Eskoziako planaren nondik norako nagusiak
2007-08-19
Gure gaiak
Independentziari buruzko eztabaida jarri du abian Eskoziako Gobernuak. SNP Eskoziako Alderdi Nazionalekoa da Alex Salmond lehen ministroa, eta eskoziarrei beren etorkizunaz galdetzeko nahia adierazi zuen hauteskundeak irabazi eta Gobernua osatu zuenean. Abuztuaren 14an independentziaren aldeko arrazoiak ematen dituen eta erreferendum posible baten nondik norakoak zehazten dituen proposamena aurkeztu zituen, eztabaida abiatzeko. Proposamenaren nondik norako nagusiak euskaraz, proposamen osoa ingelesez, eta ekimenaren nondik norakoak aurkituko dituzu ondoko loturetan.
Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.