Charlie Hebdo aldizkariaren azalak

Hainbat azal polemiko egin izan ditu aldizkariak, batez ere Mahoma marrazteagatik. Hala ere, beste erlijio eta gai batzuk ere marraztu izan ditu. / 2015-01-07

Argazki Bildumak

Koranaz

Egiptoko egoera politikoa eraman zuen azalera aldizkariak 2013an. Korana "kakatzat" jotzen zuen orduan, balak gelditu ezin zituela-eta.

2013-07-01

Aita santuaz ere bai

Beste erlijio batzuk ere jorratu izan ditu aldizkariak; 2013an, esaterako, Benedikto XVI.a aita santuaren marrazki hau argitaratu zuen azalean, kargua utzi zuela-eta.

2013-01-01

Mahoma, batez ere

Mahoma marrazteagatik sortu izan ditu polemikak aldizkariak.

2012-09-19

100 zartadak

"Ehun zartada, ez bazara barrez lehertzen" zihoela irudikatu zuen aldizkariak Mahoma 2011n. Azal hark ere sumina piztu zuen.

2011-11-02

Erasoaren ostean

2011ko azaroan molotov koktelekin egin zioten eraso Charlie Hebdo aldizkariaren egoitzari. Eraso horren ostean, azal hau argitaratu zuen aldizkariak.

2011-11-01

Erlijio guztiak "komunera"

2011n, islama, judaismoa eta kristautasuna komunetik behera bota zituen Charlie Hebdok, Korana, Biblia eta Tora komuneko paperak bailiran irudikatuta.

2011-04-20

Mahoma, lehen aldiz

2006an Mahomari buruzko marrazkiak egiteagatik polemika piztu zuen aldizkariak, debekatuta baitago islamaren profeta irudikatzea.

2006-02-08