- Balio etikoak
- Geografia-Historia
- 36ko gerra
- Araba
- Eskubide sozialak
- Giza eskubideak
- Memoria historikoa
Beste memoria leku bat Euskal Herrian: Gasteizko San Frantzisko eliza
Gasteizko eliza memoria leku izango da aurrerantzean, Martxoaren 3ko gertakarien harira. 1976an bost lagun hil eta ehunka zauritu zituzten han. Madrilek biktimak aitortu ditu.
Euskal Herrian hainbat memoria leku daude; 36ko gerran eta frankismoan gertatuko giza eskubideen urraketak gogoratzeko tokiak dira. Gasteizko San Frantzisko eliza izan da zerrenda horretan sartzen azkenekoa. 1976an bost lagun hil zituzten han, eta beste ehunka zauritu. «Diktadurarenclosedemokraziarik gabeko gobernu modu bat da, boterea pertsona bakar baten esku uzten duena zapalkuntzaren aurkako erresistentziaren erakusgarri» izateagatik izendatu dute memoria leku, besteak beste. BOE Espainiako Aldizkari Ofizialean jada memoria leku gisa agertzen da eliza. «Egun ahaztezina» da Martxoaren 3a, hala dio aldizkariak, eta, horrenbertzez, gertatutakoak «herriaren oroimenean» egon behar du.
Zaramaga auzoko eliza ikur bat bihurtu da. 50 urte beteko dira heldu den martxoaren 3an gertakari haietatik. Franco hil eta hilabete batzuetara mobilizazio bat egin zuten han herritarrek, eta bost langile hil eta ehunka zauritu zituzten. Franco hil ondotik ere «langile mobilizazioen aurkako borroka legitimoa» erabiltzen zen Euskal Herrian, eta horren «adibide bat» da elizan jazotakoa. BOEren arabera, langileek «lan handia» egin zuten beren bizi eta lan baldintzak hobetzeko, eta Poliziaren indarrek «errepresio gogorrez» erantzun zuten. Horren guztiaren izenean, «ezinbestekoa» da eliza memoria toki bihurtzea. Gaur-gaurkoz, berritze lanetan ari dira eraikinean, eta aitortza egin nahi izan diote «daukan balio sinbolikoagatik, langile klasearen iruditerian duen garrantziagatik, diktaduraren zapalkuntzaren aurkako erresistentziaren erakusgarri izateagatik, eta gertakari eta hilketa lazgarri haien erreferente izateagatik».San Frantzisko eliza memoria leku izendatu eta biharamunean, beste urrats bat egin du Madrilek. Espainiako Gobernuak 1976ko sarraskiaren eta 1978ko sanferminetako jazoerencloseGertaeren. 39 biktima aitortu ditu. Gasteizko sarraskia gertatu zela mende erdia betetzera doan honetan, memoria elkarteetako ordezkariek jakinarazi dute «keinuak» besterik ez direla, estatuak sarraskietan izan zuen benetako erantzukizuna aitortu beharko lukeelako: «Francorik gabeko frankismoaren biktimak dira, eta ez da bidezkoa esatea gizarte demokratiko batean bizi zirenik; benetako trantsiziorik ez da izan, eta urteetan utzikeria instituzionala egon da».
Martxoak 3 eta Sanferminak 78 Gogoan elkarteek iaz abiatu zuten Estatua erantzule kanpaina, eta bide horretan lortu dute biktimen aitortza. Biktima horien artean daude Gasteizen, Iruñean, Basaurin, Donostian eta Tarragonan (Herrialde Katalanak) eraildakoak. Elkarteek artxiboak desklasifikatzea ere eskatu dute. Larunbatean biktimak omentzeko eguna izango da Gasteizen. Europa Jauregian ekitaldi jendetsu bat egingo dute, sarraskian izandako biktima «guztiak» omentzeko. Haren ostean, martxoaren 3an bertan, elizaren alboko monolitoan sindikatuekin batera omenaldia egingo dute 17:00etan, eta 18:00etan martxa bat abiatuko dute Katedral berritik Andre Maria Zuriaren plazara.
Jatorrizko artikuluak
-
Memoria leku izendatu dute Gasteizko San Frantzisko eliza, Martxoaren 3ko gertakarien harira
Iratxe Muxika Karrion |
|
-
Martxoaren 3ko eta 1978ko sanferminetako 39 biktima aitortu ditu Madrilek
Maddi Iturriotz Alkorta |
|