Hondakinak

2030erako nazioarteko uren %30 babestea adostu dute

2030erako nazioarteko uren %30 babestea adostu dute

Ituna ez da oraindik indarrean sartuko, ordea, estatuek berretsi behar baitute, eta jarraian hura betearazteko neurriak hartu. Greenpeace gobernuz kanpoko erakundearen arabera, urtero 11 milioi kilometro koadro babestu beharko lirateke 2030erako helburua bete ahal izateko.

Bost urte errautsen artean

Bost urte errautsen artean

Duela bost urte jarri zuten Zubietako erraustegiaren lehen harria. Gipuzkoako hiri hondakinak erretzeko irtenbide egokitzat aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zubietako herritarrek (Donostiako udalerria), ordea, ez zuten gauza bera pentsatzen.

Plastiko kutsadurak itsas espezieen %88ri eragiten die

Plastiko kutsadurak itsas espezieen %88ri eragiten die

Espezie gehienek material hori dute beren organismoan. Gutxienez, 2.144 espezie dira, eta kopururik deigarriena itsas hegaztiei buruzkoa da, horien %90k sabeleratu baitute plastikoren bat. Gizakiak jaten dituen espezieetan ere aurkitu dute material hori.

Zaldibarko hondamendiaren arrazoiak, lurpetik argitara

Zaldibarko hondamendiaren arrazoiak, lurpetik argitara

Espainiako Gobernuko perituen txostena eskuratu du BERRIAk, eta argi zehazten da bertan zergatik hautsi eta amildu zen Zaldibarko zabortegia: zaborrei ez zieten mintz egokia jarri azpian, eta zakarren altuerak eragin zuen hautsi eta irristatzea. Ikerketak agerian utzi du kontrol falta. Zaldibarko zabortegiak itxita behar zuela ondorioztatu dute perituek.

Euskal enpresek asko kutsatzen dute oraindik ere

Euskal enpresek asko kutsatzen dute oraindik ere

Koronabirusak eragindako 2020ko etenaldiaren aurretik, 2019an, industriak eta energia ekoizle handiek kutsadura handia sortu zuten, PRTR erregistroaren arabera. Kutsatzaileen buru Petronor petrolio findegia ageri da, baina gas bidezko ziklo konbinatuko zentralek eragindako poluzioa ere nabarmentzekoa da.

Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia

Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia

Eusko Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenetan, ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela  geotestilaren euste ahalmena Zaldibarko zabortegian, 2020ko otsailaren 6an amildu zenean. 

«Inork nahi ez zituen hondakinak joaten ziren Zaldibarko zabortegira»

«Inork nahi ez zituen hondakinak joaten ziren Zaldibarko zabortegira»

Kamioi gidari batek BERRIAri kontatu dio, esklusiban, nola funtzionatzen zuen Verter enpresaren Zaldibarko zabortegiak. Denetik ikusi du han: «amiantoa, material korrosiboak, suharberak», dena batera pilatuta eta bereizteko inolako prozesurik eta kontrolik gabe botata.