Argazki Bildumak

Xabier Etxeberria preso ohia, herrian

Bart heldu da Azpeitira Xabier Etxeberria preso ohia, atzo arratsaldean libre geratu ondoren. Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du kontuan hartu haren kontra inkomunikazio garaian egindako deklarazioa.

2011-10-07

Urola Kostako Hitza

Jaurlaritzak 75 urte

Eusko Jaurlaritza eratu zeneko 75. urtemuga gogoratu dute Gernika-Lumon, juntetxean. Argazkian, gaurko Jaurlaritzako kideak eta Gernikako alkatea.

2011-10-07

Andoni Canellada / Argazki Press

'Brancusi-Serra' Guggenheimen

'Brancusi-Serra' erakusketa zabaldu dute Bilboko Guggenheim Museoan. Constantin Brancusi eta Richard Serraren lanetan denboraren eta espazioaren kontzeptuek zer esanahi duten aztertzen da 30en bat lanetan.

2011-10-07

Monika del Valle / Argazki Press

Hiru lehendakari Gernikan

Eusko Jaurlaritza eratu zeneko 75. urtemuga gogoratu dute Gernika-Lumon, juntetxean. Argazkian, Carlos Garaikoetxea Jaurlaritzako lehendakari ohia (1980-1985) , Patxi Lopez egungo lehendakaria (2009tik da) eta Jose Antonio Ardanza lehendakari izandakoa (1985-1999). Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia (1999-2009) ez da izan ekitaldian.

2011-10-07

Andoni Canellada / Argazki Press

Grande Marlaska Iru�ean

Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea Iru�ean izan da gaur, bioetikari buruzko biltzarrean.

2011-10-07

Jagoba Manterola / Argazki Press

Torturaren aurka Iru�ean

Hainbat herritarrek torturaren aurkako bilkura egin dute Iru�ean, Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea biltzar batera etorri dela eta.

2011-10-07

Jagoba Manterola / Argazki Press

Donostiako inkesta, oposizioak "behartuta"

Juan Carlos Izagirre Donostiako alkateak esan du ia oposizioak "behartuta" egin behar izan duela Udalak inkesta. Bilduk ondorioztatu du udal gobernuaren jarduna babesten dutela herritarrek. Argazkian eskubian, Izagirre.

2011-10-07

/ Argazki Press

BSH-Ezkirotz enpresakoen protesta

BSH-Ezkirotz enpresako langileek protesta egin dute gaur Iru�ean, 178 beharginen kaleratzea dela eta.

2011-10-07

Idoia Zabaleta / Argazki Press

EAJren omenaldia Jose Antonio Agirreri

Eusko Jaurlaritza sortu zela 75 urte bete direla eta, EAJk omenaldia egin dio Jose Antonio Agirre lehen lehendakariari, Bilbon. Argazkian, I�igo Urkullu EAJko EBBko presidentea lore sorta batekin Agirreren estatuaren aurrean.

2011-10-07

Marisol Ramirez / Argazki Press

Euskara planei buruz

Andoni Sagarna euskaltzainak hitzaldia eman du euskara eta lan munduaz eta euskara planez, Bilbon.

2011-10-07

Marisol Ramirez / Argazki Press