ESAIT Bartzelonan
ESAITeko kideak ere Bartzelonara joan dira, Diadaren egunez.
2014-09-11
Martxelo Otamendi
Antolaketa lanetan
ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak antolaketa lan andana izan du Diada prestatzeko, baina gaur ere lanean ari da V erraldoia osatzeko.
2014-09-11
Martxelo Otamendi
Biafra ere Diadan
Biafrako herritar ugari ere Bartzelonan dira, kataluniarrei babesa adierazteko. Azaldu dutenez, erakunde kataluniarrek laguntza handia eman zieten haiei Biafrako gerra garaian.
2014-09-11
Martxelo Otamendi
Diagonal, hutsik
Diagonal etorbidea izango da V erraldoiak beteko duen kaleetako bat. Goizean, ordea, hutsik ageri zen, Katalunian jaieguna izanik, ohi baino mugimendu gutxiago dagoelako.
2014-09-11
Martxelo Otamendi
Artur Mas, Diadako ekitaldietan
Diadako ekitaldi instituzionaleko ekitaldian hartu du parte Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak. Bertan esan du dena prest duela azaroaren 9an galdeketa egiteko.
2014-09-11
Alberto Estevez / EFE
Casanovari omenaldia
Rafael de Casanovari lore eskaintza egin dio PSCk.
2014-09-11
Alberto Estevez / EFE
Soinu banda bat Diadarako
300 biolontxelo jotzailek Albert Guinovarten pieza bat jo dute Borneko kulturgunearen atarian.
2014-09-11
Alberto Estevez / EFE
EAJ Diadan
EAJko eta EGIko ordezkaritzak izan dira Bartzelonan. Iñaki Goikoetxeta, Joseba Aurrekoetea eta Andoni Ortuzar joan dira EAJren izenean, eta Ander Añibarrro eta Oihane Luna EGIren izenean.
2014-09-11
EAJ
ERCk ere parte hartu du Rafael de Casanovari eginiko lore eskaintzan
Marta Rovira ERCko idazkari nagusia —ezkerretik hirugarrena— izan da alderdiko ordezkaria lore eskaintzan.
2014-09-11
Toni Albir, EFE
PPren ekitaldia Diadan
Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPko presidentea —ezkerrean—, haren alderdiak egindako ekitaldian.
2014-09-11
Alejandro Garcia, EFE
Ciutadansen ekitaldia Diadan
Albert Rivera Ciutadanseko presidentea, alderdiaren ekitaldian.
2014-09-11
Alberto Estevez, EFE
Bi ordu V erraldoirako
Kale Nagusia eta Diagonal kalea jendez bete dira, V erraldoia osatzeko bi ordu falta zirenean.
2014-09-11
@Araeslhora
Aliantza Nazionalak deitutako manifestazioa
Aliantza Nazionalak manifestazioa egin du Ravalen; faxismoaren aldeko banderak atera dituzte 30 bat lagunek.
2014-09-11
Andreu Dalmau, EFE
Parte hartzaileak, dagokien tokietara
V erraldoia osatuko dutenak euren tokietara doaz, ordubete eskas falta denean.
2014-09-11
Martxelo Otamendi
Francesc Homs ere, V-an
Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaileak V erraldoian parte hartuko du.
2014-09-11
Martxelo Otamendi
Desobedientziaren alde
V-an parte hartzen ari diren zenbaitzuk desobedientziaren bidea hartzeko eskatu diote Kataluniako Gobernuari.
2014-09-11
Alejandro Garcia, Efe
Independentzia aldarri
Beste hainbat irudiren artean, 'independentzia' hitza osatu dute zenbaitzuek.
2014-09-11
Alejandro Garcia, Efe
Belgikan, Diadarekin bat
Belgikan, Diada eguna ospatu dute, eta Manneken Pis estatua Kataluniako ikurrekin jantzi dute.
2014-09-11
Raquel Castan, Efe
Ekitaldiak, itxaronaldia arintzeko
Les tietes queques taldeko kideak euren saioetako batean, V-a osatzeko zain dauden herritarren gozagarri.
2014-09-11
Marta Perez, Efe
'Senyera', Donostiako udaletxean
Donostiako Udalak 'senyera' zintzilikatu du udaletxeko balkoian, Kataluniarekiko keinu moduan.
2014-09-11
Juan Herrero, Efe
Udabiltzako ordezkariak
Udalbiltzako ordezkariak, V-aren erpinean.
2014-09-11
Udalbiltza
V erraldoia
V erraldoia, 17:14erako minutu gutxi falta zirenean.
2014-09-11
BERRIA
Botoa hautetsontzian sartu duten unea
V erraldoia osatu ondoren, neska gazte batek azaroaren 9ko galdeketa irudikatu du hautetsontzi sinboliko batean botoa emanez.
2014-09-11
BERRIA
V erraldoia, osatuta
Diagonal eta Kale Nagusiaren artean osatu dute V erraldoia.
2014-09-11
@Araeslhora