Lazkao Txiki: bere txikitasunean handi izaten jarraitzen duen bertsolaria

  • 597 hitz

Joxe Migel Iztueta 'Lazkao Txiki' bertsolariaren jaiotzaren mendeurrena izango da irailaren 15ean. Haren kantaeraz eta jenialtasunaz aritu dira Joxerra Garzia eta Amaia Agirre.

«Hainbat herritan ume txiki bat/ hurbiltzen zitzaizunean/ bere neurrian jartzen zenekin/ era maitakor xumean/ txiki izenez, txiki gorputzez/ handia maitasunean/ ta handiago bilakatuko/ zara etorkizunean/ zure txikitasunean». Halaxe kantatu zuen Andoni Egañak Lazkao Txiki protagonista izan zuten marrazki bizidunetan, eta, Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolariaren jaiotzaren mendeurrenean, «bere txikitasunean handi» izaten jarraitzen duela sentitzen dute bertsozale askok.

Gorputz txikiak, ahots meheak eta kantaera kadentziatsuakcloseerritmo pausatua, erritmoduna, harmoniatsua, orekatua, melodikoa... definitu zuten haren planta oholtzancloseagertokian. Baina bazuen besterik ere. Haren «magia» berezia zen. Bat-bateko sorgina ezizena ipini zion Xabier Amurizak. Eta definizio gehiago ere lotu zitzaizkion, denak ere haren izaerari, umoreari eta bertsokerari lotuak: besteak beste, minik gabeko piper bizia; hogeigarren gizaldiko Fernando Amezketarra; gizon handien burua eta haurtxoen bihotza; negar egiten zuen komikoa; gizaldiclosebelaunaldi baten bertsolari aparta; bertsolari fin, sentikor eta erromantikoa...

Lazkao Txikiren «transzendentzia» ekarri du hizpidera Joxerra Garzia idazle, kazetari eta ikerlariak. Lazkao Txiki «gerraosteko testuinguru trinkoanclosegogorrean, sutsuan...» kokatu du lehendabizi, eta haren garaikideekin closebelaunaldi berekoakalderatu gero: «Balio konpartituen inguruko bertsolaritza zen ordukoa: Oh, baserritxo, euskara zapaldua... Uztapidek ama gaiari botatako bertsoak, adibidez, negarrez entzun izan nizkion gure aitonari. Hau da, balio konpartitu horiek seinalatzearekin nahikoa zen jendea emozionatzeko». Harago jo du: «Ondo zekien esaten mundu guztiak esatea nahi zuena, baina bazuen zerbait, alderdi literario bat-edo, hori gainditzen zuena. Eta ondoren etorri ziren bertsozale berriek ere segituan antzeman zioten hori».

«Ondo zekien esaten mundu guztiak esatea nahi zuena, baina bazuen zerbait, alderdi literario bat-edo, hori gainditzen zuena»

Joxerra Garzia, idazle, kazetari eta ikerlaria

Lazkao Txikiri dimentsio hori zerk ematen ote zion ez du artean closeoraindikzehatz-mehatz aztertu Garziak, baina aforismo closebalio literarioa duen esaldi edo esaera gogoangarri bat da. Literaturan askotan erabili izan da.itxurako esaldiak sortzeko gaitasunean datzala uste du. Trebezia hori bera nabarmendu du Amaia Agirre bertsolari eta gai jartzaileak ere. Eta horren harira, umeekin berehala konektatzeko gaitasuna ipini du: «Neurri batean bere inozentziariclosexalotasuna, maleziarik eza... esker izango zen, baina ikaragarri maite zituen umeak». Ezaguna da eszena: haurren bat ikusi orduko txanpon bat ematera joango zitzaion hura. 

Estereotipoa

Ezkondu ez, umerik izan ez, eta mutilzahar graziosoaren irudia izan zuen Lazkao Txikik. Garziak estereotipo horretatik perla ugari bota zuela gogoratu du, baina, bere ustez, «astungarri» ere izan zen estereotipo hori, azkenerako. Bakardadeari «malenkoniaz eta samurtasun handiz» ipinitako bertso ugariak aipatu ditu Agirrek, baita estereotipo horren ondorio ziren egoera «surrealistak» ere: «Gai serio bat jarri, karga handiko bertsoaldi bat bota, eta jendea barrez hasi Lazkao Txiki zelako. Imajinatu zer izan zitekeen hori». 

«Gai serio bat jarri, karga handiko bertsoaldi bat bota, eta jendea barrez hasi Lazkao Txiki zelako. Imajinatu zer izan zitekeen hori»

Amaia Agirre, bertsolaria

Egoera horrez gaindi, gauza unibertsalagoak esaten asmatzen zuela dio Garziak: «Bere gaietatik abiatuta, eta ironia erabiliz eta hizkuntzarekin jolastuz beti, bizi filosofia bat erakusten zuen». Agirrek «jeinutasuna» aitortzen dio Lazkao Txikiri. Eta ispiluari jarritako bertsoak eman ditu horren adibide. «Horiek buruz ez dakizkiena ez da bertsolaria», esan du irmo: «Ispiluan bere burua ikusi, eta arrotz closeezezagunbati ariko balitzaio bezala bota zituen bertsoak, bere buruari barre egiteko. Jende askori eman dizkiot klaseak, eta inori ez zaio sekula bururatu ispiluari horrela hitz egitea. Jenio bat zen».

Jeinutasunak jeinutasun, Lazkao Txikiren arrakasta ez dago esplikatzerik haren kantaera «xelebrea» kontuan hartu gabe, Garziaren aburuz. Lazkao Txikik egiten zituen pausa txikiez ari da: «Dramatizazio hori, egiten zituen geldialditxo erretoriko horiek emozioa emanez... horiek guztiak bere marka ziren». Bertsotan ez ezik, hitz lauzclosexume, samur... ere jakin zuen Lazkao Txikik begien aurrean zuen panorama formulazio biribiletan laburbiltzen, bereziki haren min iturrietako bat, euskararen galera, hizpidera ekartzen zuenean. Horren adibide da Aginagan (Gipuzkoa) haren omenezko muralean ageri den esaldia: «Martxa honetan, aurki erdaraz hitz egingo dugu euskaraz ari garelakoan».

Jatorrizko artikuluak