Erregaien prezioa gasolindegi bakoitzean

BERRIAren mapa interaktibo honek aukera ematen du ikusteko gasolindegi bakoitzean zer preziotan saltzen ari diren erregaiak. 635 gasolindegiren datuak erakusten ditu, eta ordubetean behin eguneratzen da. Prezio ofizialak dira mapakoak, estatuek ematen dituzten moduan jasoak.

2022ko martxoaren 23a
16:40
Entzun

Erregaien merkatuko prezioak etenik gabe aldatzen dira, eta gasolindegi bakoitzak bere prezioak zehazten ditu. Goiko mapa interaktiboak aukera ematen du gasolindegi bakoitzean erregaiak momentu horretan zer preziotan dauden ikusteko. Ordu oroz berritzen dira datuak. Euskal Herriko 635 gasolindegitako datuak erakusten ditu mapak, ez guztietakoak, Espainiako eta Frantziako gobernuek ez dituztelako jasotzen batzuen datuak.

Grafikoan, berriz, ikusten da hiru erregaik —95, 98 eta A gasolioak— batez beste zer prezio izan duten azken hilabeteetan, azken asteetan eta azken egunetan. Euskal Herriko batez bestekoez aparte, Iparraldeko eta Hegoaldeko prezioen bilakaera ere ikus liteke, alde handiak baitaude batetik bestera.

Mapan, berriz, lokalizatzeko geziek erakusten dituzte prezio altuenak eta baxuenak dituzten gasolindegiak. Gorri ilunena duten gasolindegiak dira aukeratutako erregai mota garestien saltzen ari direnak, eta laranja kolore argiena dutenek saltzen dute aukeratutako erregai hori merkeen. Preziorik merkeenak dituzten gasolindegiak berdez ageri dira.

Mapan bertan klikatuz gero, prezio zehatza ikusi dezake erabiltzaileak. Mapa hau eta erregaien prezioak ordu oroz eguneratzen ditu BERRIAk, Frantziako eta Espainiako gobernuek emandako datuekin; datu horietan ez dira ageri gasolindegi batzuk —esaterako, Trebiñukoak eta Legazpiko batzuk—. Erabiltzaileak eguneratutako prezioak eskura ditu horrela.

Maparen goiko aldean, berriz, erregai mota aukeratu liteke, botoi urdina erabilita. Defektuz, 95 edo E5 gasolina saltzen duten gasolindegi guztiak agertzen dira mapan. Beste erregai bat zer preziotan dagoen jakin nahi izanez gero, klikatu goiko botoi urdin horretan, eta erregai hori saltzen duten gasolindegiak agertuko dira mapan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.