World Press Photo 2014

World Press Photo lehiaketan sari nagusiak irabazi dituzten argazkien bilduma. / 2015-02-12

Argazki Bildumak

'Uneko albisteak', lehen saria

Bulent Kilicen argazkian, Istanbulgo protesta batean zauritutako neska bat ageri da. Berkin Elvan 15 urteko gaztearen heriotzagatik ari ziren protestan; Elvan Turkiako Gobernuaren kontrako protesta batean hil zen.

2015-02-12

Bulent Kilic

'Proiektu luzeak', lehen saria

Darcy Padillaren argazki sortan Julie agertzen da. Lehen aldiz 1993ko urtarrilaren 28an atera zion argazkia, eta harrezkero hainbat aldiz egin die argazkia Julieri eta bere familiari. "Pobrezia, ihesa, drogak, jaiotzak, heriotzak eta harreman ezberdinen istorio zail bat da".

2015-02-12

Darcy Padilla

'Kirola', lehen saria

Tailiangen argazkian Lionel Messi Argentinako jokalaria ageri da, Munduko Txapelketako kopari begira, Maracana estadioan.

2015-02-12

Bao Tailiang

'Natura', lehen saria

Yongzhi Chuk zirku ikuskizun baterako tximuak behartzen dituen entrenatzaile baten argazkia aurkeztu du, txuri-beltzean, Suzhou-n, Txinan. Hiri horretan 300 zirko baino gehiago daude.

2015-02-12

Yongzhi Chu

'Eguneroko bizimodua', lehen saria

Txinako ganadu azoka bateko argazkiak irabazi du Eguneroko Bizimodua atalean. Cai Sheng-ena da.

2015-02-12

Cai Sheng

'Gaurkotasuneko gaiak', lehen saria

Nissenek Jon eta Alex Errusiako bikote homosexuala aurkeztu du argazkian. 21 eta 25 urte dituzte. "Lesbiana, gay, bisexuala edo transexuala izatea geroz eta zailagoa da Errusian".

2015-02-12

Mads Nissen

'Albiste orokorrak', lehen saria

Ilinitskik Ukraina ekialdeko Donetsk hiriko sukalde bateko mahaia erakusten du argazkian; guztia hondatuta ageri da.

2015-01-12

Sergei Ilinitsky

'Erretratuak', lehen saria

Rosettaren argazkian, Laurinda agertzen da, Australiako Hego Gales Berria eskualdeko neska bat, autobusaren zain, igandeko eskolara joateko. Australian pobreziak, arrazakeriak, generazio arteko traumak, indarkeriak eta adikzioak jo dituzten komunitateetako kide bat da.

2015-01-12

Raphaela Rosetta

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.