Usansolo, Bizkaiko 113. udalerria izateko bidean

  • 397 hitz
  • Albistea entzun

Bizkaiko Batzar Nagusiek oniritzia eman diote Usansolo udalerri bilakatzeari: osoko bilkuran zeuden 49 batzarkideetatik 39k eman dute usansoloztarren eskaeraren aldeko botoa. EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alde agertu dira. PSE-EEk kontrako botoa eman du, eta PPk abstentziora jo du.

Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu egin dute Usansolok egindako eskaera, Galdakaotik bereizi eta Bizkaiko 113. udalerria bilakatzekoa. Hiru hamarkada luze iraun duen prozesuak jauzi garrantzitsu bat egin du. Datozen asteetan, Usansolo udalerri bilakatzeko urratsei ekingo diete Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galdakaoko Udalak, baina oraindik litekeena da azken oztopo bat gainditu behar izatea, PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak adierazi baitu Espainiako estatuak seguru asko helegitea jarriko duela Batzar Nagusiek hartutako erabakiaren kontra.

PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak adierazi du Espainiako estatuak seguru asko helegitea jarriko duela Batzar Nagusiek hartutako erabakiaren kontra.

Osoko bilkuran zeuden 49 batzarkideetatik 39k eman dute usansoloztarren eskaeraren aldeko botoa, hots, EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. PPk abstentziora jo du, eta PSE-EEren batzarkideek kontrako botoa eman dute. 

Bizkaiko foru arauak baldintza batzuk ezartzen ditu herri bat udalerri bilakatzeko: besteak beste, bideragarritasun ekonomikoa bermatzea, eta udalerri berriak gutxienez 2.500 biztanle izatea. Toki Araubideen Oinarrien Espainiako Legearen arabera, aldiz, 5.000 biztanlekoa da gainditu beharreko langa udalerri bilakatu ahal izateko. Azken erroldaren arabera, Usansolok 4.520 biztanle ditu.

Toki Araubideen Oinarrien Espainiako Legearen arabera, 5.000 biztanleko langa  gainditu behar da udalerri bilakatu ahal izateko. Azken erroldaren arabera, Usansolok 4.520 biztanle ditu.

Usansoloko herritarrak, hunkituta Gernikako juntetxean

Azaroaren 23an hainbat autobus abiatu ziren Usansolotik Gernikara, herritar ugarik bertatik bertara ikusi nahi zutelako Batzar Nagusietako bozketa. Aretoko pantailan bozketaren emaitzak agertu zirenean, ez zen izan ez txalorik eta ez halakorik, baina askoren bisaiAurpegi, begitarte.etan nabarmena zen hunkidura. Eztabaida bukatu eta batzarkideek zerrendako hurrengo gaiari ekin ziotenean, Usansoloko herritarrak aretotik atera ziren, eta, orduan bai, pozak eta emozioak gainezka egin zuten. 

«Egun handia da, itzela», esan zuen Marisa Gonzalez usansoloztarrak, oso hunkituta. «Emozio asko daude barruan: jende askok egon behar zuen hemen, eta ez daude joan egin zaizkigulako. Oztopo asko eduki ditugu bidean, baina, zartako bat hartu dugun bakoitzean, indar handiagoz altxatu gara. Beti pentsatu dugu hau helduko zela, eta azkenean heldu da. Bazen ordua!».

«Gobernuan sartu ginenean, konpromisoa hartu genuen usansoloztarren hitza errespeta zedin».

Iñigo Hernando (Galdakaoko alkatea)

Kantu, barre, negar eta besarkada erauntsiaren erdian, Galdakaoko alkate Iñigo Hernando izan da lasaitasunari eutsi zioten bakanetako bat: «Gobernuan sartu ginenean, konpromisoa hartu genuen usansoloztarren hitza errespeta zedin. Prozesua abiatu genuen, bide eman genion, eta honaino iritsi gara, bi urteren ostean». Esan duenez, Galdakaoko Udalak bete egin du foru araua, eta, orain, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek esango dutenaren zain gelditzen dira: «Haiek esango digute zer pauso egin behar den, apurka-apurka eta lasaitasun osoz segregazioaBereiztea. aurrera eramateko».

Jatorrizko artikuluak