Algoritmoen 'kazetaritza'

  • Albistea entzun

2023an adimen artifiziala komunikabideetan txertatuko dela esan diote adituek Harvard Unibertsitatearen Nieman Lab kazetaritza laborategiari. Zenbaitek ChatGPT erabiliz eman dute erantzuna, eta agerian utzi dute GPT-3 adimen artifizialeko tresnaren balioa.

Harvardeko Unibertsitatearen Nieman Lab kazetaritza laborategiak 2023ko kazetaritzaren joerei buruzko artikuluak eskatu dizkie komunikazio arloko 160 adituri baino gehiagori, eta horietako batzuek galdera horixe egin diote GPT-3 adimen artifizialeko tresnari. GPT-3 adimen artifizialaren bidez testuak sortzeko gai da, eta erantzun koherenteak eman dizkie.

Adimen artifizialak erredakzioetan, komunikabideetan eta kazetaritzan izan dezakeen eragina sakona da. Peter Sterne kazetari estatubatuarra izan da gaiari buruz garbien hitz egin dutenetako bat: «Adimen artifizial sortzailearen azken aurrerapenek iraultza eragin dezakete kazetarien lan egiteko moduan». GPT-3 da tresna horietako bat. Artikuluak idazteko lan batzuk automatizatzeko aukera eskainiko du, Sterneren iritziz. 2024an iritsiko da GPT-4, are gaitasun gehiagokoa.

«Kazetariek zenbait gako emanda, adimen artifizialak artikulu oso bat sortu dezake; denbora aurrezten du, eta idazketaren kalitatea hobetzeko ahalmena du».

Peter Sterne (kazetaria)

«Kazetariek zenbait gako emanda, adimen artifizialak artikulu oso bat sortu dezake; denbora aurrezten du, eta idazketaren kalitatea hobetzeko ahalmena du». Esan hori Sterneren artikuluan ageri da, baina ez du berak idatzi, ChatGPTk baizik, GPT-3rekin harremana izatea ahalbidetzen duen tresnak. Testuak sortzeko duen gaitasunaren adibide bat baino ez da.

Arriskuak eta aukerak

Adimen artifizialaren erabilerak eztabaidak eragingo ditu, eta hainbat arrisku ditu: datu faltsuak erabiltzea, informazioa plagiatzea, komunikabideen sinesgarritasuna auzitan jartzea... «Adimen artifizialean oinarritutako tresnek inoiz ez dituzte ordezkatuko kazetariak», nabarmendu du Sternek. «Baina kazetariek lan egiten duten modua alda dezakete. Elkarrizketak transkribatzencloseAhoz jasotakoa idatzira pasatzen.
eta eguneko istorioak idazten denbora gutxiago pasatu dezakete; gehiago, aldiz, beren iturriak elkarrizketatzen eta informazioa bilatzen».

Sternerekin bat dator, neurri handi batean, Nicholas Thompson, The Atlantic AEBetako aldizkariko zuzendari nagusia: «2023a izango da adimen artifizialak komunikabideen negozioa aldatuko duen urtea».

«2023a izango da adimen artifizialak komunikabideen negozioa aldatuko duen urtea».

Nicholas Thompson ('The Atlantic' aldizkariko zuzendari nagusia)

2023a izango da adimen artifiziala «benetan» iritsiko den urtea, «baina hura nagusitu ahala, kazetariak beharrezkoagoak bihurtuko dira gizartearentzat, estandarrak zehazteko, gehiegikeria posibleak arakatzeko eta gure etika eta estandarrak teknologiara eramateko». Hala uste du Burt Herman Hacks/Hackers nazioarteko kazetaritza elkartearen sortzaileak.

«Uholde» deitu dio Cory Bergmanek, Factal enpresako sortzaileetako batek —informazioarekin erlazionaturiko enpresa—. «Gizakiek gutxiago idatziko dute, adimen artifizialak gehiago. Adimen artifizialak idatzitako edukiek Internet itoko dute».

«Gizakiek gutxiago idatziko dute, adimen artifizialak gehiago. Adimen artifizialak idatzitako edukiek Internet itoko dute».

Cory Bergman (Factal enpresaren sortzaileetako bat)

Arriskuez bi iragarpen egin ditu Janet Havenek, Data & Society GKEcloseGobernuz Kanpoko Erakundea.
ko zuzendari nagusiak. Datuetan oinarritutako teknologiek gizartean duten eragina ikertzen dute. «Lehena», idatzi du, «ChatGPT eta antzeko tresnak kontrako helburuekin erabiliko direla, informazio inguruneen sinesgarritasuna gutxitzeko». «Bigarrenik», jarraitu du, «aurreikusten dut —eta espero dut— gobernuek hormak eraikiko dituztela adimen artifizialeko sistemen garapenari eta zabalkundeari eusteko, gizartearentzat dituzten kostuak aintzat hartuz eta oinarrizko eskubide eta askatasunak babestuz».

«ChatGPT eta antzeko tresnak kontrako helburuekin erabiliko dira, informazio inguruneen sinesgarritasuna gutxitzeko».

Janet Haven (Data & Society GKEko zuzendari nagusia)

Aldaketa ez dagokie testuei bakarrik. Adimen artifizialean oinarritutako DALL-E 2 eta Stable Diffusion tresnek irudiak sortzen dituzte, testuetan oinarrituta. Erabilera posible bat aipatu du Sternek: «Artxiboko irudi pertsonalizatuak eman diezazkiekete argazki zerbitzuen harpidetzak ordaindu ezin dituzten erredakzioei».

Jatorrizko artikuluak