«Afrikan, pobrezia eta sufrimendua ez ezik, arrakasta ere badago»

Dipo Faloyin Afrikari buruzko estereotipoak desegiten ahalegindu da liburu batean, eta uste du badagoela motiborik «kontinentearen geroaz baikorrak izateko».

Dipo Faloyinek (Chicago, AEB, 1990) jatorri nigeriarra dauka. Gaztea bada ere, esperientzia handiko kazetaria eta idazlea da; Afrikako politikan, kulturan eta gizarte gaietan aditua. Vice aldizkariko erredaktoreburua, baita Africa Is Not a Country liburuaren egilea ere (Afrika ez da herrialde bat), non kontinenteari buruzko estereotipoclosetaldeei edo pertsonei eta horien jokabideei buruz osatzen den aurreritzi multzoa; irudi sinplifikatua da ohikoenak desegiten dituen.

Afrikari buruzko estereotipo guztietatik, zein iruditzen zaizu iraingarriena?

Okerrenetako bat zera da, pobrezia, sufrimendua eta animalia exotikoz betetako safariak besterik ez dagoela. Askotariko jendea gara, eta mota guztietako esperientziak ditugu, munduko gainerako tokietan bezalaxe. Ezgai closezerbaitetarako kapaz ez denaeta lañoak closeinuzenteakizango bagina bezala aurkezten gaituzte, pobre izanik helburu bakarra irautea bageneuka bezala. 

Zer aholku emango zenioke Afrikarrekin elkartasunez jokatu nahi duen norbaiti?

Jendeak zer harreman duen munduko gainerako tokiekin, ba, harreman hori bera izan behar luke Afrikarekin. Eta harreman horrek errealitatean oinarritu behar du. «Afrikari lagundu egin behar zaio» dioen ideia ere arazoaren parte da, abiapuntua baita afrikarrak ez direla gai beren burua zaintzeko. Pentsaera horrek ez du kontuan hartzen kontinenteko bizipenetan badela arrakastarik ere. Adibide bat aipatzeko, afrobeat musika nazioartekotu izana. Idazle, artista eta musikari bikainak ditugu, eta egunero sortzen dituzte beren lanak, egunero kontatzen dituzte beren komunitateen istorioak. Eta ona litzateke haien sorkariakclosesorkuntza lanak ezagunagoak izatea.

«Ezgai eta lañoak izango bagina bezala aurkezten gaituzte, pobre izanik helburu bakarra irautea bageneuka bezala»

Dipo Faloyin

Askok ezkor begiratzen diote munduaren geroari. Zu baikorra al zara, Afrikari dagokionez behintzat?

Bai, eta ez hala izateko asmo hutsez, baizik eta ikusten dudalako zer lan egiten ari diren gazteak zein bere arloan, nolako jarrera duten kulturen arteko berdintasunean, klima aldaketaren gaian, tolerantzia erlijiosoaren alde, etnien arteko gatazkak konpontzearen alde… Haiei esker, aurrera egiten ari gara, eta badago motiborik Afrikaren geroaren inguruan baikor egoteko. 

Demokrazia atzeraka ari da munduan azkenaldian. Afrikan ere berdintsu?

Frantziaren kolonia izandako toki batzuetan jendeak uste du onartezina dela Frantziak oraindik ere duen eragina; ondorioz, badago halako grina lehendik jasotako gobernabideak moldatzeko, pentsatzen baitute dauden-daudenean ez direla tokian tokiko kulturaren parte. Halako prozesuak zailak dira batzuetan, etniak bat ez datozenean. Gogoan izan behar da demokrazia eredu bat baino gehiago dagoela. Herri batzuk bere bidearen bila ari dira oraindik.

Mugak bestela berregin behar dira? 

Buruzagiek bere garaian ez zuten eztabaidatu nahi izan potentzia kolonialek inposatutako mugei buruz. Uste zuten zaila izango zela erabakitzea zer lurralde hartuko zuen bakoitzak, norentzat izango ziren baliabide naturalak. Gainera, beldur ziren herrialde handiek ez ote zuten eragin handiegia izango eta ez ote zieten beren borondatea inposatuko herrialde txikiagoei. Eta oraindik ere hortxe dago erronka hori. Sudanen bai, Sudanen aldatu egin zituzten mugak. Kontinente guztian hori egiteko, ordea, prozesu organiko bat beharko litzateke, jendeak gidatua.

Espoliaturiko artelanak Afrikara itzultzea: horra liburuan jorratu duzun beste gai bat. Zergatik da hain zaila Europak artelanak itzultzea?

Europako erakundeak ideia arrazistez baliatzen dira objektu horiek atxikita edukitzeko. Jendeak uste du afrikarrak ez direla gai izango ondo zaintzeko, kultur ondarea zaintzeko. Eta hori, nola ez, Berlingo Konferentzian sortutako mito bat da. Hobeto ulertuko bagenu kolonialismoa zer izan zen, museoei zailagoa litzaieke argudio horiek erabiltzea. Afrikarrentzat, garrantzizkoak dira artelan horiek, beraiek kontatu nahi baitute beren historia, eta beraiek aurkeztu nahi diote munduari beren kultura.

Jatorrizko artikuluak