'Hau ez da cheesecake bat'

Donostiako Bizilagunekin plataformako kideek desazkunde turistikoa defendatzeko fanzine bat sortu dute: 'Hau ez da cheesecake bat'. Amaia Ouladek eta Maider Uraldek azaldu dute edukia.

Donostian egunero ikusten dira turistak ilara luzeak egiten gazta tarta jateko. Amaia Oulad (Donostia, 1993) eta Maider Uralde (Donostia, 1999) Bizilagunekin plataformako kideek irudi hori baliatu dute fanzine closemodu xumean egindako aldizkariabati izenburua jartzeko: Hau ez da cheesecakecloseGazta tarta, ingelesez. bat. Hiru euroan dago salgai, Hontza liburu dendan eta Parte Zaharreko Ikatz okindegian.

Hau ez da cheesecake bat fanzine bat da. Zer da, zehazki?

AMAIA OULAD: Alde batetik, urtean zehar egindako lanaren uzta bildu dugu: irakurketak, datuen inguruko grafikoak... Eta, bestetik, badaude fanzinerako berariazclosepropio sortutako materialak: denbora-pasak, mapak, irakurketa historikoak, komikiak, poemak...


Nolatan fanzine bat?

MAIDER URALDE: Gauzak egiteko beste modu bat bilatu nahi izan genuen. Fanzinea ez geneukan oso ikusia mugimendu sozialetan, eta ideia ona iruditu zitzaigun.

OULAD: Azkenean, fanzineak jolasteko aukera handiagoa ematen du. Kutsucloseaire umoretsua eman diogu gure edukiari, turistifikazio prozesu horri kritika beste ikuspuntu batetik egiteko.

Gazta tartak duela gutxi arte ez zeukan leku bat du gaur egun Donostiako turismo estrategian?

URALDE: Bai. Azken urteetan, gazta tartaren inguruko desira zabalduz joan da turisten artean, eta Donostiako iruditeriarencloseimajinarioa, zerbaiten inguruan sortzen den irudia parte bihurtu da. Baina, barrutik ikusita, ez dauka zentzu handirik. Irudi hori hartu genuen titulura eramateko.

OULAD: Turistifikazioak parean aurkitzen duen edozer merkantilizatzen du: produktu bat izan daiteke, eremu publikoa, etxebizitzak... Etekina ateratzeko estrategia bat lortzea du helburu: gauza enblematiko closeadierazgarri, ikonikobat hartu, eta esplotatu. Gurean, gazta tarta izan da. Hemen argi ikusten da turistifikazioan saltzeko produktu bilakatzen den horrek askotan ez daukala zerikusirik herriak berak daukan ohitura batekin. Besterik gabe, produktu bat da: ohartu dira errentagarria dela, eta saltzeko erraza. Horri barre egin nahi genion. 

Errepaso historikoa ere egin duzue. Azken bi mendeetako merkantilizazio hori gabe, zaila da Donostia ulertzea?

URALDE: Bai, askotan, gure kontra egiten dutenek zera aipatzen dute argudio gisa, Donostia beti izan dela turistikoa. Guk ez dugu esaten ez duela turismorik egon behar. Guk desazkundearen alde egiten dugu borroka. Kontziente gara Donostian garrantzia duela turismoak, baina zer modutan?

OULAD: Bai, azkenean, jende askok esaten du: ‘Donostia polita da’. Orduan, ematen du nahi gabe gertatzen den fenomeno bat dela, espontaneoaclosebat-batekoa. Eta ez da horrela: turistifikazio prozesuen atzean jende baten interesen alde emandako pauso asko daude: enpresa jakin batzuk, espekulatzaileakcloseDirua irabazteko irrikaz ondasunak merke erosi eta garesti saltzen dituen pertsona edo erakundea, turismoaren lobbyaclosepresio taldea edo bere interesak defenditzen dituen talde boteretsua... Betidanik egin delako ez du esan nahi ona denik, eta gaur inoiz baino gehiago ikusten ditugu horren ondorioak.

Fanzinean badira zenbait galdera eta baieztapen: «Turismoak aberastasuna dakar». Egia ala mitoa?

OULAD: Bai, aberastasuna dakar, hori egia da, baina zeinentzat? Azkenean, gutxiengo boteretsu baten mesedetan egiten den jarduera ekonomiko bat da, eta ez du ondo banatzen sortu duen etekin ekonomiko hori. Askotan, enpresak ez dira bertakoak, eta sortzen duten lan hori oso prekarioacloseeskasa, ezegonkorra izaten da, gaizki ordaindua, baldintza oso txarretan egina. Ez beti, baina bai askotan. Benetan aberasten ari dena ez da Donostiako herritar xumea.

«Kalitatezko turismoak hiriaren eta herritarron onura bilatzen du». Egia ala mitoacloseerrealitatean inongo oinarririk ez duen ustea?

URALDE: Donostian, azkenean, luxuzko turismoa sustatzen da. Etxebizitzan, adibidez, eragin zuzena dauka horrek: jendea etortzen da turismoa egitera, ikusten dute hiri polita dela, eta esaten dute: «Bueno, etxe bat erosiko dut hemen, zergatik ez?». Eta gero zer gertatzen da donostiarrokin? Beste herri batera joan behar dugula bizitzera, edo, gazteoi dagokigunez, gurasoekin bizitzen jarraitu behar dugula.

Antsietate turistikoa izeneko atal bat dago fanzinean. Hori da donostiar askori Donostiak eragiten dien sentipena?

OULAD: Bai, arrotz sentitzearen sentipena handitzen du turistifikazio prozesuak. Sartzen zara zure hirian, eta dendak ez daude zuretzat eginda, denak dira oroigarri edo denda garestiak, betiko tabernak desagertuz doaz, betiko dendak desagertuz doaz.... Arrotz sentitzen zara zure hirian, ez dagoelako zuretzat eginda.

Zer turismo eredu beharko luke Donostiak? 

OULAD: Guk, batez ere, zera exijitzen dugu: Donostiako hiri eredua birplanteatzea, eta  benetan donostiarren beharrei begira eraikitako Donostia bat sortzea, non erdigunean jarriko den komunitatea, zaintza, ekonomia orekatu eta justu bat edukitzea... Horregatik, bidea desazkunde turistikoa dela defendatzen dugu. Uste dugu ez dela existitzen gaur egun instituzioetatik proposatzen diguten turismo eredu jasangarri hori. Lehenbailehen heldu behar zaio horri, berandu izan baino lehen, eta gure hiria galdu baino lehen. 

Jatorrizko artikuluak