Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. I. mendekoa: 'sorioneku'

  • Albistea entzun

Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek topatu dute Irulegiko Eskua, Arangurenen: eskuin esku baten forma du, brontzezkoa da, eta lau lerroko inskripzio bat dauka. Lehen hitzak zuzenean lotzen du gaurko euskararekin: ‘sorioneku’.

Arangurengo Irulegi mendia aztertzen ari zirela (Nafarroa), esku baten itxurako pieza berezi bat topatu zuten Aranzadi zientzia elkarteko kideek, Kristo aurreko I. mendekoa. AhurcloseGiza eskuaren zati konkaboa.
rean idatzirik dauka hizkuntza baskonikoan orain arte agertu den testurik zaharrena eta luzeena. Lau lerro ditu: lehen hitza sorioneku gisa transkribatu dute, eta ondorengo guztiek ez dute inolako antzik gaur egungo euskararekin.

Aurkikuntzak frogatu du inguru horretako herritarrek baskonikoz hitz egiten zutela garai hartan, eta hizkuntza horretan alfabetatuta zeudela.

Aurkikuntzak frogatu du inguru horretako herritarrek baskonikoz hitz egiten zutela garai hartan, eta hizkuntza horretan alfabetatuta zeudela. Antzinako euskarari buruzko aurkikuntza garrantzitsua da, beraz.


2020. urtetik hona, 370 metro karratuko eremu bat induskatu dute, eta antzinako herri horretako bi etxe eta kale bat bistaratu dituzte. Burdin Aroaren amaiera aldekoak dira, K.a. I. mendearen lehen laurdenekoak. Garai hartako herritarren zoritxarra gaurko ikerlarien zorte ona da: Sertorioren gerra betean, herriari eraso egin zioten, eta erre egin zuten; hortaz, inguru guztia lurpean «izoztuta» geratu da bi mila urtean, Mattin Aiestaran indusketaren zuzendariak azaldu duenez. Hori ondorioztatu dute karbono-14 probak egin eta gero, eta inguruan aurkitutako material guztia kontuan izanda: biztanleek dena etxean utzita ihes egin behar izan zutelako topatu dituzte hainbeste gauza.

Irulegiko Eskua eta lehen lerroan 'sorioneku' idatzita. ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA 

«Ezohiko egoera horrek ezohiko pieza bat ekarri digu»: Irulegiko Eskua. 2021eko ekainaren 18an aurkitu zuten, eta beste piezekin batera entregatu, uztailaren 13an. Indusketa bideoan grabatu zuten, eta piezaren kokapen topografikoa zehaztu, gainontzeko material guztiarekin egin bezalaxe. Hala ere, 2022ko urtarrilaren 18ra arte ez zuten jakin piezak idazkunikcloseInskripziorik. zuenik. Egun hartan, Nafarroako Gobernuarentzat lan egiten duen zaharberritzaile batek, Carmen Usuak, letra batzuk atzeman zituen eskuan idatzita. Ordutik, arkeologo, geologo, zaharberritzaile, kimikari, epigrafistacloseInskripzioak aztertzen dituzten adituak. eta hizkuntzalari talde batek aztertu du pieza.

2021eko ekainaren 18an aurkitu zuten (...). 2022ko urtarrilaren 18ra arte ez zuten jakin piezak idazkunik zuenik. 

Leire Malkorra Aranzadiko boluntarioa, Irulegiko Eskua lurretik ateratzen. ARANZADI
Nolakoa da eskua?

Pieza bera brontzezkoa da, eta haren patinacloseBerniz.ren %53 eztainua da, %41 kobrea, eta %2 beruna; gauza ohikoa antzinako aleazioetan, Aranzadiren esanetan. Eskuineko esku baten itxura du, tamaina naturalekoa. Esku ahurraren eremua laua da, eta azazkalak markatuta dauzka, nahiz eta hiru hatzetakoak ez diren ondo kontserbatu —hatz nagikoa, hatz luzekoa eta erakuslekoa—.

Hatzak behera begira ditu eskuak, sei milimetro eta erdiko diametroa duen zulo bat duelako goialdean, eskumuturrari dagokion inguruan. Zuloaren ingurua aztertuta, jakin dute pieza ez zegoela zintzilik, baizik eta euskarri bigun batean iltzatutaJosita, lotuta.; seguruenik, egurrean. 143 milimetro garai da, milimetro bat lodi eta 128 zabal, eta 36 gramo pisatzen du.

Brontzez eginiko pieza bat da. IÑIGO URIZ / FOKU

143 milimetro garai da, milimetro bat lodi eta 128 zabal, eta 36 gramo pisatzen du.
«Bertakoen mundua»

Piezaren «autopsiak» bi bileratan egin zituzten, Nafarroako Gobernuaren gordailu arkeologikoan. Lehenengoa Javier Velazarekin egin zuten, eta bigarrena, Joakin Gorrotxategirekin. Velaza Filologia Klasikoko doktorea da, eta Bartzelonako Unibertsitateko Latin Filologiako katedraduna. Aditua da Iberiar penintsulako erromatarren aurreko hizkuntzetan, besteak beste. Gorrotxategi ere Filologia Klasikoko doktorea da, eta EHUko Indoeuropar Linguistikako katedraduna. Euskararen historian espezializatutako hizkuntzalarien artean prestigio handikoa da.

Bi ikerlariek testuaren irakurketa adostu zuten, eta hura aztertzeari ekin zioten. Haiek adierazi zuten, hasteko, «signario paleohispanikoan» dagoela, hau da, zeinuak erromatarren iritsiera baino lehenagokoak direla, eta, horiek ondo aztertu ondoren, ondorioztatu zuten hizkuntza baskonikoan zegoela idatzita. «Aparteko aurkikuntza bat da, erromatarren aurreko mundura garamatzalako», azaldu du Gorrotxategik. «Pieza horrek jasotzen du bertakoen hizkuntza, bertakoen idazkera eta bertakoen mundua: garai hartakoa».

«Aparteko aurkikuntza bat da, erromatarren aurreko mundura garamatzalako».

Joakin Gorrotxategi (Filologia Klasikoko doktorea eta EHUko Indoeuropar Linguistikako katedraduna)

Zirrara eragin dio Velazari ere: «Dokumentu harrigarria da. Ez dago zalantzarik: hizkuntza baskonikoan idatzitako lehenengoa da, signario baskoniko espezifikoan». Hori esan dute, batetik, sistema horrek bereizgarri batzuk dituelako —T itxurako zeinu bat, esaterako; oraindik ez dakite zer fonemari dagokion, baina ez zegoen horrelakorik sistema iberikoan—, eta, bestetik, lehenengo hitzak pista garbi bat eman zielako «ustekabean»: sorioneku.

Hitz horrek begi bistako lotura du gaurko euskararekin, baina oraindik ez dituzte ulertu haren atzetik datozenak. Konparazio baterako, bigarren lerroko hitza honela transkribatu dute: tenekebeekiratere[n].

Hortaz, ez dakite testu osoak zer esanahi duen, baina sorioneku horrek, eskuaren sinbologiak eta dekorazioaren testuinguruak —etxe atarian zegoen— aditzera eman diete etxekoei edo bisitariei zoriona opatzeko eta zoritxarra uxatzeko objektu bat zela; objektu apotropaikocloseGaitza uxatzeko asmoz erabili ohi den edonolako elementu kulturala.
bat, bestela esanda.

«Dokumentu harrigarria da. Ez dago zalantzarik: hizkuntza baskonikoan idatzitako lehenengoa da, signario baskoniko espezifikoan».

Javier Belaza (Filologia Klasikoko doktorea eta Bartzelonako Unibertsitateko Latin Filologiako katedraduna)

Ikur multzo propio bat

Aurkikuntzak orain arte ezagutzen ez zen informazioa argitu du, bi gauza baieztatzen dituelako nagusiki. Batetik, lurralde horretan hizkuntza baskonikoa erabiltzen zutela K.a. I. mendearen hasieran; bestetik, inguru horretan bazegoela sistema grafiko espezifiko bat, signariocloseIdazkuntza baten zeinu multzoa.
iberikoaren aldaera bat zena, baina bazituena ezaugarri propio batzuk: signario baskonikoa.

Testurik luzeena da orain arte hizkuntza baskonikoan agertu direnen artean. Izan ere, aurkitu izan dituzte zeinu baskonikoak txanponetan, eta pieza batzuetako idazkiak baskonikoak ote diren eztabaidatzen ari dira oraindik —Andeloseko mosaikoa, Arangurengo brontzea eta Erriberriko harri gaineko inskripzio bat—. Nahiz eta orain arte ez den material askorik aurkitu, Irulegiko Eskuak erakutsi du, behintzat, antzinako baskoiek idatzi egiten zutela, alfabetatuta zeudela, eta ez zirela idazten hasi alfabeto latinoan, erromatarren bidez.

Irulegi mendia, Arangurenen, Nafarroa. ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA

Baskoien lurraldea

Neurri handi batean, erromatarrek idatzitako dokumentuen bidez jakin dute garai hartako egoeraren berri. Sertorioren gerra K.a. 81. urtearen eta K.a. 72. urtearen artean gertatu zen, eta erromatarrak orduan iritsi ziren Iruñe ingurura eta Pirinioaurrera; apur bat lehenago, Ebroko haranera.

Urte haietan, Ponpeio baskoien lurretan finkatu zen, eta bere izeneko Pompaelo hiria sortu zuen, lehendik existitzen zen Iruñea herri baskoiaren gainean.

Erromatarrek baskoi deitu zioten garai hartan Nafarroa Garaian, Gipuzkoaren ipar-ekialdean, Errioxan eta Aragoi iparraldean bizi zirenen tribuari. Gaur egungo euskaldunen arbasotzat jo izan dira.