Fosfanoa topatu dute Artizarrean

  • 319 hitz
  • Albistea entzun

Galesko Cardiff hiriko unibertsitateko zientzialari talde batek fosfanoa (PH3) izeneko gasa atzeman du Artizarreko atmosferan. Jakin-min handia piztu du aurkikuntzak, gas hori prozesu biologikoen ondorioz sortzen delako Lurrean. Hala ere, ikertzaileek nabarmendu dute PH3 atzeman izana ez dela biziaren froga sendoa, «baizik eta azaldu gabeko kimika anomalo batena».

Aurkikuntza Nature Astrophisics aldizkarian argitaratu dute zientzialariok. Adierazi dutenez, fosfanoa atzematea zantzucloseArrasto, aztarna.
ona da nonbait biziarekin loturiko prozesu biologikoak gertatzen ari direla ikertzeko. Baina aurkitzaileek eurek ohartarazi dutenez, baieztatuz gero ere horren zantzua ez litzateke biziaren «froga sendoa». 

Fosfanoa atzemateko helburu argiarekin, bi urtez ikertu dute Galesko zientzialariek Artizarraren atmosfera, James Clerk Maxwell eta Txileko Atacamako basamortuko ALMA teleskopioekin.

Artizarreko atmosferako goiko geruzak behatu zituzten, han daudelako Lurrean fosfanoa sortzen duten «ekosistemen nolabaiteko antza duten baldintzak». Eta horietan topatu dituzte gasaren zantzuak.

Han fosfanoa egotea ezin dute azaldu Artizarreko ohiko prozesu kimikoak aztertuta.

Han fosfanoa egotea ezin dute azaldu Artizarreko ohiko prozesu kimikoak aztertuta, eta oraindik ez da ezagutzen hura sortzeko prozesu biologikorik han, ezta azalean sortzeko biderik ere, tximistetatik, sumendietatik edo meteoritoetatik. Beraz, «ezagutzen diren prozesu kimikoek ezin badute azaldu PH3 egotea Artizarreko goi atmosferan, ba, orduan, orain arte Artizarreko baldintzetan posibletzat jo ez den beste prozesu batek sortua behar du. Hori fotokimika edo geokimika ezezagunen bat izan daiteke,  edo, beharbada, bizia». Informazioa falta dela adierazi dute zientzialariok.

Ohartarazi dutenez, Artizarreko atmosferako tanten fotokimika ia erabat ezezaguna da; hau da, ez dakite nola erreakzionatzen duten tantok Eguzkiaren argiarekin. Beraz, badago hor aukera bat PH3 gasa horrela sortzeko.

«Baieztatzen bada ere, nabarmendu nahi dugu PH3 atzeman izana ez dela biziaren froga sendoa, baizik eta azaldu gabeko kimika anomalo batena». Halere, aukera zabalik utzi nahi izan dute. Gaineratu dute eredu eta esperimentu gehiago egin beharra dagoela bizia ote dagoen jakiteko, eta hoberena Artizarra berriz bisitatzea litzatekeela, hantxe aztertzeko.

Aurkikuntza  «garrantzitsua» dela uste du Miren Millet Eureka museoko arduradunak: «Bizia agian ez da horren arraroa».

Aurkikuntza «garrantzitsua» dela esan du Miren Millet fisikari eta Eureka museoko planetarioko arduradunak. Gogoratu duenez, badira urteak zientzialariek buruan ideia bat darabiltela: Artizarraren azalean zaila da bizia egotea, presio eta tenperatura oso handiak daudelako. Baina, atmosferako goiko geruzetan, Lurrean dagoen giroaren parekoa da presio eta tenperatura aldetik. «Azido sulfurikoz daude osatuta hodeiok, eta Lurrean topatuak dituzte azido sulfurikoan bizi diren bakterioak», esan du Milletek.

Pozik dago fisikaria aurkikuntza berri honek ireki dezakeen bidearekin: «Hobe gehiago izatea unibertsoan, eta jakitea gizakiok ez garela sortu halako prozesu arraro baten ondorioz. Bizia agian ez da horren arraroa».

Jatorrizko artikuluak