W74: Euskal Herrian aurkitutako elementu kimiko bakarra
Elhuyar anaiek 1783an isolatutako elementu kimikoa izateaz gain, Euskal Herrian jatorria duen bakarra da W74a. Bergarako Laboratorium museoan wolframari buruzko esperientzia murgiltzaile bat jarri dute ikusgai.
Boligrafo horren puntan dago, eta disko jogailu baten orratzean. Erloju automatikoen kontrapisuetan. DardocloseGezi. profesionaletan. Arrantzarako berunetan. Teniseko erraketetan eta beisboleko bateetan. Zulagailuetan eta fresatzeko makinetan. Eta soldaduretarako elektrodoetan. Wolframa da. 74. zenbakia dauka taula periodikoan, baina zenbaki bat baino zerbait gehiago da: ia zaratarik egin gabe mundua aldatu zuen istorio bat. 1783an Elhuyar anaiek Euskal Herriko herri txiki batean isolatu eta unibertsal bihurtutako elementu kimiko bat. Lehenaldi loriatsuacloseHandia, ospetsua. bezain iluna, orainaldi oparoa eta geroaldi ziurgabea dituen naturako metalik erresistenteenetako bat. Wolframaren munduan murgiltzeko gonbidapena da W74: arrazoia, boterea eta etorkizuna erakusketa, eta Bergarako (Gipuzkoa) Laboratorium museoan dago ikusgai.
Euskal Herrian aurkitutako elementu kimiko bakarra da wolframa, baina askorentzat ezezaguna da oraindik. Museoko zuzendari Rosa Errazkinek azaldu du erakusketak historia hori ezagutzeko aukera ematen duela: «Gure historia ezagutzeko aukera eskaintzen digu, orainaldia hobeto ulertu ahal izateko». Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek egindako aurkikuntzak «historiaren norabidea» aldatu zuela nabarmendu du Errazkinek, eta, egun hartatik aurrera, wolframa protagonista izan dela mundua aldatu den bakoitzean.
XVIII. mendeko egongela batean hasten da bidaia. Erretratuak daude zintzilik hormetan, eta laborategiko tresneria beirazko kutxetan. Emakumezko baten erretratua: Maria Lorenza Elhuyar. Bi anaien arreba eta laguntzailea, adimen artifizialez egindako irudi baten, ez baita haren argazkirik.
Pantaila batean, Elhuyar anaien laborategi sekretua, eta bertako objektuak eta tresneria. Gortina batzuetan barrena, murgiltze aretoa. Tunel sentsoriala. Erdi-erdian, wolfram zati eder eta distiratsu bat, beirazko kutxa batean. Paretak proiekzio bihurtuta. Soinuak eta irudiak. Mapa, dokumentu eta kode bidez osatutako narratiba. Zera azaltzeko: XX. mendean, gatazkari, espioitzari eta nazioarteko tirabirei lotutako baliabide estrategikoa ere izan zela wolframa. Gerrako industrian oinarrizko bihurtu zen. Horrela diote erakusketan: «Bigarren Mundu Gerran, wolframez betetako trenak Canfranceko [Huesca, Espainia] nazioarteko geltokitik irten ziren Alemania nazirantz, blindajeakclosePertsonak eta objektuak babesteko materialak. eta munizioacloseSuzko arma gisa erabiltzeko sortutako objektuak, balak, zorroak, propultsatzaileak eta beste. egiteko, eta urrearekin eta ondasunekin itzultzen ziren». Horixe da wolframaren kondaira beltza, eta iluntasun horrekin dago esplikatuta murgiltze aretoan.
Egongela garaikidean, zientziaren alorreko hainbat aditu ari dira hizketan pantailan, bideokonferentzia batean baleude bezala; wolframaren aurkikuntzaz eta haren orainaldiaz eta geroaldiaz ari dira hausnartzen. Izan ere, wolframa gaur egungo bizimoduaren parte diren objektuetan eta abangoardiako teknologietan agertzen da oraindik, eta «funtsezkoa» baita, dituen dentsitateagatik eta muturreko erresistentziagatik —metal guztien artean urtze punturik handiena du—. Suzirien motorretan eta industria aeroespazialeko blindajeetan erabiltzen da, besteak beste.
Erronka handi bat ere badu, ordea: wolframaren meatzaritzak ingurumenean duen eragina murriztea, erauzketa jasangarria lortzea, eta wolfram karburoduncloseKarbonoarekin nahasita lortzen den osagaia. tresneria birziklatzea. Gaur egun, Txina da wolfram gehien ekoizten duen herrialdea, eta Errusia, Bolivia eta Espainia ditu atzetik. Izan ere, W74, oraindik, zenbaki bat baino zerbait gehiago da.
Jatorrizko artikuluak
-
W74: zenbaki bat baino zerbait gehiago
Enekoitz Telleria Sarriegi |
|