Lokarri, 2006-2015

Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak 2015-03-07an eman zion bukaera bere ibilbideari, Bilbon egindako ekitaldi batean. 2006ko martxoan sortu zen. / Enekoitz Esnaola / 2015-03-09

Argazki Bildumak

Lokarriren agurreko ekitaldia, Bilbon

Ana Elvira eta Paul Rios (Lokarri), Brian Currin bitartekaria, Alberto Spektorowski (Harremanetarako Nazioarteko Taldea)... Lokarriren agurreko ekitaldian, Bilbon, Campos Eliseos antzokian.

2015-03-07

Monika del Valle, Argazki Press

Lokarriren agurreko ekitaldia, Bilbon

Paul Rios (Lokarri) hizketan Lokarriren agurreko ekitaldian, Bilbon.

2015-03-07

Monika del Valle, Argazki Press

Lokarriren agurreko ekitaldia, Bilbon

Brian Currin bitartekaria hizketan Lokarriren agurreko ekitaldian, Bilbon.

2015-03-07

Monika del Valle, Argazki Press

Lokarriren agurreko ekitaldia, Bilbon

Gorka Espiau (Lokarriko kide ohi eta Agirre Lehendakaria Centerreko kidea), Brian Currin bitartekaria eta Paul Rios (Lokarri), Lokarriren agurreko ekitaldian, Bilbon.

2015-03-07

Monika del Valle, Argazki Press

Lokarriren agurreko ekitaldia, Bilbon

Pernando Barrena (Sortu) eta Brian Currin bitartekaria, Lokarriren agurreko ekitaldian, Bilbon.

2015-03-07

Monika del Valle, Argazki Press

Lokarriren agurreko ekitaldia, Bilbon

Paul Rios (Lokarri) eta Brian Currin bitartekaria, Lokarriren agurreko ekitaldian, Bilbon.

2015-03-07

Monika del Valle, Argazki Press

Lokarriren agurreko ekitaldia, Bilbon

Lokarriren agur ekitaldia, Bilbon, Campos Eliseos antzokian. Irudian, ekitaldiaren unean, besteak beste: Paul Rios (2006tik Lokarriko koordinatzaile izandakoa), Brian Currin bitartekaria, Alberto Spektorowski (Harremanetarako Nazioarteko Taldea), Jonan Fernandez Elkarri-ko sortzaileetakoa eta Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia, atzean eragile politiko eta sozialak...

2015-03-07

Monika del Valle, Argazki Press

Lokarriko kideak Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin, sarearen agurra dela eta

2015-03-04

Raul Bogajo / Argazki Press

Lokarri (eskubian, Paul Rios) eta Bake Bidea, Foro Sozialaren ondorioen berri ematen Eusko Legebiltzarrean

2015-02-04

Raul Bogajo / Argazki Press

Ekuadorren (Quiton) Euskal Herriko bake prozesuaren alde egindako topaketako kartela. Han izan zen Lokarri, antolatzaileetakoa izan baitzen

2015-01-27

Lokarri

Argentinan (Buenos Airesen) Euskal Herriko bake prozesuaren alde egindako topaketa. Han izan zen Lokarri, antolatzaileetakoa izan baitzen

2014-12-04

Argentinan (Buenos Airesen) Euskal Herriko bake prozesuaren alde egindako topaketa. Eskubian, Paul Rios Lokarriko koordinatzailea

Lokarri izan zen antolatzaileetakoa.

2014-12-04

Baionako adierazpena. Eragile politikoak izenpetze ekitaldian. Lokarri izan zen sustatzaileetakoa

2014-10-24

Bon Edme

Paul Rios eta Brian Currin bitartekaria (ezkerreko biak), Donostian

2014-10-23

Juan Carlos Ruiz, Argazki Press

Lokarriko zuzendaritzakoak, Bilbon, sarea 2015eko martxoan desegingo zutela iragarriz

2014-10-09

Luis Jauregialtzo, Argazki Press

Jonathan Powell, Martin McGuinnes eta Paul Rios, Loiuko aireportuan

2014-07-15

Luis Tejido, Efe

Uruguain (Montevideon) Euskal Herriko bake prozesuaren alde egindako topaketa. Han izan zen Lokarri, antolatzaileetakoa izan baitzen

2014-06-05

Rios, Foro Sozialak Iru�ean egindako jardunaldi batean

2014-06-03

Jagoba Manterola / Argazki Press

Baionako Bake Forumaren saio bat. Antolatzaileak: Bake Bidea, Lokarri eta HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldea

2014-03-01

Nicolas Mollo

Mexikon (Mexiko Hirian) Euskal Herriko bake prozesuaren alde egindako topaketa. Ezkerrean, Paul Rios Lokarriko koordinatzailea

Lokarri izan zen antolatzaileetakoa.

2013-10-17

'Herriko tabernen auziaren' aurkako saio bat, Bilbon

Irudian: Rafa Sainz de Rozas Zuzenbide Penaleko irakaslea, Nazario Oleaga Bizkaiko Abokatuen Kolegioko dekanoa, Pedro Ibarra EHUko Zientzia Politikoetako katedraduna, Felix Ca�ada abokatua, Paul Rios Lokarriko koordinatzailea eta Txema Montero abokatua.

2013-07-09

Jon Hernaez, Argazki Press

Foro Sozialaren gomendioak aurkezteko Lokarrik Iru�eko Baluarten egindako saio bat

Irudian ageri dira, besteak beste, Patxi Zabaleta (Aralar) eta Rufi Etxeberria (Sortu).

2013-06-07

Idoia Zabaleta, Argazki Press

Foro Sozialaren ondorioen aurkezpena Donostian, Miramar Jauregian.

Irudian dira, besteak beste, Andy Carl nazioarteko adituen ordezkaria eta Paul Rios (Lokarri).

2013-05-27

Juan Carlos Ruiz, Argazki Press

Lokarrik eta Bake Bideak antolatutako Bake Prozesua Indartzeko Foro Soziala, Iru�ean.

Argazkian, parte hartzaileetako batzuk: Brian Currin (2. eskuinetik), Paul Rios (esk), Mark Freeman (6 esk), Veronique Dudouet (4 esk), Robert McBride (5 esk) eta Aaro Suonio (3 ezk).

2013-03-14

Jesus Diges, Efe