Artxibo kolonialak: kontrapasaren tenorea?

Pauline Guelle |
  • 448 hitz

Parisko Liburutegi Nazionaletik Baionako Euskal Museora ekarri dute euskaraz argitaratutako lehen liburua, Bernart Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae' eta horrek galdera hau sortu die hainbati, besteak beste, artikuluaren egile Pauline Guelleri: nola da posible liburu hori ez egotea Euskal Herrian?

Euskaraz argitaratutako lehen liburua, Linguae vasconum primitiae (Bernart Etxepare), Baionan da. Liburua Parisen atxikitzen dute, eta euskaldunei prestatzea onartu dute. Hauxe da pribilegioa. Argazkiak, bisitak, artikuluak. Horiek denek argitan uzten dute momentu berezia. Denbora jakin batentzat liburua (izari ttipikoa) Baionako Euskal Museoan —Musée Basque-n— aurkitzen ahal dugu. Sarreratik ez urrun, kamerek zaindurik eta berinazko kaiola hermetiko batean atxikirik. Liburu bat, orrialde batean idekia Contrapas olerkian. Obra hurbilezina eta orrialde itzulezinak: kontserbazioen baldintzak bete behar dira. Argitan eman eta, berriro, bi urtez lurperatua izanen da Parisko liburutegi nazionaleko sotoan. Ilunpean, frantses estatuak gordetzen dituen beste hainbat eta hainbat libururekin batera. Artxibotzat hartuak diren XVI. mendeko liburuen bizitza halakoa da.

Eztabaida piztu zen Euskal Museoaren bisita berezi batean. Lehenik, euskaraz behar zena frantsesez bukatu zelako. Linguae vasconum primitiae liburua zergatik ez da Euskal Herriratu? Hau izan zen lehen galdera; museoaren zuzendari erdaldunaren esplikazio politikoa ekarriko zuena. Argumentazioa, euskaldunari frantsesez emana, euskarazko lehen liburuaz euskaraz antolatu bisita berezian. Konplexurik gabe, hamar minutuko solascloseHizketaldi.  hori jasan behar izan zuten entzuleek: sekulako gastua zela horrelako obra bat aterpetzea museo batean (asurantzakcloseAseguru etxeak., segurtasuna, kontserbazio baldintzak, etab.). Ondoko argumentua izan zen Etxepareren liburua itzuliko balitz konkurrentziancloseLehian. jarriko zirela Euskal Herriko museo ezberdinak. Hemen ulertu behar zen Bilbo, Gasteiz, Donostia, Iruñea eta Baionako museoetako arduradun politikoek ez zutela akordiorik kausitukocloseTopatuko. euskaraz argitaratutako lehen liburuaren kokapena hautatzeko. Gero, zuzendariak obra bere lurraldera itzultzeko pertinentziacloseEgokiera. dudan ezarri zuen, hala nola: «Bi urtez altxor horrek ilunpean egon behar badu kontserbazio arauengatik, Parisen edo Iruñean izateak zer aldatzen du?». Azkenean aitortu zuen, betiere frantsesez, balio sinbolikoagatik bakarrik galdera pausatzen genuela.

Probokazioz probokazio eta kolonialismoz kolonialismo joan zen arratsaldea. Gure gibeleancloseAtzean. liburua, hor jelatua bezala. Zuzendaria isilarazi, eta taldeko bi gizonen arteko eztabaida sutsua hasi zen. Batek besteari ea zergatik euskaldunon artxiboak ez genituen oraindik gure museoetan; besteak lan eta lan ari zirela horren kausitzeko, baina frantsesak baztertuz ez genuela ezer lortuko. Azken batek azpimarratu zuen artxibategia sortzeko ekintza bidez egin zela: garaian DEMOen taldeak Paueko parlamentuan berreskuratu Lapurdiko biltzarraren erregistroa herriratzeko.

Hots, sinetsi behar ote dugu Iparraldeko eta Hegoaldeko museoen arteko borrokak ez duela posible egiten Etxepareren liburu honen berreskuraketa? Sinetsi behar ote dugu kontserbazio baldintzak zorrotzegiak direla, jakinez XVI. mendeko beste hainbat liburu jadanik aterpetuak direla Baionan? Sinetsi behar ote dugu segurtasun arau gastuak ez ditugula ordaintzen ahal borondate politikoa balitz horrelako objektuak erakusteko?

Artxiboen borroka aspaldi hasi zen deskolonizaziotik landa. Inperio kolonialek haien museoetan dauzkate kolonizatu zituzten herrietan lapurturiko altxorrak: Belgikan, Herbehereetan, Ingalaterran eta baita Frantses estatuan ere. Berreskuratzeko saiakera horretan mugimendu dekolonialaren urrats hori inondik ere ez da bukatua. Noiz hasiko ote dira gaitz historikoen zorra kitatzencloseOrdaintzen.?

«Haren menian ezpanengo nik nukeien zuzenacloseHaren menpean ez banengo, eskubidea izango nuke.», zioen Bernat Etxeparek liburuan.


Jatorrizko artikuluak