Palestinako gatazka eta nazioartearen diplomazia ulertzeko hainbat gako

  • 205 hitz
00:00 /

Nazio Batuen Erakundeko 193 herrialdeetatik 157k aitortzen dute Palestinako Estatua. Erresuma Batuak eta Frantzia daude urrats hori eman berri dutenen artean. Diplomaziaren alorrean hartzen diren erabakiek zerbaitetarako balio ote duten: galdera hori eta beste hainbat aletu dituzte 'Berriketan' podcasteko saio berri batean: 'Palestinaren aitortza ez da aski'.

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan'. Saio honetan, Palestinako gatazka hartu dute hizpide, eta, gertatzen ari denaz ez ezik, nazioartearen jarreraz ere aritu dira, baita diplomaziaren eraginkortasuna auzitan jarri ere. Maddi Iztueta Olano BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin mintzatu da Iker Tubia. Galdera eta erantzun laburren bidez, hainbat gako eman dituzte, munduko herrialdeek auzi honen gainean zer jarrera duten azaltzeko.

Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorra abian da, eta horren abaroan, bederatzi herrialdek Palestinako Estatua onartzeko urratsa egin dute: tartean Erresuma Batua, Frantzia eta Portugal. NBEko 193 herrialdeetatik 157k aitortu dute dagoeneko Palestinako Estatua. Maddi Iztuetaren iritziz, urrats garrantzitsua da, baina auzitan jarri du haren eraginkortasunaefikazia, efizientzia, efektibotasuna: "Urrats garrantzitsuak dira, eta ez dira gutxietsi behar, baina ekimen sinbolikoak dira. Azken batean ez dira oso eraginkorrak".

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan bost kide iraunkor daude: AEB Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Txina, Erresuma Batua eta Frantzia. Horiek guztiek beto eskubideakide batek erabakiak atzera bota edo ezeztatzeko duen ahalmena daukate. AEBak Israelen aliatuhelburu bera duten eta elkar babesten duten estatuak nagusiak dira, eta, munduko potentzia hegemonikoa nazio baten nagusitasuna besteen gainetik dagoeneanden heinean, praktikan, erabaki horiek deus gutxirako balio dute. "Israel gero eta bakartuago dago alor diplomatikoan, eta, genozidioa eteteko eskatu badiote ere, ez du erasoaldia eten", zehaztu du Iztuetak.

Bi estaturen konponbidea

NBEk 1947an onartu zuen bi estaturen konponbideaPalestinak eta Israelek bakoitzak bere estatu propioa izateko konponbidea. Bakea lortze aldera egindako akordioa da, baina hori gauzatzeko pausorik ez dela eman gaineratu du kazetariak: "Israelek lur gehiago okupatzen jarraitzen du. Gazan ez ezik, Zisjordanian ere egoera okerrera egiten ari da. Okupazioa gero eta latzagoa da han".

Palestina bera ordezkatuta dago nazioarteko erakundean, baina, ez da eskubide osoko kidea. Iztuetak zehaztu duenez, behatzaile estatusa dauka, eta, hortaz, ez du boto eskubiderik: "Palestinarekin lotura duten bileretan baino ezin du parte hartu".

Jatorrizko artikuluak