Berehalako neurrien proposamena lurraren berotzea mugatzeko

  • Albistea entzun

Lurraren berotzea mugatzeko ehun neurri baino gehiago bildu ditu Drawdown proiektuak. Besteak beste, eguzki energia sustatzea, jakien ekoizpena kontsumo errealera egokitzea eta deforestazioa geratzea proposatu du. Egitasmoan, nabarmendu dute orain har daitezkeen neurriek dutela ahalik handiena.

Drawdown proiektuan nabarmendu dute proposatzen dituzten irtenbide guztiak eskuragarriak direla gaur egungo teknologiarekin, zientziak frogatu duela eraginkorrak direla, eskala handian ezar daitezkeela, eta finantzaketaren ikuspegitik jasangarriak direla. Horietako batzuk oso ezagunak dira: eguzki energia sustatzea, esaterako; inoiz garatu den argindar ekoizpenik merkeena baita. Baina badira hainbeste nabarmentzen ez diren beste batzuk ere. Adibidez, zaborretara botatzen den janaria murriztearen garrantzia. Gaur-gaurkoz, atmosferara isurtzen diren berotegi gasen laurden batek zerikusia du, zuzen-zuzenean, elikagai ekoizpenarekin, eta jaki horien heren bat zaborretara doa. Beraz, ekoizpena kontsumora egokitzea lortuko balitz, gas isuriak nabarmen murriztuko lirateke.

Isurien hamarren baten eragile da basogabetzea. Deforestazioa geldituko balitz, kolpetik ezabatuko litzateke berotegi gasen iturri hori.

Inbertsio ekonomiko handirik eskatuko ez lukeen beste neurri bat , hauxe: deforestazioa geldiaraztea. Aintzat hartu behar da isurien hamarren baten eragile dela basogabetzea. Deforestazioa geldituko balitz, kolpetik ezabatuko litzateke berotegi gasen iturri hori. Eta ez da edonolakoa, Lurraren berotzean duen pisua Europako Batasuneko 27 estatuek, Erresuma Batuak eta Japoniak isurtzen duten karbonoa bestekoa da eta.

    Denbora, erabakigarri

    Orain ezar daitezkeen irtenbideek dute klima aldaketa geldiarazteko gaitasunik handiena, eragin luzeagoa izango baitute aurrerago ezarriko diren politiken aldean. 2020ko hamarkadan gasen isuriak murrizteko egiten diren urratsek ekarpena egiten jarraituko dute 2030eko hamarkadan, eta 2040koan, mende erdian karbono neutraltasunacloseBerotegi gasen bolumena txikitzea eta egonkortzea.
    lortzeko helburuari begira. Denbora garrantzitsuagoa da larrialdi honetan, teknologia baino.

    Klima larrialdia geldiarazteko lanaren hiru laurden 2020ko hamarkadan eta 2030ekoaren hasieran egin behar dela jasotzen du Drawdownen bide orriak, eta lan hori berotegi gasen isuriak mugatzea da, nagusiki.

    Erauztea, hondarrerakocloseAzkenerako.

    Lurraren berotzea eragiten duten gasak gutxitzeko, bi bide daude: bata, atmosferara gas gutxiago isurtzea; bestea, gas horiek atmosferatik erauzteacloseZerbait bere errotik ateratzea.. Bigarren aukera horri dagokionez, azken urteetan martxan jarri dira karbono dioxidoa (CO2) biltegiratzeko zenbait egitasmo, baina emaitza hutsaren hurrengoa da atmosferara isurtzen diren kopuruekin alderatuta. Ezinezkoa da jakitea teknologia hori nola garatuko den, zenbat CO2 erauzi ahal izango duen, eta, ondorioz, ez litzateke zuhurracloseZentzuduna.
    izango gizadiaren etorkizuna lorpen horien esku uztea.

    Ekosistema batzuek badute CO2-a xurgatzeko berezko gaitasuna. Basoak eta ozeanoak dira karbono xurgatzailerik handienak. Gaur-gaurkoz, atmosferara isurtzen den CO2-aren erdia biltzen dute. Beraz, basoak hedatzea edo ozeanoetan alga haztegiak ugaritzea modu bat izan daiteke karbono gehiago erauzteko, baina neurri horiek hamarkadak beharko lituzkete atmosferan eragin nabarmena izateko. Eta badituzte kontuan hartu beharreko beste muga batzuk ere. Esaterako, biltegi horien iraunkortasuna. Suteek berehala askatzen dute erretzen dituzten zuhaitzetan bildutako karbono guztia.

    Kima larrialdiari aurre egiteko estrategian, karbono isuriak murrizteak izan behar du lehentasuna, karbonoa erauzteko aukeren aurretik.

    Horrenbestez, kima larrialdiari aurre egiteko estrategian, karbono isuriak murrizteak izan behar du lehentasuna, karbonoa erauzteko aukeren aurretik. Drawdownen arabera, egin beharreko ahaleginaren %94 bideratu beharko litzateke murrizte politiketara, eta %6 soilik erauztera; nagusiki, larrialdi honi azkar erantzuteak duen garrantziagatik.

    Sektore funtsezkoak

    Eraginkorrak izateko, ezinbestekoa da sektore ekonomiko bakoitzak klima aldaketan duen eraginaren argazki zehatza izatea ere, indarrak non jarri jakiteko. Erronka argindar ekoizpenean dago, neurri handi batean. Drawdownek bildutako datuen arabera, argindarra sortzeko erretzen diren erregai fosilek %25eko eragina dute Lurraren berotzean. Beste horrenbesteko pisua dute janari produkzioak eta nekazaritzarekin lotutako lurraren beste erabilera batzuek.

    Zementu, altzairu eta plastiko ekoizpena eta industria hondakinak arazoaren %21 dira, eta garraio sistemek %14ko eragina dute berotzea eragiten duten faktoreetan. Etxeetako argindarraren kontsumoarena da, berriz, eragin osoaren %14. Gainerako %10a petrolioaren prozesatzeari eta gas naturalaren ihesei dagokie, neurri handi batean; biak ere energia industriari daude lotuta, gehienbat.

    Erronka argindar ekoizpenean dago. Argindarra sortzeko erretzen diren erregai fosilek %25eko eragina dute Lurraren berotzean.


    Berotegi gasak

    Karbono dioxidoa da Lurraren berotzean pisurik handiena duen gasa. Atmosferara isurtzen diren berotegi gasen %62 dira erregai fosilen errekuntzatik askatzen den CO2-a. Baina bada aintzat hartu beharreko beste ia %40 bat. Deforestazioaren ondorioz isuritako CO2-ari dagokio kantitate osoaren %11. Zementua eta bestelako gai kimiko batzuk ekoizteko isurtzen den karbonoa isurien %3ren erantzule da. Beste %16 metanoari dagokio. Abeltzaintza intentsiboa da haren iturri nagusia. Abereek askatzen dute gehien (%5), eta arroz laboreek ere badute eragina (%1). Beste zati batek gas naturalean du jatorria (%10); batez ere, azpiegituretako gas ihesetan eta erregai fosilen ustiaketan gas naturala desegiteko erabiltzen den errekuntzan. Kantitate apalagoetan daude oxido nitrosoa (%6), neurri handi batean nekazaritzako ongarriek askatutakoa, eta gas fluoratuak (%3); besteak beste, hozkailuetarako erabiltzen direnak.

    Kontua da gas guztiek ez dutela portaera bera atmosferan, eta Lurraren berotzean duten eragina asko aldatzen dela denboraren arabera. Esaterako, metanoa eragin handiko berotegi gasa da, baina CO2-a baino askoz ere azkarrago desagertzen da atmosferatik. Hala, epe laburrera zeresan handia izango du Lurraren berotzean, tenperatura igoeran izango duen eragina %30 eta %50 artekoa izango baita hurrengo bi hamarkadetan. Hogei urteren buruan desegiten da, ordea, CO2-a ez bezala, horrek ehunka urte irauten baitu atmosferan.

    Metanoa CO2-a baino askoz ere azkarrago desagertzen da atmosferatik [...]. Beraz, garrantzi handikoa da metano isuriak murrizteko neurriak hartzea berehala.

    Beraz, klima larrialdiari aurre egiteko orduan, garrantzi handikoa da metano isuriak murrizteko neurriak hartzea berehala, eta karbonoari begirako epe luzeko egitasmoak martxan jartzea aldi berean.

    Jatorrizko artikuluak