Guztira 21 pertsona epaitzen ari dira Gasteizen, abortatzera joandako andreei jazartzeagatik. Askabide klinikak ere jazarpen hori pairatu zuen, eta, hain zuzen, «garaipentzat» jo du epaiketa egitea bera, haren bidez «mugarri historiko bat» ezarri delakoan.
AbortatzeracloseHaurdunaldia borondatez etetea. zihoazen emakumeei jazarricloseestututzea, presioa egitea. zitzaizkien 21 pertsona epaitzen ari dira Gasteizen. 2022ko irailetik azarora Askabide klinikaren aurrean elkartzen ziren antiabortistakcloseEmakumeek haurdunaldia eteteko duten eskubidearen aurka aritzen direnak, normalean ultrakatolikoak eta eskuin muturreko ideologiakoak. akusatuen aulkian eseri dira, koakzio edo hertsatzecloseZerbait gogoz kontra egitera behartzea. delitu bat leporatuta. Fiskaltzak eskatu du ezar diezaietela bost hilabeteko espetxealdia edo komunitatearen aldeko lanak egiteko betebeharra; akusazio partikularrak, berriz, 20.000 euroko kalte ordaina ere eskatu du.
Denera, hiru saio egingo dituzte. Lehen saioan, Askabide klinikako kudeatzaile Igor Elberdinek, klinikako hainbat langilek, abortatzera joan ziren zenbait emakumek eta antiabortistak identifikatu zituzten poliziek deklaratu dute. Bigarrenean, emakumeei jazarri zieten 21 antiabortistak deitu dituzte deklaratzera, eta, hirugarren saioan, auzia epaiaren zain geratuko da. Lehen saioan deklaratu duten zenbait emakumek, Askabide klinikako zuzendariak eta langile ohi batek, eta salatu dute jazarriak izan zirela. Besteak beste, kontatu dute «hiltzaile» deitu zietela. Egoera «deserosoak» izan zituztela deklaratu dute, eta zenbaitetan emakumeek klinikara joateari utzi ziotela.
Igor Elberdin Askabide klinikako gerenteak, berriz, kontatu du berak ere antiabortisten «intimidazioacloseBeldurra, koakzioa.» sumatu izan duela, eta klinika aurrean egindako elkarretaratze horiek «higatucloseIzorratu, hondatu. » egin dutela bai arlo pertsonalean eta bai arlo profesionalean. Adierazi duenez, bi edo bost laguneko taldeetan egiten zituzten bilkurak, berrogei egunez jarraian Aste Santua baino lehen, eta beste hainbeste irailetik aurrera. Azaldu du bi txandatan elkartu eta «ozen» otoitz egiten zutela, kartelak eta arrosarioakKatolikoek Ama Birjina eta Jesu Kristo goratzeko erabiltzen duten lepokoa. eskuetan.
Elkarretaratzeetan ibiltzen zirenak identifikatu zituzten ertzainek eta udaltzainek ere deklaratu dute, eta esan dute bilkura horietan ez zutela legez kanpoko ezer ikusi.
Europan halako auzi bat egiten den lehen aldia da, eta, horregatik, epaiketari arreta handiz ari zaizkio erreparatzen bai Euskal Herrian eta bai beste herrialde batzuetan abortuak egiten dituzten hamaika klinika eta emakume. Naroa Iturri Askabide klinikako arduradunak auziak duen garrantzi juridiko eta soziala nabarmendu du epaitegiko atarian: «Baliteke aste honetan mugarri historiko bat ezartzea: Europan lehen aldiz, 21 antiabortista akusatuen aulkian eseriko dira. Guretzat garaipen bat da hori bera».
Hain zuzen, Askabide klinikak jo zuen auzitara, 2022an Espainiako Zigor Kodean egindako aldaketa batek modua eman zienez gero egoera salatzeko. Aldaketa horren ondorioz, propio zigortzen dira haurdunaldia beren borondatez eteteko eskubidea oztopatzeko helburuz emakumeen askatasuna murrizten duten ekintzak. Eta, hala, abortatzera joandako emakumeek ez ezik, osasun zentroetako langileek eta arduradunek ere lege aldaketa hori baliatu zuten salaketa jartzeko. «Emakume askok sufritu egin dute, tentsio handiko egoerak pairatu dituzte, eta antsietate krisiak izan… eta guk ez dugu nahi horrek aurrera egin dezan», esplikatu du Iturrik.
Askabide klinikako arduradunaren hitzetan, auziaren muinacloseOinarria, funtsa. ez da zilegi ote den kliniketako atarian elkartzea. Haren esanetan, emakumeek beren gorputzaren inguruan erabakitzeko duten eskubidea dago jokoan: «Guk erabakitzen dugu, eta gure askatasuna eta gure gorputzak errespetatu behar dituzte».
Antiabortistek adierazi izan dute adierazpen askatasuna dutela, eta elkartzeko eskubidea. Bestelakoa da Askabideko arduradunen ikuspuntua: «Ulertzen dugu adierazpen askatasuna eta elkartzeko eskubidea izatea, baina gure kliniken aurrean ez daitezela elkartu: gutxienez 100 metrora egon daitezela».
Askabideko arduradunak gogorarazi du abortatzera joandako andrazkoek eta klinikako langileek urteetan jasan dituztela irainak eta mehatxuak. «InarrosicloseUrduritu, kezkatu, artegatu. egiten gintuzten, eta mehatxatu ere bai. 'Hiltzaileak. Genozidak. Zuek hiltzen duzue. Hiltzen dutenek ordainduko dute. Iritsiko da zuek zigortuak izateko eguna...', horrelakoak entzun ditugu urte luzez».
Jatorrizko artikuluak
-
Hainbat emakumek deklaratu dute antiabortistek «seinalatuak» sentitu zirela
Edurne Begiristain |
|