AZKENAK

Beroaldiei aurre egiten hasi
Oraindik udaberria zela Euskal Herrian izaniko bero boladei buruz idatzi du analisia Iñaki Petxarroman kazetariak. Klima aldaketaren ondorioz Nafarroan izaniko sute larrien gisakoak gehiagotan gertatzeko arriskua dagoela eta, agintariei neurriak hartzen hasteko eskatzen die.

Gas naturalaren gerra frontea
Gerrak fronte asko ditu. Horietako bat energiarena da. Agerian jarri du lubaki hori Ukrainan piztu den gerrak, Irune Lasak analisi honetan jaso duenez. Arma garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta energia sortzeko eta garraiatzeko azpiegituren kontrola dago jokoan gaur egun.

Peru Abarrategi Sarrionandia: «Esan zidaten kikilduta kantatuz gero ezinezkoa zela txapela irabaztea»
Ausart eta presiorik gabe kantatu zuen finalean Peru Abarrategi Sarrionandiak (Aramaio, Araba, 1997), eta horri esker gailendu zen Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean. Ametsa bete duela aitortu du: «Zoramena da».

Trantsizio energetikoa klima aldaketa gelditzeko
Energiaren prezioa asko garestitu da azken hilabeteetan. Besteak beste, egungo ereduak eragin du hori; hau da, erabili ohi dugun energia motak. Klima larrialdiaren eragile nagusia ere bada eredu hori, eta, klima aldaketa gelditzeko, pertsonek energiarekin duten harreman eta ohiturak aldatzea ari dira eskatzen adituak. Hots, trantsizio energetikoa.

Ornoak sigi-sagan
Eskoliosia bizkarrezurraren makurdura eta ornoen okerdura da. Haurrei eta gazteei eragiten die batez ere, hezurrak sortzeko, osatzeko eta heltzeko prozesu betean egoten baitira. Ariketen eta kortseen bidez aurre egiten diote, eta, kasurik larrienetan, kirurgia erabilita.
NABARMENDUAK

Trantsitu bi, helburu bera: norbera izatea
German Urteagak eta Ibane Imazek euren bidea egin dute jaiotzean ukatu zieten identitatearen bila. Trantsitu bat egin dute biek, baina oso esperientzia desberdinak izan dituzte. German Urteaga mutil transgenero bat da. Baginarekin jaio zen, baina gizonezkoa da. Ibane Imaz emakume transexual bat da. Zakilarekin jaio zen, baina emakumezkoa da. Imaz sexuz aldatu zen, baina Urteaga ez, mutila izan arren gustura dagoelako bere baginarekin.

Xabier Agote: «Euskaldunak hainbat mendez baliatu ziren balea arrantzaz»
Euskaldunek itsasoari buruz zeukaten jakintza «sekulakoa» zela nabarmendu du Xabier Agote (Donostia, 1964) Albaola Itsas Kultur Faktoriako presidenteak, eta hori transmititzen saiatzen direla Albaolan ere, euskaldunak «aitzindariak» izan baitziren.

Euskarazko memeak sortzeko plataforma bat egin dute
'Memeka.eus' proiektua memeak egin eta zabaltzeko plataforma bat da, nerabeek euskara «modu ludikoan» erabil dezaten, «euren sentimenduak adierazteko, egoera bat azaltzeko edo, besterik gabe, lagunekin dibertitzeko».
ERABILIENAK

Gazteen esamoldeak
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da. BERRIAk gazteen esamoldeak jaso ditu bideo batean. Hainbat eta hainbat esamolde baitaude, besteak beste, lagunari isilik egon dadila eskatzeko, diru gutxi daukagula esateko edota sexuaz aritzeko.

Palmako sumendiak lur berria sortuko du
Lurra etengabe mugitzen ari da, eta horren ondorioetako bat dira sumendien erupzioak. Kanaria uharteak bolkanikoak dira, erupzioek sortutakoak. Magma zenbait ahotatik atera da, eta itsasoraino heldu da. Bide horretan, hainbat etxebizitza suntsitu eta laborantzarako lurrak hondatu ditu labak: hain zuzen gerora lur bihurtuko den labak.

22. Korrikaren ibilbidea, herriz herri
Amurrion (Araba) hasiko da aurten Korrika, martxoaren 31n. Euskal Herria zeharkatuz 2.180 kilometro egin ostean, Donostiara iritsiko da lasterketa, apirilaren 10ean; bertan amaituko da.
'Hitzekin' da leloa. Kantuaren hitzak Sustrai Colina bertsolariak sortu ditu, eta Nerea Urbizuk egina da musika. Aitortza, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei egingo diete aurten.

Basoak, larre eta landa lurrak baino gehiago
Orain dela 110 urteko Euskal Herrian, belardiek azaleraren %42,2 hartzen zuten, eta basoek, %35,8. 2010ean, azalera guztiaren ia erdia ziren basoak (%44,3), eta larre gutxiago zeuden (%32,9). Beherakada dezentez nabariagoa izan da isurialde mediterraneoan. Nolanahi ere, isurialde atlantikoan ere toki gutxiago hartzen dute larreek gaur egun.

Hil edo biziko bidaia baten kronika
Elkarrekin idatzi dute Miñan liburua: Ibrahima Baldek ahoz, eta Amets Arzallusek eskuz. Irunen ezagutu zuten elkar, anaiaren bila hasitako «abenturak» haraino eraman baitzuen Balde. Bata bertzeari galdezka aritu dira: elkarren arteko harremanaz, migrazio prozesuez, paperez, Europaz, itxi gabeko zauriez, familiaz, literaturaz... Bizitzaz, finean.
INFOGRAFIAK
IKUSI GUZTIAK
Bilboko Burdin Hesia, arerio bihurtutako babeslekua
1937ko ekainaren 12an hautsi zuten faxistek Burdin Hesia, Bilbo Handia inguratzen zuen defentsa lerroa. Bilbo erortzea lortzeko gakotzat aurkeztu da Alejandro Goikoetxea ingeniari jeltzale desertorea. Baina, ordurako, hegazkin aleman eta italiarrek behatuak zituzten eraikuntza lanak. Eraikitzen hasi zenetik, porrotera kondenatutako azpiegitura zen Burdin Hesia.

Jaiotza gutxiago urterik urte
Jaiotza tasaren jaitsiera nabari da Euskal Herri osoan: bi puntu egin du behera 2015etik 2020ra. Urteko jaiotzen eta heriotzen arteko defizita ere handitzen ari da herrialde guztietan. Zio ekonomikoak, sozialak eta demografikoak daude horren atzean.

Ehun egun gerran
Errusiak Ukraina inbaditu zuen egunean, ematen zuen Kievera eta Ukraina osora arazorik gabe eta denbora gutxian iritsiko zirela Errusiako tropak, baina ez da hala izan. Ehun egun joan dira otsailaren 24az geroztik, gerra luzatu egin da, eta ez du azkar bukatzeko itxurarik. Negoziazio bideak itota daude, gainera.
BIDEOAK
IKUSI GUZTIAK
Damaris Egurrola: «Tituluak irabazteaz gainera, taldearentzat garrantzitsu sentitu naiz»
Txapeldunen Liga irabazi duen Euskal Herriko lehen emakumezkoa da Damaris Egurrola (Orlando, AEB, 1999). Olympique Lyoneko jokalariak Frantziako Liga ere irabazi du. Eta, ezusterik ezean, uztailean Eurokopa jokatuko du Herbehereekin.

Australiako arbolen heriotza tasa bikoiztu egin da 1980tik
‘Nature’ aldizkariaren arabera, klima aldaketak eragin du zuhaitzen bizialdien murriztea. Azterketa egin duten adituen arabera, atmosferako lurrunaren presioa aspaldi da defizitean, eta defizit hori handitu den abiada berean handitu da heriotza tasa ere. Baso tropikalak «giltzarri» dira klima larrialdia geldiarazteko; ordea, «oso kalteberak» dira aldaketak direla eta.

Zortzi elkarrizketatik bat egiten da euskaraz kalean
Soziolinguistika Klusterraren azken azterketaren arabera, erabilerak ez du gorabeherarik izan 2016tik, eta eten egin da 2011tik erakutsi duen beheranzko joera. Araban, Bizkaian eta Lapurdin handitu egin da; jaitsi, berriz, beste herrialdeetan. Haurrek darabilte gehien, eta adinekoek gutxien.