Zumeta margolariaren hamar argazki berezi

  • Albistea entzun

Usoa Zumetak ohar jakingarriak egin dizkie Jose Luis Zumeta margolariaren hamar argazki bereziri. Bien artean Zumeta Arte Estudioa zabaldu zuten, Usurbilgo Txikierdi auzunean (Gipuzkoa). Harrezkero, han eta Buenos Airesko estudioan jardun zuen lanean Jose Luis Zumetak, 2020ko apirilaren 23an hil zen arte.

Margolariari gorazarre egite aldera, argazki bilduma xume bat osa dezala eskatu dio BERRIAk Usoa Zumetari. Zabaldu ditu estudioan katalogoak, albumak eta ordenagailua; begiratu, aukeratu eta ordenatu ditu irudiak eta argazkiak, eta Zumetak 14 urterekin abiatutako ibilbide artistiko luzearen zertzelada labur batzuk eskaini ditu hamar argazki bereziri buruzko azalpenekin.

Jatorrizko artikuluak