Durangoko Azoka 2005-2014

Durangoko Azokak 50. edizioa du aurten. / 2015-11-30

Argazki Bildumak

Durangoko azokaren 2015eko kartela.

2015-12-04

Gerediaga elkartea

2014ko Durangoko azokako azken eguneko giroa

2014-12-08

Monika del Valle / Argazki Press

Korrikak Gerediaga elkartea omendu zuen.

Korrikak Gerediaga elkartea omendu zuen iazko Durangoko azokan, euskararen alde egindako lanagatik.

2014-12-07

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

William Douglassek jaso zuen Argizaiola saria 2013an.

William Doglass AEBetako antropologoak jaso zuen Argizaiola saria 2013an.

2013-12-06

Gorka Rubio / Argazki Press

BERRIAk 'GAL: 30 urte' liburua aurkeztu du

BERRIAk GALi buruzko euskaraz eman den lanik osoena publikatu zuen 2013ko azokan. Liburuaz gain, webgune berezia ere prestatu zuen. Horretarako, BERRIAko 40 kazetari eta teknikarik hartu zuten parte, inoiz egunkari horretan egin den kazetaritza lan mardulena osatuz.

2013-12-06

Gorka Rubio / Argazki Press

Ijito herria izan zen 2012ko kultura gonbidatua

Ijito herriak 2010ean esku hartu zuen lehen aldiz Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan eta orduan sortu zen kultura gonbidatu moduan proposatzeko ideia, balorazioa oso positiboa izan baitzen: ijito herria eta Kale Dor Kayiko elkartea euskal gizartean jendarteratzeko balio izan zuen eta, horrez gain, hainbat proposamen jaso zituzten; eskoletan hezkuntza eta sentsibilizazio proiektuak egiteko, besteak beste.

2012-12-07

Juanan Ruiz / Argazki Press

Saizarbitoriak 'Martutene' nobela aurkeztu zuen

'Martutene' eleberria 2012ko Durango Azokan aurkeztu zuen Ramon Saizarbitoriak. Hurrengo urteko eleberri garrantzitsuenetako bat izan zen, besteak beste, urte hartako Euskadi Literatur saria irabazi zuen.

2012-12-07

Juanan Ruiz / Argazki Press

Durangoko azokaren 2012ko kartela.

2012-12-06

Gerediaga elkartea

Benito Lertxundik jaso zuen Argizaiola saria 2012an

Argizaiola saria jaso zuen Orioko abeslariak, euskal kulturari eta euskarari bizi osoan egindako ekarpanagatik.

2012-12-06

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Su Ta Gar taldeak "Ametsak pilatzen" diskoa aurkeztu zuen 2011n

Ahotsenean kontzertua eskaini zuen Su Ta Gar taldeak. Urte hartako Durangoko Azokan "Ametsak pilatzen" diskoa aurkeztu zuen.

2011-12-07

Marisol Ramirez / Argazki Press

Saltzaile bat bezeroekin hitz egiten

Tarteka jende ugari pilatzen da Landako gunean, eta erosle eta saltzaileen arteko elkar ulertzea zaildu egiten da.

2011-12-06

Conny Beyreuther

Toti Martinez de Lezeak 'Nur' haurrentzako liburua aurkeztu zuen 2011

Arabako idazleak haur literaturara jauzia eman zuen 'Nur' lanarekin. 2011ko erreferentziazko lanetako bat izan zen, Martinez de Lezearen sinadura bilketek ilara luzeak eragin zituzten.

2011-12-06

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Korrontzi eta Oinkarik ikuskizuna taularatu zuten elkarrekin Plateruenan

Durangoko Azokaren inguruan ohikoak dira mota guztietako ekitaldi kulturalak. 2010ean Plateruenean Konrrontzi musika taldeak eta Oinkari dantza taldeak elkarrekin egindako ikuskizuna aurkeztu zute.

2010-12-08

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Xabier Leteren omenez haren irudia jarri zuten Durangoko Azokan

Xabier Lete 2010eko abenduaren 5ean hil zen, Durangoko Azoka martxan zela. Leteren omenez, haren irudia jarri zuten Landako Gunean.

2010-12-06

Jon Urbe / Argazki Press

Eser Uyansiz Azadiya Welat —Aberri Askea— kurdueraz argitaratzen den egunkari bakarreko zuzendaria da

26 urtekin, kargurako gaztea dela eman dezake, baina berehala ulertzen da egunkariaren egoera ez dela normala: aurreko bi zuzendariak kartzelan ditu Turkiak urte askoko zigorrekin. Azken urteotan 18 aldiz itxi du Ankarak kazeta, eta aurten hirutan. Durangoko azokaren berri Kurdistanen ematera eta Euskal Herrian hango berri zabaltzera etorri da gurera.

2010-12-06

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Egunkaria auzia ixteko elkarretaratzea egin zuten azoka parean

Ehunka lagunek bat egin zuten 'Egunkaria Libre' kanpainarekin. Egunkaria auziko prozedura judizialak bertan behera uzteko eskatu zuten.

2009-12-07

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Liburu digitalak lehen aldiz azokan

Elkarrek haren erakusmahaian aurkeztu zituen, lehenengoz, liburu digitalak 2009ko azokan. Urtez urte, formatu horretako eskaintza ugaritu da.

2009-12-07

Raul Bogajo / Argazki Press

Anarik "Irla izan" diskoa aurkeztu zuen 2009an

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Anari kantaria "Irla izan" diskoaren biniloaren ondoan, Bidehuts diskoetxearen erakusmahaian.

2009-12-06

TXELU ANGOITIA

Durangoko azokaren 2005eko kartela.

2005-12-07

Gerediaga elkartea

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.