Inoiz amaitzen ez den istorioa: abiadura handiko trenaren obrak motel-motel doaz
AHTaren obrak duela hogei urte hasi ziren, iragarri gabe hasi ere, eta, dirutza gastatu ostean, oraindik ez dira lanak amaitu.
Berriketan Podcastean hizpide hartu dute auzia Iñaki Petxarroman kazetariarekin. Euskal Herriko historia garaikideko borroka nagusienetako bat izan da proiektuaren kontrakoa.
2006ko udazkenean ekin zioten lurra zulatzeri. Arratzua-Ubarrundian (Araba), iragarri gabe hasi ziren makinak lanean. AHT abiadura handiko trena 2010erako amaituta egongo zela iragarri zuten, baina hogei urte geroago lanak amaitu gabe daude oraindik ere. Motel-motelclosepoliki-poliki doaz. Eta jada inor ez da ausartzen data ematera. Iker Tubia Berriketan Podcasteko kazetariak dioen bezala, inoiz amaitzen ez den istorio bat da; hogei urte geroago, ez dago tunelaren amaiera ikusterik.
Iñaki Petxarroman kazetaria ekologismo gaietan espezializatu da, eta harekin aritu da Tubia. AHTaren proiektua eta haren kontrako borroka izan dute hizpide biek. Petxarromanek errepaso zabala egin du: «Dezente kostatu zitzaien obrak abiatzea, gorabehera handiak izan zituzten; azkenean lortu zuten modu berezian hastea, abisatu gabe hasi baitziren. Hogei urte pasa dira, eta amaitu gabe dago. AHTak hainbat trazatu ditu Euskal Herrian. Lehenengoa euskal Y deiturikoa da, eta hori ere amaitzetik urrun dago».
Euskal Herriko historia garaikidekoclosegaur egungo historia borroka nagusienetako bat izan da proiektuaren kontrakoa. Petxarromanek zehaztu duenez, lanak baino askoz ere lehenago hasi zen egosten abiadura handiko trenaren aurkako mugimendua: «Kontrako mugimendua lehenago hasi zen, duela 25 urte. AHTaren Aurkako Asanblada 1993. urtean sortu zen, artean proiektuen inguruko oso informazio gutxi zegoenean. 1996an lehen kanpaldia egin zen. Euskal y-az hitz egiten hasi eta berehala sortu zen herritar mugimendu sendo bat proiektuaren kontra».
Manifestazioen mugarria
Gerora jendetza atera zen kalera hainbat hiritan: «Garai hartan antolatu zituen AHT Gelditu Elkarlanak proiektuaren aurka inoiz egin diren manifestaziorik handienak. Arrasaten, besteak beste, milaka lagun batu zituzten 2007an, eta baita Irun eta Hendaiaren arteko protestan ere. AHT Gelditu-k hauspoa eman zuen». AHT Gelditu Elkarlana 2001ean sortu zuten, zenbait sindikatu, alderdi, talde ekologista eta bestelako eragile elkartuta, eta hainbat mugarri izan ziren. «Gero mugimenduak behera egin zuen. Kontrako ahotsak apaltzen joan ziren. Azken urteetan Nafarroan eta Araban egon da bizirik mugimendua. Goierrin ere taldeak sortu dira azkenaldian», dio kazetariak.
Abiadura handiko trenaren aurrekontua nabarmen egin du gora hasierako proiektuarekin alderatuta. Dirutza gastatu da, baina kazetariak kostu pertsonalak ere aipatu ditu: «Honezkero hamahiru langile hil dira obretan, gehienak atzerritarrak. Sindikatuek salatu izan dute zein den errealitatea: prekaritatea, esplotazioacloselangileen lanaz baliatzea eta langileak zapaltzea, azpikontratazioak, lanaldi gehiegizkoakclosebehar baino luzeagoak, segurtasun baldintza eskasak... Langileen bizkar egin dituzte obrak». Kazetariarentzat tamalgarria closenegargarri, deitoragarrida zenbat diru gastatu den: «Aldiriko trenen zerbitzua, bitartean, gero eta eskasagoa da; utzikeria handia dago, eta baliabide gutxi».
Nafarroako zatia
Nafarroako zatia atzeratu da gehien. 2010ean Nafarroako eta Espainiako gobernuek hitzarmena sinatu zuten herrialdean tren lasterraren lanak egiteko. Petxarromanek atzerapenaren arrazoia azaldu du: «Proiektuak bi ardatz ditu sorreratik: ardatz atlantikoa, Paris eta Madril lotu eta Euskal Herria iparretik hegora zeharkatuko zuena; eta mediterraneokoa, zeina korridore atlantikoarekin Nafarroatik barrena lotzeko asmoa zuten, herrialdea hego-ekialdetik ipar-mendebaldera zeharkatuta. Espainiako Gobernuarentzat Nafarroako zatia ez da lehentasunezkoa izan. Etenaldi asko izan ditu obrak».
Euskal Y-aren eta Nafarroako loturaren auzia askatu gabeko mataza da. Espainiako Gobernuak oraindik ez du erabaki nondik egingo den Nafarroako korridorearen eta Euskal Y-aren arteko lotura. «EAJk gogor egin izan du lotura hori Ezkiotik barrena egin dadin, baina horrek berekin dakar 20 kilometro inguruko tunel bat zulatu beharra Aralarren. Ingurumenean eragina izateaz gain, sekulako dirutza da, Sakanatik Gasteizerako bidea egitea baino hiru aldiz garestiagoa».
Jatorrizko artikuluak
-
AHT: ezezkoaren eta ezinaren artean
Iker Tubia |
|
-
Hogei urte lanean, eta tunelaren amaiera ikusi ezinda
Iñaki Petxarroman |
|