Irulegiren «irudi izoztu zabalago bat» erdietsi dute

  • 683 hitz
  • Albistea entzun

Ikusi dute ekialdeko zona ere K. a. I. mendean abandonatu zela. Eskailera batzuk aurkitu dituzte aurten induskatutako etxebizitza batean; orain arte, inoiz ez da halakorik atzeman Mendebaldeko Pirinioetako Burdin Aroko herrixka batean.

Miaketa geofisiko ugari egin da inguruan, eta azterketa horiek ondorioztatu dute hamalau bat hektareako eremuan izan daitezkeela eraikin gehiago.

Bukatu da Irulegiko aztarnategian (Nafarroa) inoiz egin den indusketa kanpainarik luzeena. Aranzadi zientzia elkarteko arkeologo talde bat eta ehun bat boluntario joan den ekainaren 19az geroztik aritu dira zona horretan indusketacloseAntzinako hondakinak edo tresnak lurpetik ateratzea.

lanak egiten, grinez. Hau zuten aurtengo helburu nagusia: bertan zen Burdin Aroko herrixkaren hirigintza hobeki ezagutzea. Hain zuzen ere, erdietsicloseLortu.
dute asmoa, hari loturiko hainbat aurkikuntza egin baitituzte hiru hilabeteotan. Besteak beste, induskatu gabea zen ehun metro karratuko zona batean aritu dira, eta ondorioztatu dute orain arte aztertutako herrixkaren parte osoari egin zitzaiola eraso Sertorioren gerran, K. a. I. mendean.

Ondorioztatu dute orain arte aztertutako herrixkaren parte osoari egin zitzaiola eraso Sertorioren gerran, K. a. I. mendean.

Herrixka ardaztencloseZerbait beste zerbaiten inguruan eraikitzen edo oinarritzen denean.
duen kale nagusiaren ekialdeko eremuari erreparatu diote aurten bereziki. Azken kanpaina hasi arte, kale horren bestaldeko bi etxebizitza eta karrikacloseKale.
bat ziren induskatuta. Orain, ikusita ekialdeko zona ere K. a. I. mendean abandonatu zela, are eta zabalagoa da antzinako Irulegiren «irudi izoztua», aztarnategiko zuzendari Mattin Aiestaran historialariak nabarmendu duenez.

Azken indusketa lanei esker, guztiz bistaratu dute hirugarren etxebizitza bat, eta, arkeologoek azaldu dutenez, hainbat ezaugarri berezi dituzte horretan.

Halaber, azken indusketa lanei esker, guztiz bistaratu dute beste etxebizitza bat, hirugarrena, eta, arkeologoek azaldu dutenez, hainbat ezaugarri berezi dituzte horretan. Batetik, agerian gelditu da etxea bi alditan eraiki zela: oinplanocloseEraikin baten ebakidura horizontalaren planoa, bereziki oinarriena.
laukizuzen eta estu bat zuen lehenbizi, eta, gero, mendebalderantz zabaldu zuten, haren tamaina kasik bikoizteraino –70 metro karratuko azalera hartzen du–. Hain zuzen ere, bigarren eraikuntza fase horretakoa da Aranzadik nabarmendu duen ezaugarrietako bat: eraikinak harrizko eskailera bat du, zazpi mailakoa, etxearen sarrera eta kale nagusia lotzeko balio zutenak. Aurkikuntza horren inportantzia azpimarratu du Aiestaranek: «Mendebaldeko Pirinioetako Burdin Aroko herrixketan oso-oso-oso ezohikoa da hori izatea; orain arte topatutako bakarrak dira».

Elikagaiak inportatzeko tresneria

Bi mila piezatik gora aurkitu dituzte aurtengo indusketa kanpainan: zeramika zatiak, animalia hezurrak, etxeko tresnak... Aurreko kanpainetan ere halako ugari topatu izan dituzte, baina bada soilik oraingoan nabarmendu diren zenbait elementu eta ondorio. Batetik, induskatu berri duten etxebizitza horretan beste errotarricloseErrotako harri biribila, alea ehotzeko erabiltzen dena.
bat atzeman dute, eta, beraz, ohartu dira herrixkako etxe guztiek zutela tresna hori. «Dirudienez, etxebizitza bakoitzak bere irina ekoizten zuen, aparte. Hau da, ez zegoen horretarako eraikin komunik. Hori horrela, badirudi etxe bakoitzak, familia bakoitzak, pisu ekonomiko handia zuela».

Aurkitutako piezetako batzuek adierazten dute K. a. 70eko hamarkadarako inportatzen zituztela elikagai batzuk. IÑIGO URIZ / FOKU

Halaber, sukaldaritzarekin loturiko zeramika eta askotariko edukiontzi asko topatu dituzte aurten, eta bitxikeria batzuk aurkitu dituzte horien artean: inportaturiko anforacloseLurrezko edo buztinezko ontzi luze eta estua, bi euskarri eta lepo luzea dituena eta antzina elikagaiak gordetzeko erabiltzen zena.
k. Aiestaranen esanetan, elikagaiak ekartzeko erabiltzen zituzten: olioa Adriatikotik, eta ardoa Italiatik. Gainera, beste datu bat ere erantsi du: «Ardoa, adibidez, erromatarren gisara kontsumitzen dute, ontzi erromatarren gisako batzuetan».

«Ardoa, adibidez, erromatarren gisara kontsumitzen dute, ontzi erromatarren gisako batzuetan».

Mattin Aiestaran (historialaria eta Irulegiko aztarnategiaren zuzendaria)

Historialariaren iritziz, hilabeteotako lanek asko lagundu dute erromanizazio prozesua nola gertatu zen jakiten. «Ikusten dugu hemengoek bertako kulturak mantentzen dituzten arren, iristen hasi zaizkiela Erromatar Inperioko zenbait elementu. Pixkanaka-pixkanaka, osoago ikusten ari gara erromanizazioaren puzzlea, falta genuen pieza hau aurkituta. Gainera, pieza honi esker konturatzen ari gara erromanizazio prozesua ez zela bat-batekoa izan, baizik eta oso gauza konplexua, eta ikusi dugu baskoi hauek jada K. a. 70eko hamarkadan erromatarrekin kontaktu dezentea zutela, nahiz eta beren berezitasunei eutsi».

Irulegiko Eskuak ekarritako ikusmina

Irulegiko Eskuak Euskal Herrian zein atzerrian piztu duen ikusmina zalantzan jarri ezinezkoa da aurkikuntza jakinarazi zenez geroztik. Gainera, azken hiru hilabeteotan are eta nabarmenagoa izan da interesa. Aranzadik jakinarazi duenez, ekain erdialdetik aitzinacloseAurrera.
2.000 lagunetik gora izan dira aztarnategian, zientzia elkarteak antolaturiko bisita gidatuetan.

Hurrengo indusketa kanpaina noiz hasiko den jakinarazi ez badute ere, espero da datorren urteko udaren hasieran ekitea berriz lanei. Edonola ere, datak data, gauza bat argi da: oraindik ere, asko dago egiteko. Gogotsu aitortu du hori Aiestaranek, eta ilusioz azaldu du litekeena dela beste aurkikuntza mordoa egiten ahalko dela Irulegiko aztarnategian. Miaketa geofisiko ugari egin da inguruan, eta azterketa horiek ondorioztatu dute hamalau bat hektareako eremuan izan daitezkeela eraikinak. «Hasi baizik ez gara egin».