Grafitiak: paretak aldarrikapen bihurtzen direnean

  • 464 hitz

Historiako lehen grafitia maitasun adierazpen bat izan zen. Duela 60 urte marraztu zuten, Philadelphian, Estatu Batuetan. Ordutik munduko hiri ia guztietara zabaldu da paretetan mezuak eta irudiak pintatzeko joera.

Darryl McCrayk maiteminduta zegoen, norekin eta ikasgelako neska batekin. Cynthia Custuss deitzen zen neska hura. Gazteari Cornbread deitzen zioten lagunek, hau da, arto ogia. Kontua da, bere maitasuna lau haizeetara zabaltzeko, esaldi batekin bete zituela bere hiriko paretak: Cornbread loves Cynthia (Cornbreadek Cynthia maite du). Philadelphian marraztutako mezu hura hartu izan da historiako lehen grafiti modernotzat.

AEB Ameriketako Estatu Batuetako hiri hartako horma ugaritan marraztu zuen gazteak maitasun aldierazpena. Egun hartatik 60 urte pasatu dira, eta, harrezkeroztik, munduko ia hiri guztietan aurkitu daitezke grafitiak. Arte mota honek badu zerbait arauak puskatzearen plazerarekin eta autoritatearen aurka joatearekin.

Euskal Herrian 80ko hamarkadan zabaldu zen paretetan irudiak eta mezuak pintatzeko joera. Pablo Otxoa de Olza (Iruñea, 1968) lagun batekin zinemara joan zen film bat ikustera, eta, sarrerarik geratzen ez zenez, alboko salan eman behar zuten filmerako sarrerak hartu zituzten. Beat street zen filma. Pelikula hori hip-hopcloseEstatu Batuetan 60ko hamarkadaren amaieran agertu zen mugimendu kulturala kulturaren ikonoetako closeikur, ezaugarribat bilakatu zen, eta breakdancea, grafitiak eta halakoak ageri ziren. «Ingeles maila kaskarra genuenez, ezin genituen filmeko abestiak ongi abestu. Breakdance talde bat osatu genuen, baina ez ginen oso trebeak dantzatzen. Beraz, grafitiak egiten hasi ginen».

Droneekin

Otxoa de Olzak jada atzean utzi du grafitigintza, baina miresmenez closelilura, txundiduramintzatzen da mundu horri buruz. Azken urteetako berrikuntzen artean, droneekin egindako grafitiak aipatu ditu, eta aurretik irisgarriak ez ziren lekuetan nonbaitetik zintzilikatuta egindakoak.

Munduko zenbait tokitan gizartea eraldatu badute ere, grafitigileak zigortuak dira. Marrazkilariak azaldu duenez, toki batzuetan besteetan baino «baimenduago» dago, Berlinen edo Amsterdamen, adibidez: «Berlinen, esate baterako, grafitien dotorezia begi bistakoa da, lasaitasunez egiten dituztelako». Mendebaldean urtero 5.000 milioi euro gastatzen dira grafitiak garbitzen.

Artistak, hala ere, grafitien apologiaclosezerbait irmotasunez defendatu egiten du: «Gaur egun, paretak marrazten dituztenek 1.000 euroko isunak jasotzeko arriskua hartzen dute. Arazoa, ordea, ez da pareta margotzen dutela, arazoa zera da: zergatik hartzen duten grafitigileek arrisku hori, zergatik duten hori adierazteko beharra».

Muralgintza

Muralgintza ere bada grafitiaren munduarekin lotu izan diren beste diziplinetakocloseartearen adar bat bat. Nextor Otañok (Pasaia, Gipuzkoa, 2003) bere sinadura jarri zuen furgoneta batean egindako marrazkian, 13 urterekin, eta, bizitzaren kasualitateak tarteko, haren aitak furgoneta hura aurreratu zuen errepidean. «Furgonetan Nex ikusi, eta berehala jakin zuen nik egin nuela», adierazi du Otañok.

Beste edozein gurasok egingo lukeen bezala, errieta egin zion. Baina zerbait ezberdina ere egin zuen: semea grafitien mundutik aldentzeko, muralgile batengana jo zuen, aita-semeei ikastaro bat eman ziezaien. «Hemen dagoen arazo nagusia paretak dira. Ez dago paretarik guk bertan egoki marraz dezagun». Gabezia closefalta, beharrahori ikusita, herriko pareta bat aukeratu zuten, eta mural bat egin zuten bien artean. Kontatu du bizilagunei asko gustatu zitzaiela.

Muralen inguruko pentsaera ezberdina dela aipatu du: «Euskal Herrian kontzientzia aldaketa bat egon da muralgintzaren inguruan. Orain, adibidez, udaletxe askok deitzen digute muralak egin ditzagun». Egun Arte Ederren graduko azken urtea egiten ari da Bilbon, eta muralismoa lantzeko atzerrira joatea du helburu. 

Jatorrizko artikuluak