Agurrak, etenak eta nerabeak

Leire Narbaiza |
  • 463 hitz
  • Albistea entzun

Nerabeentzako euskarazko kalitatezko eskaintzarik ez dagoela eta, kezka agertu du Leire Narbaiza euskara irakasleak 'Gipuzkoako Hitza'-n argitara emandako iritzi zutabe honetan. Horren ondorioz askok euskara gaitasuna galtzen dutela dio. 

Nire inguruan, umeen bigarren labealdiak haurtzaroa lagacloseUtzi. du. Zaharregiak gara hanka-gorririk edo seincloseHaur txikia.ik izateko, eta Lehen Hezkuntzan dabiltzanak urriak dira lagun eta familiako kumeen artean. Asko jota, aurrenerabeak dira, baina teenager-ak (tinajeruak euskara kolokialean) dira nagusi; puber-ak, alegia, fase horretan sartzen ari direlako.

Latza da guztiondako. Gogorra nagusiondako, agur esan behar diogulako «geure» umeari, kalean eskua ematen zigunari, beldurtuz gero guregana babes bila etortzen zenari, konfiantza osoa guregan jarria zuenari. Desagertu da. Fisikoki ere desagertu da haur hori: hazi egin da, pasatu egin gaitu; lakainak irten zaizkio ezpain gainean, bibotetxo zatarra; ahotsa aldatu, lehenengo Nobitaren antza zuen, gero 50 urteko Manolo erretzailea dirudi; titiak irten zaizkio; konpresa bat eskatu digu… Ulertezina berarendako, denbora laburrean hanka-besoak neurri barik hazi zaizkio, ez daki zer egin etengabe aldatzen dabilkion gorputz horrekin, baldarki baino ezin du mugitu. Aitatu barik bere barruan gertatzen den guztia, bat-batean ikuspuntua, heldutasuna, hartu-emanak kanbiatu zaizkiolako. Ezin ulertu zer den hori guztia.

Horregatik, beti harritu nau klasean mintzamena (eta baldintza) lantzeko ariketa egitean, egoera hau emanda «atzera egingo ahalko bazenu, zein adinetara itzuliko zinateke?» askok «17 urtera» erantzuten dutenean. 17 urtera!? Sinistezina iruditzen zait, edade konplikatuagorik ez dagoela esango nukeelako. Nerabezarora itzuli?! Utikan adoleszentzia!

«17 urtera!? Sinistezina iruditzen zait, edade konplikatuagorik ez dagoela esango nukeelako. Nerabezarora itzuli?! Utikan adoleszentzia!».

Hor dago koska: hain da korapilatsua, ezen inork ez dakien zelancloseNola. aurre egin. Adoleszenteak, koitaduak, nahikoa du aldaketarekin, eta helduok ere, gure nerabezaroan ezer gutxi egin zenez, ez dakigu nola eutsi gure «txikiaren» aro berriari.

Eta ez dugu asmatzen, zoritxarrez. Durangoko azokara joatea besterik ez dago: haurrendako hamaikatxo salmahai euskarazko liburuz beteta, kantitatea eta kalitatea. Baina adinean aurrera joan ahala, kopurua ikaragarri murrizten da. ETB1ek ere gaztetxoendako seriea egin zuen, Go!azen. Arrakastatsua bai, baina umeen artean, ez nerabeekin. Ez daukagu ezer eurendako, puber euskaldunendako. Ez bideo-joko, ez youtuber, ez gamer, ez tiktoker, ez manga, ez telesail. Euskara —mitologia, tradizioak eta dantza bezala— infantilizatu egiten dugu, atzera ere euskara haur eta txakurrekin erabiltzeko hizkuntza bihurtu. Ume-kontua dela adierazten diegu ezer esan barik: koskortuz gero, gaztelaniaz zuzendu ere zuzentzen zaizkie asko adoleszenteei.

«Ez daukagu ezer eurendako, puber euskaldunendako. Ez bideo-joko, ez youtuber, ez gamer, ez tiktoker, ez manga, ez telesail».

Horrela, bidean galdu egiten ditugu, eta, gero, berreskuratzea kostatu, hizkuntzari zioten atxikimendua desegin egin delako. Hori batzuek, eta beste batzuek gaitasuna galdu, euskara higatucloseHondatu, kaltetu., eta euskaltegira joan behar izaten dute berreskuratzera. Halakoak beti izaten ditugu ikasle. Indar eta energia xahuketa itzela da, komeni ez zaiguna. Hori dela eta, askoz eraginkorragoa litzateke adoleszenteendako produktu erakargarriak sortzea. Bestela, kondenatuta egongo dira berriz ere aurrekook aldarrikatu duguna aldarrikatzera, larunbatean -maiatzaren 21ean- egin zen bezala Donostian.

Amorratzen gaituzte nerabeok, ernegatu askotan gurekiko zilbor-hestea apurtu behar dutelako, baina bizilege ezinbestekoa da. Halere, eten dezatela orain gogoaren zilbor-hestea, transmisioaren zubiak moztu barik.

«Eten dezatela orain gogoaren zilbor-hestea, transmisioaren zubiak moztu barik».

Jatorrizko artikuluak