Frantzian baino beherago, baina goraka segitzen du Le Penek Euskal Herrian

  • Albistea entzun

Ipar Euskal Herrian Emmanuel Macron gailendu da Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzulian. Macronek botoen %65,5 eskuratu ditu, 106.017, alegia. Le Penek, berriz, %35,5; hau da, 55.879 boz.

Frantziako presidentetzarako bozetan gaitzikcloseKalterik.
txikienaren alde egiteko deia egin zuten hainbat eragile politikok, eta ondo funtzionatu du Ipar Euskal Herrian. Frantziako Estatuan 17 punturen aldea atera dio Emmanuel Macron hautagai liberalak Marine Le Pen eskuin muturrekoari. Ipar Euskal Herrian, berriz, 31rena izan da aldea. Hala ere, Batasun Nazionaleko hautagaiak boto kopuruan nabarmen gora egin du, orain dela bost urteko datuekin alderatuta.

Macronen jarraitzaileak emaitzei beha, igande gauean, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU

Macronek botoen %65,5 eskuratu ditu, 106.017 alegia. Le Penek, berriz, %35,5; hau da, 55.879 boz. Lehen itzulian lortutako bozak halako bi eskuratu ditu eskuin muturrekoak. Haatik, Macron nagusitu da hiriburu guztietan, eta baita hiririk handietan ere. Baionan botoen %66,4 lortu ditu, Miarritzen %71,8, Donibane Lohizunen %68,7, eta Angelun %68,5.

Eskuin muturrak Iparraldeko 159 udalerrietatik bakarrik lautan irabazi du: Gixunen (Lapurdi), Bankan (Nafarroa Beherea) eta Etxarrin eta Ürrüstoi-Larrabilen (Zuberoa).

Eskuin muturrak Iparraldeko 159 udalerrietatik bakarrik lautan irabazi du, lau herri txikitan: Gixunen (Lapurdi), Bankan (Nafarroa Beherea) eta Etxarrin eta Ürrüstoi-Larrabilen (Zuberoa). Mendiben (Nafarroa Beherea) berdinketa teknikoa izan da. Lehen itzulian, Jean Lassalle nagusitu zen Bankan, Ürrüstoi-Larrabilen (Zuberoa) eta Mendiben.

Emaitzei xehekiago begiratuta neur daiteke eskuin muturrak izan duen gorakada. Bost urtean anitzcloseAsko.
emendatucloseHanditu, gehitu.
da errolda: 2017an baino 14.029 hautesle gehiago daude Ipar Euskal Herrian. Orduko emaitzekin alderatuta, Macronek 11.340 boz gutxiago eskuratu ditu aurten bigarren itzulian, eta Le Penek, 19.868 gehiago.

Bost urtean anitz emendatu da errolda: 2017an baino 14.029 hautesle gehiago daude Ipar Euskal Herrian.

Boto zuria eta abstentzioa

Nabarmena izan da, ordea, eskuin muturra gelditzearren Macronen alde bozkatzearekin konformatu ez diren herritarren kopurua. Lehenengo itzulian, 2.731 boto zuri zenbatu zituzten, eta bigarrenean, berriz, 16.079. Abstentzioa ere oso handia izan da halako bozketa baterako: %25,02 (lehen itzulian baino hiru puntu gehiago). Duela bost urte baino 7.757 hauteslek gehiagok jo dute abstentziora bigarren itzulian.

Zuberoako Lexantzü herriko emaitza aipagarria da alde horretatik, bozkatu duten gehienek boto zuri edo baliogabea eman baitute. 48 bototarik hamabost izan dira Macronentzat, zazpi Le Penentzat, hogei zuriak eta sei baliogabeak. 24 herritar abstenitu dira.

Jatorrizko artikuluak