Afganistandik Italiara oinez: 5.000 kilometro

  • Albistea entzun

Boluntario talde bat elkartzen da egunero Triesteko geltokiaren aurrean (Italia), oinarrizko laguntza emateko bi kontinenteren arteko bidaia errepidetik, menditik eta basotik egin duten iheslariei. Migratzaileetako batzuek asiloa eskatuko dute Italian, eta beste batzuek Europako beste leku bat izango dute helmuga.

Egunero iristen dira migratzaileak Triestera. Horietako askok Afganistandik egin dute bidaia, oinez, eta bidearen aztarnak nabari dituzte gorputzean. Asko oso egoera txarrean heltzen dira, oinetan zauriak dituztela. Zorionez, Linea d’Ombra elkarteko boluntarioak dituzte zain, oinarrizko sendatze lanak egiteko. Horrez gain, jantziak, oinetakoak eta jana eskaintzen dizkiete.

«Oinarrizkoa» egiten dute boluntarioek, Triesten ez baitago komun publikorik, ezta bainutegirik ere. «Ez dago lotarako edo aldatzeko toki segururik. Hortaz, gu ahalegintzen gara Europarako ongietorria ematen, eta azaltzen sentitzen dugula Europak horrela hartzea, modu honetan», diote boluntarioek.

Jatorrizko artikuluak