Zortzi elkarrizketatik bat egiten da euskaraz kalean

  • Albistea entzun

Soziolinguistika Klusterraren azken azterketaren arabera, erabilerak ez du gorabeherarik izan 2016tik, eta eten egin da 2011tik erakutsi duen beheranzko joera. Araban, Bizkaian eta Lapurdin handitu egin da; jaitsi, berriz, beste herrialdeetan. Haurrek darabilte gehien, eta adinekoek gutxien.

Duela sei urteko egoera berean eutsi dio euskararen erabilera orokorrak: %12,6k egiten dute euskaraz kalean, zortzitik batek. Kaleko erabileraren zortzigarren neurketaren emaitzak aurkeztu ditu Soziolinguistika Klusterrak, eta erabilera orokorrean ez da nabari gorabehera handirik. 


Eremurik euskaldunenetan erabilerak behera egin duela agerrarazi du neurketak —hala antzematen zen Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko eta Tolosaldeko 93 udalerritan egindako neurketan ere—. Bestalde, euskararen erabilera gaztetu egin dela ikus daiteke: haurrek darabilte gehien, eta adinekoek gutxien.

Beheranzko joera eten egin dela nabarmendu dute, eta euskara «geldialdian» dagoela oraindik.

Argi-ilunak nabarmentzeko, hala ere, argazkia xeheago aztertu behar da, Olatz Altuna behaketacloseAzterketa, ikerketa.ren zuzendariak atzo adierazi zuenez; besteak beste, euskaldunen proportzioa erabilerarekin zuzenean alderatzeacloseKonparatzea. ez delako «zuzena» eta erabileraren joerek faktore bakarrari bainoago hainbat faktoreren «konbinazioari» erantzuten dietelako normalean. Horregatik, joerei erreparatu beharra nabarmendu zuen. Perspektiba horretatik, neurketak azaleratutako bi aurpegiak kontuan hartu behar direla azpimarratu zuen: beheranzko joera eten egin dela, batetik, eta euskara «geldialdian» dagoela oraindik ere, bestetik.

Gipuzkoan eta Donostian euskara gehien

Gipuzkoan erabiltzen da gehien euskara, nabarmen (%30,6), baina, hala ere, erabilerak 0,5 puntu egin du behera 2016tik. Orduan azaldutako beherakada berretsi egin da, beraz. Hala ere, gainerako herrialdeetan baino askoz gehiago egiten da han euskaraz oraindik ere.

Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere ikusten da jaitsiera. Iparraldean, gainera, agerikoa da beheranzko joera azken hamarkadetan: %8,3 zen erabilera 1997an, eta, egun, %4,9. Bizkaian, berriz, 0,6 puntu handitu da euskararen erabilera. Hala, aurreko aldietan ikusitakoa alderantzikatu egin da han: 2001etik lehenengoz, igo egin da euskaraz entzun dituztenen ehunekoa. Igoera txiki bat ikusi dute Araban ere.

Iparraldean agerikoa da beheranzko joera azken hamarkadetan: %8,3 zen erabilera 1997an, eta, egun, %4,9.


Hiriburuei dagokienez, euskara gehien Donostian entzuten da; Gipuzkoako hiriburuan, duela bost urte bezainbeste euskara entzun dute: %15,3. Aldea handia da, gainerakoetan %2,5 eta %4 artean baitabil. Hala ere, aldaketa bat izan da hurrenkerancloseOrdenean, segidan.. 2016ko neurketak erakutsitakoaren kontra, oraingoan euskara gehiago entzun da Bilbon (%3,5) Iruñean baino (%2,7). Donostiaren atzetik euskara gehien entzuten den hiriburua Gasteiz da (%4,1); gutxien, berriz, Baionan: %2,5.

Oraingoan euskara gehiago entzun da Bilbon (%3,5) Iruñean baino (%2,7).
Haur eta gazteek batik bat

Haurrek eta gazteek darabilte gehien euskara, eta helduek eta adinekoek gutxien, hurrenkera horretan. Haurren artean handitu egin da erabilera, %19,3raino; gainerako adin taldeetan, berriz, ia bere hartan dago. Hala ere, haurretatik gazteetara pasatzean apaldu closeJaitsi, murriztu.egiten da erabilera. Gainera, helduen adin tartea bitan zatituz gero, ikus daiteke 25-44 adin tartekoek euskara gehiago darabiltela (%14,3) 15-24 tartekoek baino (%12,5).


Euskarak «adin piramidea irauli» izana «lorpen sozial handia» dela uste du Soziolinguistika Klusterrak.

Euskarak «adin piramidea irauli» izana «lorpen sozial handia» dela uste du Soziolinguistika Klusterrak, eta gogoratu du ez dela hori gertatzen Europako hizkuntza gutxitu gehienetan, zeinetan adinekoek erabiltzen duten gehien. 

Jatorrizko artikuluak