Noiz hartzen da ekintza bat genozidiotzat?

NBEren batzorde batek lehen aldiz esan du Israel genozidio bat egiten ari dela Gazan. Nazioarteko erakundeak 1948an onartu zuen genozidioari buruzko hitzarmena, naziek sei milioi judu inguru hil ostean. Israelek ia 65.000 palestinar hil ditu 2023ko urriaren 7az geroztik.
NBE Nazio Batuen ErakundearencloseBigarren Mundu Gerra bukatu eta gutxira, sortutako nazioarteko erakundea da. Munduko herrialde guztietako herrialdeak biltzen ditu, eta bakea, segurtasuna, giza eskubideak, berdintasuna, elkartasuna eta giza laguntza sustatzea ditu helburu. batzorde batek zera esan du aurrenekoz: Israel genozidio bat egiten ari da Gazan. Iaz, batzorde horrek, beste txosten batean azaldu zuen Israelen ekintzak «bat» zetozela genozidio baten ezaugarriekin. Ia urtebete geroago berretsi du genozidio bat dela, adituen hitzetan «ekinaldi genozida bat» egiten ari dira azkeneko bi urteotan palestinarrak «suntsitzeko». 2023ko urriaren 7az geroztik ia 65.000 pertsona hil ditu Israelek, iturri ofizialen arabera. Beste zenbaiten arabera, askoz gehiago izan daitezke. Zerrendan 2,1 milioi pertsona daude guztira.
Txostenak 72 orrialde ditu. Bertan aipatzen diren akusazioak honakoak dira: hilketak, laguntza humanitarioaren sarrerari ezarritako blokeoak, behartutako desplazamenduak closeBizitokia halabeharrez utzi behar izateaeta osasun azpiegituren kontra egindako erasoak, besteak beste.
Nazio Batuen Erakundeak 1948an onartu zuen genozidioari buruzko hitzarmena. Naziek sei milioi judu inguru hil zituzten II. Mundu Gerran.close1939-1945 urteen artean mundu osoan hedatu zen gerra. Hitzarmen hartan zehaztu zutenez, genozidio bat gertatzen da egiten diren krimenen helburua denean «guztiz edo partzialki suntsitzea talde etniko, erlijioso, arrazializatu edo nazional bat».
Zer ekintza hartzen dituen NBEk genozidiotzat:
1. Talde bateko kideen hilketa. Jendea hiltzea, taldea guztiz edo partzialki suntsitzeko asmoz.
2. Kalte larria, fisikoa edo psikologikoa. Horrek barne hartzen ditu tortura, gizateriaren kontrakoak edo umiliagarriak diren ekintzak, bortxaketak, sexu indarkeria eta biktimen osotasunari kalte larriak eragin diezazkioketen gainerako ekintzak.
3. Talde bat nahita menderatzea, partzialki edo guztiz txikitua izan dadin.
4. Talde horretako kideei bizirik irauteko ezinbestekoak diren baliabideak kentzea, hala nola elikagaiak eta sendagaiak. Taldeko kideak haien bizilekuetatik kanporatzea.
5. Taldeko kideen jaiotzak eragoztea. Besteak beste, emakumeak antzutzeaclosehaurrak izateko ahalmena kentzea, abortuak behartzea eta herritarrak sexuaren arabera banatzea.
6. Adingabeak behartuta desplazatzea. Besteak beste, adingabeak desplazatzera behartzea, izan mehatxuekin, atxilotuta edo haiek hertsatzekoclosebehartzeko beste modu batzuen bidez.