Frankismoaren biktimei erreparazioa emateko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

  • 457 hitz
  • Albistea entzun

PP, Vox eta Ciudadanos ez beste guztien aldeko botoarekin onartu dute Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea.

1936tik 1978ra arteko biktimei eragiten die, eta, besteak beste, ikerketa talde baten lana abiaraziko du gertatutakoaren «egia finkatzeko». Biktimei salaketak jartzea erraztuko die, aholkularitza emanez.

Diktadura frankistaren azken urteetako gidariek abiarazitako alderdiak ez beste guztiek onartu dute Memoria Historiko eta Demokratikoaren legea Eusko Legebiltzarrean. Halaber, 36ko gerraren eta diktaduraren biktimen erreparaziorako legearen aurka bozkatu du PPren banaketa batetik sortutako Voxen ordezkari bakarrak eta desagertzeko bidean den Ciudadanoseko bakarrak; baina, hala ere, 71 legebiltzarkideetatik 64k eman diote baiezkoa legeari, EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUkoek; lau falta ziren ganberacloseBiltzar legegilea.
n [irailaren 28an izan zen bilkura].

36ko gerra, haren osteko diktadura eta trantsizioaren zati bat hartzen du legeak, Espainiako Konstituzioa abiatu arte.

Hala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, beste urrats bat egin dute 1936tik 1978ra arteko biktimen memoriaren erreparaziorako politika publikoek, eta ganberan gonbidatu gisa zeuden memoriaren aldeko taldeetako kideek txalo zaparradarekin eskertu dute onarpen hori. 36ko gerra, haren osteko diktadura eta trantsizioaren zati bat hartzen du legeak, Espainiako Konstituzioa abiatu arte.

Legearen helburua da memoria historikorako politika publikoak arautzea, sustatzeko «erreparazio morala, memoria pertsonala, familiarena eta soziala, arrazoi politiko, sindikal, ideologiko edota sinesmen erlijiosoengatiko jazarpena edota indarkeria» jasan zutenen artean. Azken finean, gaur arte alor horretan egindako lana sendotu eta areagotu egiten du lege berriak, askotariko egitasmoak legez babestuz.

Memoria Historikoaren Legeak nortzuk jotzen ditu biktima gisa? Bada, bonbardaketetan hildakoak, epaiketaz besteko exekuziocloseHilketa.
etan hildakoak, kartzelan hildakoak, desagertuak, torturatuak, erbesteratuak, gatibucloseAskatasunik gabe besteren mende dagoena.
lanetan aritutakoak eta kontzentrazio esparruetan eta heriotza esparruetan egondakoak. Halaber, sexu joeragatik, sexu nortasunagatik edo gutxiengo etniko bateko kide izategatik jazarri dietenak ere biktimatzat joko ditu legeak.

Sexu joeragatik, sexu nortasunagatik edo gutxiengo etniko bateko kide izategatik jazarri dietenak ere biktimatzat joko ditu.

Legearen gakoak

Legeak askotariko edukiak jaso ditu biktimei erreparazioa emateko helburuarekin. Hauek dira eduki nagusiak:

  1. Lantalde zientifikoa. Eusko Jaurlaritzak, Gogora institutuaren bitartez, lantalde zientifiko bat sortuko du, giza eskubideetan adituak diren profesionalek osatua, 1936tik 1978ra bitartean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gertatu ziren giza eskubideen urraketak ikertzeko. Lanketa horren ondorioak txosten batean jasoko dituzte, biktimen zerrendak osatu ahal izateko.
  2. Gogora. Gogora institutuak laguntza juridikorako baliabideak eskainiko dizkie urraketa horien biktimei, kereilacloseEpaileari aurkezten zaion salaketa.
    k tramitatzeko, horrela nahi badute.
  3. Errolda. 36ko gerraren eta diktadura frankistaren biktimen erroldacloseZerrenda.
    abiatuko da, haiei erreparazioa emateko. Ez dira soilik bortxaz hilak jasoko; esaterako, desagertuak, torturatuak eta preso hartutakoak ere zerrendatuko dira, eta emakumeek jasandako indarkeria «espezifiko, orokortu eta sistematikoak» ere izango du bere lekua.
  4. Kalte ordainak. Dagokienean biktimei kalte ordain ekonomikoak emateko aukera ere zabaldu du legeak.
  5. Biktimen Eguna. 36ko kolpe militarraren eta diktaduraren biktimen eguna izendatzeko bidea ireki du.
  6. DNA bankuacloseGordailua.
    . Araba, Bizkai eta Gipuzkoako desobiratzeen DNA bankua sortuko da, eta memoria historikoaren lekuen, ibilbideen eta guneen katalogo bat sortuko dute; baita dokumentuen zentro bat ere.
  7. Isunak. Zigor arautegi bat ere jarriko du indarrean lege berriak. 10.000 eurorainoko isunak jasotzen ditu arautegiak frankismoa goratzeagatik, baina 150.000 eurorainokoak ere bai, 36ko gerrako hilobiak suntsitzeagatik edota «ikerketarako eta egia argitzeko dokumentuak» ezkutatu edo suntsitzeagatik.

Jatorrizko artikuluak