Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dira azaroaren 29an Hego Euskal Herrian. 2027an, berriz, udal eta foru hauteskundeak egingo dira. Hauteskunde zikloa dator, beraz. Baina horrek lan eta zeregin ugari sortzen ditu bozketa eguna behar den bezala antolatu eta joan dadin.
Hauteskundeak dira demokraziarencloseBoterea herritarrengan oinarritzen den sistema politikoa da. Modu ezberdinetan islatu daiteke botere hori. Euskal Herrian, demokrazia ordezkatzailea dago indarrean, eta herritarrek boto bidez aukeratzen dituzte euren ordezkariak. adierazpiderik gorena. Bozetan, herritarrek aukeratzen dute zer ordezkari izango dituzten instituzio publikoetan, eta instituzio publikoei dagokie eskubide hori bermatzea: bitartekoak jarrita eta prozesua gardencloseProzesuaren inguruan herritarrei beharrezko azalpenak edo informazioa emanez. egingo dela bermatuta. Hauteskunde prozesuan erakunde batek baino gehiagok parte hartzen dute, baina udalakcloseUdalerri baten gobernu organo eta tokiko administrazioa. dira kate horren funtsezko katebegiak. Udal idazkariekcloseUdalaren erabakiak eta funtzionamendua indarrean den legediaren barruan daudela bermatu behar duen funtzionarioa. koordinatzen dute prozesua eta ziurtatzen dute bermecloseDena ongi ateratzeko baldintzak. guztiak badituela.
Bozen eguna jakinarazi eta berehala, iraupen lasterketa bat hasten da udaletan. Helmuga bozketaren gaua da, baina, aurretik, egiteko ugari daude: mahaikideak zozketaz hautatzea, jakinarazpenak bidaltzea, kanpainako ekitaldiak non egingo diren erabakitzea, hautetsontziak, boto paperak, mahaiak eta aulkiak hauteslekuetara garraiatzea, zerrendak prestatzea eta herritarren eskura jartzea... Hori guztia txukun eta hutsunerik gabe egiten dela bermatu behar dute udal idazkariek. Lana, gainera, ez da amaitzen hauteslekuak ixtean. Boto paperak zenbatuta, demokrazia ariketaren aztarnak jaso behar dituzte langileek, egun batez hautesleku bihurtu direnek ohiko jardunari ekin diezaioten.
Mikel Fuika eta Leire Ucin udal idazkariak dira, eta antolakuntza lanetan buru-belarricloseGuztiz murgilduta. ari dira. Fuikak zortzi urte daramatza Galdakaoko (Bizkaia) Udalean lanean. Aurretik beste udal batzuetan aritu da, eta hamabigarren aldiz antolatzen ari da hauteskundeak. Ucin irailaz geroztik ari da Beasaingo (Gipuzkoa) Udalean. Aurretik ere parte hartu du bozen antolaketan, baina udal txikiagoetan. Biek ala biek aitortu dute bozetarako deialdiaren berri izan ostean arnasa sakon hartu zutela. «Badakigu lan pilo bat datorkigula, pertsona asko koordinatu behar baititugu oso denbora laburrean», adierazi du Fuikak. «Ardura handia da; ezin da hutsik egin, eta Espainiako Gorteetarako hauteskunde hauetara, gainera, oso denbora gutxi lehenago deitu dute», gogorarazi du Ucinek.
Galdakaok 33 hauteskunde mahaicloseMahaiburu batek eta bi mahaikidek osatzen dute hauteskunde mahai bakoitza, eta bertara bozkatzera deituta egoten dira eremu edo barruti bateko hautesleak. ditu, eta Beasainek, berriz, hamalau. Mahaiak osatzea buruhaustea izan ohi da udalentzat. «Mahaiak osatzeko arazoak izaten ditugu», aitortu dute biek. Jakinarazpena dagokionari eskura eman behar zaio, eta hori berez ez da lan makala. «Batzuek nahita ez dute hartzen», esan dute. Behin jakinarazpena eskura izanda ere, bozketaren egunean ez joateko ahaleginak ere ohikoak izaten dira: «Bidaia bat dela, gaixotasun bat dela, ezkontza bat dela, adina dela...». Fuikaren esanetan, batzuek pisuzko arrazoiak dauzkate, baina «beste batzuk ihes egin nahian ibiltzen dira». Udalek hiru egun dituzte jakinarazpenak bidaltzeko, eta herritarrek zazpi eguneko epea dute alegazioak aurkezteko. Hauteskunde batzordeakcloseHauteskunde administrazioaren erabaki gunea. ebaztencloseErabakitzen. du baliozkoak diren.
Mahaikideek, egun osoko lana
Fuikak goraipatu egin du mahaikideen lana: «Eguna oso luzea da, eta lan asko egiten dute». Izan ere, mahaiburuak, mahaikideek eta ordezkoek 08:00etan egon behar dute hauteslekuetan mahaiak osatzeko. Hauteslekuak 20:00etan ixten dira, eta gero zenbaketa egiten da. Mahaikide bakoitzak 75 euro jasotzen du, eskudirutan. Soldatapeko langileek, gainera, eskubidea dute enpresak igande hori lanegun bezala ordaintzeko. Eta igandea laneguna ez bada, asteleheneko jarduna bost orduz murrizteko aukera dute.
Udal idazkariekin batera, beste hainbat udal langilek parte hartzen dute antolakuntzan. Bozen asteburuko ostiralean hasten da mahaien, aulkien, hautetsontzien eta boto paperen dantza. «Eskolak amaituta, brigadako langileek eramaten dute materiala kamioietan, eta administrariak arduratzen dira mahai bakoitzean dagokion dokumentazioa sartzeaz», azaldu du Fuikak. Botoa sekretupean eman ahal izateko kabinak ere muntatu behar izaten dituzte. «Dena amaitzen denean, garbiketa egin behar da, hurrengo egunean eskolak eman ahal izateko», erantsi du.
Horretaz gainera, erroldaricloseHautesleen datuak biltzen dituen dokumentua. buruzko kontsultak kudeatzen dituzten administrariak eta parte hartzearen inguruko datuak ematen dituzten ordezkariak ere izendatzen dituzte. Administrazioaren ordezkari horiek hauteskunde mahaietan egoten dira, eta haien eginbeharra oso garrantzitsua da hedabideentzat eta iritzi publikoarentzat, partaidetzari buruzko behin-behineko datuak ematen dituztelako. Ucinek azaldu duenez, «09:00etan, mahaiak osatu direla ziurtatzen dute; 14:00etan eta 18:00etan, behin-behineko parte hartzearen datua ematen dute; eta 20:00etan, hauteslekuak ixten direnean, itxieraren berri ematen dute». Egunean sortzen diren gorabeheren berri ere ematen dute, eta, botoak zenbatzen direnean ere, datu horiek gobernu ordezkaritzari transmititzeaz arduratzen dira. Antolakuntza horrek guztiak badu kostu ekonomiko bat, eta, azaroaren 29ko deialdian, Espainiako Gobernuak hartuko du bere gain: udalak diru kopuru bat jasotzen du mahai kopuruaren arabera.
Kontuan hartu behar den beste jarduera bat hauteskunde kanpaina da: alderdi politikoek baimena eskatzen diote eskualdeko hauteskunde batzordeari mitinak eremu publikoetan egiteko. Baimendutako lekuak eta ordutegiak, baita kartelak jartzeko panelak ere, aurretik ezarriak dituzte udalek.
Erantzun galderei:
- Hauteskunde prozesua behar den bezala egin dadin, erakunde publiko batek baino gehiagok hartzen du parte, baina bereziki badago bat bozketa eguneko antolaketa guztiaz arduratzen dena. Zein da instituzio hori?
- Galdakaoko eta Beasaingo udal idazkariekin mintzatu da BERRIAko kazetaria. Bi horietako zeinek antolatu ditu hauteskunde prozesu gehiago orain lanean ari den udal horretan?
- Zozketaz erabakitzen da zein izango diren mahaietako kide, eta ardura hori egokitu zaienei jakinarazpena helarazi behar zaie. Nahikoa da telefonoz edo posta elektronikoz jakinarazpena emanda?
- Mahaietan egon behar dutenek zer jasotzen dute egun horretako lanaren truke?
- Udalek hartuko al dituzte beren gain azaroaren 29ko hauteskunde eguna antolatzeko egin behar diren gastu guztiak?
- Hauteskunde mahaiak osatzen dituzten kideek eta ordezkoek ze ordutan egon behar dute egokitu zaien hauteslekuan?
Solas egin gaiari buruz.
- Zuen etxeko helduren bati inoiz egokitu zaio hauteskunde mahai batean egotea? Gogo onez joan ote den badakizu? Ez al zaizu iruditzen inportantea dela herritarrek halako prozesuetan parte hartzea, hauteskundeek garbiak izateko baldintza bermatzeko? Espainiako Gorteetarako bozak dira azaroaren 29koak. Ba al dakizu zer erakundetako ordezkariak aukeratzen diren boz horietan? Besteak beste, ikastetxeak erabiltzen dira bozkaleku gisa. Badakizu zuen ikastetxean bozkatu ahal izango den azaroaren 29an? Hurrengo urtean Hego Euskal Herrian bozak izango dira. Badakizu ze erakunde osatuko diren 2027ko hauteskunde horietan? Gogoan al duzu zure herriko alkatearen izena?
Jatorrizko artikuluak
-
Hauteskunde mahaiak eta beste buruhauste batzuk
Kristina Martin |
|