztietan ere, beste askoren artean, ahaltsu eragin behar dute hizkuntza politikek. Dena behar baitu euskarak. Baita Euskaraldi indartsu bat ere.

Jatorrizko artikuluak