Zazpi gaztek irakurritako mezu ozen batekin amaitu da Korrika: «Euskara gara eta hemen gaude»

Bilbon amaitu da 24. Korrika, emozioz betea. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako zazpi gaztek idatzitako mezua zeraman lekukoak. Udaletxearen aurreko plazan irakurri dute mezua.

Egunsentietan, ilunabarretan eta gauaren ilunetan. Herrietan, hirietan eta auzoetan. Zeharkatu ditu muinoak, lautadak, gainak, eta, batez ere, euskaldunen eta euskaltzaleen buruak eta bihotzak. Korrika martxoaren 9an hasi zen, Atharratzen (Zuberoa), eta igandean amaitu zen, Bilbon. Hantxe argitu zen nork eramango zuen lekukoa azken metroetan, eta barruan zuen mezua nork idatzi zuen: Euskal Herriko zazpi herrialdeetako zazpi gaztek. 

Udaletxearen aurreko plazan irakurri zuten mezua. Emozioz betetako unea izan zen 11 egun, 2.175 kilometro, eta 3.436 lekuko hartzeren ostean. AEK-ko kideen eskutik jaso zuten lekukoa gazteek, eta elkarrekin egin zituzten azken urratsak. Ondoren festa piztu zen Bilbon. Azoka, herri kirolak, herri bazkaria, erakusketak... Eta kontzertuak: La Basu, Añube, Bele eta Mixerabliak aritu ziren eguerdi partean, eta arratsaldeko lehen orduan aurtengo kantaren egile Pello Reparaz igo zen eszenatokira, Zetak taldea, alegia. 'Xiberutikan Mendebaldera' abestia lehen aldiz entzun ahal izan zen zuzenean.

Une hunkigarria izan zen hori ere, gazteek mezua irakurri zuten unea bezainbestekoa. Bilbon argitu zen misterioa; eskuz esku pasatu den lekukoak zeraman mezua. Eta 24. Korrikako mezuak ez du idazle bakarra izan, zazpi baizik. Euskal Herria osatzen duten zazpi herrialdeetako zazpi gaztek idatzi dute lekukoak barruan eraman duen mezua, elkarlanean. AEK-k azaldu du ez dituela ausaz closezoriz, zentzurik gabeaukeratu: «Guztiak euskara dira gaur egun, baina hainbat bide ibili dituzte horretara heltzeko, ez baitute hizkuntza modu berean jaso; horrexegatik dira euskararen pizkundecloseberpizkunde, ernaberritze berri baten lehen txinpartaren closesuak ateratzen dituen pindarrakisla».

Mezua, txandaka

Hauek izan dira mezua idatzi duten zazpi gazteak: Oier Iñurrieta Garmendia, Oihana Arana Cardenal, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao, Beñat Jusue Rosano, Aitzol Gil de San Vicente Pla, Xalbat Alzugarai Etxeberri eta Leire Casamajou Elkegarai.

Bilboko udaletxearen aurrean, milaka euskaltzale aurrean zituztela, txandakaclosebata bestearen ondoren irakurri zuten mezua: «Euskara gara eta hemen gaude. Eskutik eskura trazatu closemarraztudugu gure herriaren gorpuzkera. [...] Hatsanturikclosearnasestuka, baina aitzina closeaurreraeraman gaitu gorputzak. Urrats bat eta bestea, lurrean errotuz.  [...] Korrika dabilenean indarberritzen den gorputza da gurea. Etengabeko eraldaketak aberasten duena. Beti aurrerantz doana. [...] Sohütatik, Urepeletik, Tuteratik, Hendaiatik, Barakaldotik, Gasteiztik, Eskoriatzatik... pasatu den gorputz bat egin dugu.  [...] Urrats bat eta bestea, gorputz bat egin dugu denona. Ez dezagula ahaztu hori bihar, bakoitza berera itzultzen garenean. Euskarak egin du gorputza.  [...] Urrats bat eta bestea, aurrekoei jasoa dakargu ahots berrietan.  [...] Euskara gara eta hemen gaude. Hemen gara eta euskaraz gaude. Aurrera goaz. Bazatoz?»

Mezuaren idazleek egin duten bidearen berri eman du AEK-k. Iñurrietak 25 urte ditu, irakaslea da, eta euskaraz bizi da Gasteizen. Korrika beti izan du oso kuttunclosegustokoa, maitea, gurasoei eta AEK-ko kide den izebari esker. Hamaikacloseasko, ugari oroitzapen eder ditu; 23. Korrikan Gasteiz osoa egin zuen «furgoneta magiko horren barruan» esatari.

Aranak ere 25 ditu, eta Eskoriatzakoa (Gipuzkoa) da; Korrikak txoko berezi bat dauka haren memorian: «Haurtzarora narama, jaioterrira, amaren eskura». Aranaren etxea beti izan da euskalduna eta euskaltzalea, baina argi du bederatzi urterekin bertso eskolan hasi izanak oso eragin sakona sortu ziola nerabezaroan, «neure burua euskaraz dela ondoriozta nezan».

Larrinagak 23 ditu, eta Barakaldokoa (Bizkaia) da; Txinan jaio zen,  2003an, eta 11 hilabeterekin heldu zen Euskal Herrira, gurasoek adoptatuta. Euskara txikitatik izan du presente: «Amak Pirritx eta Porrotxen kantak jartzen zituen, eta ETB3 pizten zuen, bi alabok Doraemon ikusteko». Amarekin joan zen lehendabizikoz Korrikara, 7 urterekin: 17. Korrika zen, eta buruz ikasi zuen Euskalakari kantaren letra. Unibertsitatera sartzean, ikasketak euskaraz egitea aukeratu zuen: «Lehen aldia izan zen hainbeste euskalki entzun nituena, eta ama izugarri poztu zen lagun berriekin euskaraz hitz egiten hasi nintzenean». 

Tuteratik Urepelera

Jusuek 28 ditu, eta Tuterakoa (Nafarroa) da. Argia ikastolan euskaldundu zen: «Hamasei urterekin konturatu nintzen zein txikia den Tutera». Batxilergoa gaztelaniaz egin ostean, unibertsitate garaiko urteetan militantziak ardaztu zuen haren bizitza. 28 urterekin, Tuterara itzuli da bizitzera: «Oraindik gauza asko ditugu egiteko, baina sinisten dut egunen batean euskaldunok Tudelako auzo periferikoa closealdiriko, kanpoaldean dagoenaizateari utziko diogula; badakit ia 40.000 biztanleko hiria bihurtuko garela».

Gil de San Vicentek 23 ditu, eta Hendaiakoa (Lapurdi) da. Donostian jaioa da, eta bertan bizi izan zen zazpi urtera arte. Gatazka politikoaren ondorioz iritsi zen Ipar Euskal Herrira, eta haur motxiladuna izan zen. Euskara du ama hizkuntza, eta medikuntza ikasten ari da EHU Euskal Herriko Unibertsitatean: «Muga administratiboak oztopoak dakartzan arren, hori zen euskaraz ikasten jarraitzeko aukera bakarra».

Alzugaraik 24 ditu, Urepelekoa da (Nafarroa Beherea), eta BERRIA egunkariko kazetaria da Baionako ordezkaritzan. Euskara etxean ukan closeizan, edukizuen. Hezkuntza sistema elebidunean closebi hizkuntzetan; kasu honetan euskaraz eta frantsesezibili zen 18 urte izan arte. Besteak beste, horren eraginez, «nerabezaroan frantsesak gaina hartu zidan, etxetzat nuen hizkuntza kasik suntsitzeraino». Hamalau urte zituela, Korrika Urepeletik abiatu zen, eta horrek lagundu zion nolazpait etxeko zimenduak berriz eraikitzen. Ondotik izan ziren kolegiotik lizeorako saltoa eta euskarari buruzko kontzientziazio prozesuaren hastapena.

Azkenik, Casamajouk 23 ditu, eta Sohütakoa (Zuberoa) da. Alzugarai bezala, BERRIA egunkariko Baionako erredakzioan dabil lanean. Alta, frantsesa du ama hizkuntza, «ez amak ezta aitak ere ez baitzekiten euskaraz, ni eta ene ahizpa-anaiak sortu ginelarik». Haatik, euskaraz izan ez bada ere, «euskaratik hazi gaituzte hatsarretikclosesorreratik, hasieratik, eta bide horretan jarraikitzen dute oraino ere. Hola egin gaituzte euskaltzale, abertzale; gure hizkuntzaren eta herriaren aldeko militantecloseideia, helburu edo kausa jakin baten alde aktiboki eta konpromiso handiz lan egiten duen pertsona». 


Jatorrizko artikuluak