- Balio etikoak
- Geografia-Historia
- Araba
- Eskubide sozialak
- Giza eskubideak
- Memoria historikoa
- Zientzia Politikoak
Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskia gogoan: mende erdi bat justiziaren zain
1976ko martxoaren 3an bost lagun hil eta ehunka zauritu zituzten Gasteizen. Protestan ari ziren lan baldintza hobeak eskatzeko, eta Poliziak indarkeriaz erantzun zuen.
BERRIAko Mantangorri gehigarriak, atzera begiratu, eta duela 50 urteko gertakizun bati erreparatuclosebegiratu, kasu egin dio. Euskal Herriko memoria kolektiboan oso presente dago Martxoaren 3a. Ane Insausti Barandiaran kazetariak egun hartako sarraskia nondik nora gertatu zen azaldu du.
1. Zer gertatu zen?
1976ko martxoaren 3an gertatu zen sarraskia, 17:10ean. Arabako hiriburuan hirugarren greba eguna zen, hilabete luzeko protesten ondoren. Enpresetako langileek, ikasleek eta irakasleek egin zuten bat deialdiarekin, eta jende ugari atera zen kalera, lan baldintza hobeak eskatzeko. Zaramaga auzoko San Frantzisko elizaren barruan bilduta zeuden milaka langile, eta orduan gertatu zen sarraskia: Espainiako Poliziak negar gasa bota zien, bertatik aterarazteko. Langileak elizatik atera nahian ari zirela, Poliziak tiroka hasi ziren: bost langile hil zituzten, eta ehundik gora zauritu.
2. Zein zen testuingurua?
1970eko hamarkadan gertatu zen sarraskia; langileak antolatzen hasiak ziren, ez baitzegoen greba eskubiderik, manifestazioak egiteko edota langileak bildu eta antolatzeko eskubiderik. Francisco Franco diktadorea hilabete batzuk lehenago hil zen, 1975eko azaroaren 20an. Urtarrilaren 9az geroztik, Forjas Alavesas enpresako langileak greban zeuden, eta beste 30 bat enpresak ere grebari ekin zioten, langileak elkarrekin koordinatuta.
3. Nolako erreakzioak izan ziren?
Arabako Gobernu Zibilak adierazpenak egin zituen biharamunean, eta langileen protestak kriminalizatu zituen, haien jarrera arriskutsua zela esanez eta Poliziak erabilitako indarkeria beharrezkoa zela esanez. Horrela justifikatu zuen ke poteak, negar gasa eta gomazko balak erabiltzea, eta baita langile horiei tiro egitea ere.
4. Erantzukizuna hartu dute?
50 urte igaro badira ere, inork ez du egindakoaren erantzukizunikcloseardura bere gain hartu, eta herritarrek eta Martxoak 3 elkarteak hor diraute justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak eskatzen.
5. Zer egingo dute elizarekin?
Espainiako Gobernuak Gasteizko San Frantzisko eliza memoria toki bihurtuko du: Biktimen Oroimenezko Zentro. «Diktaduraren zapalkuntzaren aurkako erresistentziaren erakusgarri» izateagatik izendatu dute memoria leku. Oraintxe, elizan konponketa lanak egiten ari dira. Izan ere, joan den urteko uztailaren bukaeran eliza zaharberritzeko closeeraberritu600.000 euro jartzea onartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak.
Jatorrizko artikuluak
-
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan
Ane Insausti Barandiaran |
|