Petronor da, alde handiz, ingurumen inpaktu handieneko enpresa
Askotariko ingurumen inpaktuak adierazle bakarrean integratzeko sistema bat sortu du EHUko Ekopol ikerketa taldeak. Klima aldaketak du pisu handiena kalkulatu duten ingurumen eragin osoan.
Giza jarduerak ingurumenean sortzen duen kutsadura neurtzea prozesu konplexua da oso, baina eragin hori zenbakitan jartzeko erronkan aurrerapausoak ematen ari da EHUren Ekopol ikerketa taldea. Jon Iñaki Sasia, Gorka Bueno eta Iker Etxano ikertzaileak sistema bat garatzen ari dira ingurumen inpaktua kalkulatzeko. Amalur EIS (Environmental Information System) jarri diote izena. Tresna gai da askotariko ingurumen inpaktuak adierazlecloseDatu. bakarrean integratzeko, eta erreminta horrekin argazkia atera diote Euskal Herriko enpresa kutsatzaileenen mapari.
Ingurumenera isuricloseIgorpen. zuzen handienak sortzen dituzten enpresen datuak hartu dituzte oinarri —Europako E-PRTR erregistrotik—, eta horiek ingurumenean 2007tik 2022ra izandako eragin metatua kalkulatu dute. 326 enpresaren inpaktuari erreparatuta, ikusi dute 25 kutsatzaileenek sortzen dutela inpaktuaren %80, eta guztien buruan nabarmentzen dela Petronorrek Muskizen duen instalazioa (Bizkaia), inpaktu osoaren %25 dagokio eta.
326 enpresaren inpaktuari erreparatuta, ikusi dute 25 kutsatzaileenek sortzen dutela inpaktuaren %80.
Ingurumen inpaktu osoan zer kutsadura motak eragiten duen aztertuta, berriz, argi dago berotegi gasak eta haiek bultzatzen duten klima aldaketa direla larrienak: inpaktu osoaren %55. Ingurumenaren azidotzeak eragiten du kalte osoaren %10, eta aire kutsadura fotokimikoak %8,5.
Jatorrizko artikuluak
-
Petronor da, alde handiz, ingurumen inpakturik handieneko enpresa
Gorka Berasategi Otamendi |
|