'Mozal legea' dela eta, dirutza ordaindu behar izan dute euskal herritarrek azken hamar urtean

  • 325 hitz
00:00 /

Hego Euskal Herriko herritarrek 32 milioi euro ordaindu behar izan dituzte legea ezarri zenetik; 130.364 espediente zabaldu dituzte. Podcast honetan legeak zer dioen eta zer ondorio dituen azaldu dute.

Mozal legea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hamar urte luze igaro dira Espainiako Gobernuak onartu zuenetik; orduan PP zegoen indarrean, baina PSOEk ere ez du bertan behera utzi. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak hamar urte hauetako datuak bildu eta azaldu ditu. Iker Tubiak egin dizkio galderak. Jaurenak zehaztu du eguneko 8.500 euro ordaindu behar izan dituztela isunetan Hego Euskal Herriko herritarrek, zehazki 32.597.090 euro: «Poliziak, bataz bertzeclosebataz beste 34 espediente zabaldu ditu eguneko, 130.364 guztira». 

2015eko uztailaren 1etik iazko abenduaren 31ra bitarteko datuak eskuratu ditu BERRIAk. Zehazki, Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak, Foruzaingoak, Ertzaintzak eta udaltzaingoek irekitako espediente kopurua eta bildutako dirua. Espainiako Barne Ministerioak, baina, ez ditu iazko datuak zabaldu, eta, Foruzaingoak eta Ertzaintzak ez bezala, ebatzitako espedienteen kopurua soilik plazaratu du, eta ez abiatutako prozedura guztiena. 

Zer da 'mozal legea'?

Herritarren Segurtasunerako Espainiako Legeari erraten closeesatenzaio mozal legea. Espainiako Gobernuak Mariano Rajoyren (PP) agintaldian indarrean jarritako arauaren ondorioetako bat. Mozal legea aplikatzeko, hiru arau hauste nagusi erabili ohi ditu Poliziak: legez kanpoko drogak kontsumitu edo edukitzea; baimenik gabe armak eduki, erakutsi edo erabiltzea; eta Poliziarenganako errespetu faltak izatea, desordena publikoak eragitea eta autoritateari desobeditzea. Azken atal horrek ekarri ditu gorabeherarik handienak. Jaurenak azaldu duenez, arau hauste administratiboak dira: «Ez dago epailerik edo epaiketarik, eta poliziena da egiazkotasun printzipioa: iruditzen bazaie herritar batek ez diela men egin, salaketa jarri ahal diote».

Orokorrean, gora egin du arau horren erabilerak; eta ez hori bakarrik: gora egin du ekintza baten aitzinean closeaurreanjarritako isun kopuruak ere. Kasu esanguratsuenen artean dago, erraterakocloseesaterako, Ernai gazte antolakundearena: 2023ko irailean Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteek jasotako espetxeratze aginduen kontrako protestak egin zituzten Gasteizen eta Bilbon. Protesta horietan 133 gazte identifikatu zituzten, eta guztira 290.500 euroko isunak jarri —1.500 euro eta 2.500 artekoak—. Aske antolakundeak ere antzeko kasu bat salatu zuen 2024ko ekainean: desordena publikoa, erresistentzia eta desobedientzia egotzita, guztira 153.600 euroko isuna jarri zieten —128 kideri jarri zieten isuna, 1.200 eurokoa bakoitzari—. Zigor horiek 2023ko abenduaren 30ean egindako ekintza batengatik jarri zizkieten: euskal presoei elkartasuna adierazteko Zaballako espetxera egindako martxa batengatik.

Jatorrizko artikuluak